Nafarroako Foru Ogasuneko datu pertsonalak babesteko politika

Jarraian, eskuragarri jartzen da Nafarroako Foru Ogasunak tratatutako datu pertsonalen babesari buruzko informazioa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. eta 14. artikuluak betez. Erregelamendu hori pertsona fisikoak babesteari buruzkoa da, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (aurrerantzean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra).

Azken berrikuspenaren data: 2021/04/08

Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoa da (IFZ: Q3150041F) jarraian deskribatzen diren tratamenduen arduraduna.

Arduradunarekin harremanetan jar zaitezke edozein administrazio-erregistroren bidez:

Horrez gain, zerga-arloko laguntza eta argibideak emateko kanal hauen bidez eskuratu dezakezu informazioa:

Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzarekin (Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia) harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bidez: dpd@navarra.es.

Zer datu-kategoria tratatzen dira?

  • Identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak: izen-abizenak, helbidea, harremanetarako datuak, etab.
  • Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: egoera zibilari, familiari, jaiotzari eta abarri buruzko datuak.
  • Gaitasun ekonomikoari buruzko datuak: lan-, enpresa- eta lanbide-jarduerei buruzko datuak, ondasunen titulartasunari, eskubideei eta betebeharrei buruzko datuak.
  • Datu bereziak: afiliazio-kuotei buruzko datuak eta alderdi politikoei egindako ekarpenei buruzkoak, langileen sindikatuetako afiliazio-kuotei buruzko datuak eta desgaitasun-graduari buruzko datuak. 

Zertarako tratatzen dira zure datu pertsonalak?

Zure datuak honako eginkizun hauek betetzeko tratatzen dira:

  • Zergak kudeatzea.
  • Zerga-ikuskapena.
  • Zuzenbide publikoko diru-sarreren eta zergen bilketa.
  • Zergapekoei informazioa eta laguntza ematea.
  • Egintzak administrazio-bidean berraztertzea.
  • Zerga-arloko zehapen-prozedura.
  • Zerga-arloari eragiten dioten Estatuko laguntzak berreskuratzea. 

Zein da zure datuen tratamenduaren oinarri juridikoa?

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoko misio bat betetzeko edo honako araudi honetan jasotako ahal publikoak baliatzeko:

  • Espainiako Konstituzioaren 31. artikulua: gastu publikoei aurre egiten laguntzeko betebeharra.
  • 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa (45. artikulua): Nafarroako Foru Komunitatearen eskumena zerga- eta finantza-arloetan.
  • 28/1990 Legea, abenduaren 26koa, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa onesten duena.
  • 13/2000 Foru Lege Orokorra, abenduaren 14koa, Tributuei buruzkoa. 

Zer ondorio ditu datuak ez emateak?

Araudian ezarritako zerga-arloko arau-haustea izan liteke. Bereziki, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 67. artikuluan (arau-hauste bakunak) eta 68. artikuluan (arau-hauste larriak) jasotakoak.

Zure datuak hirugarrenei lagako zaizkie?

Ez da aurreikusten datuak hirugarrenei lagatzea, salbu eta zerga-arloko araudiak baimentzen badu edo ukitutakoek baimena ematen badute.

Zerga-arloko legeriak aurreikusten du zure datuak lagatzea, zure baimenik gabe, helburu hauetarako:

  • Jurisdikzio-organoek edo Fiskaltzak delituak ikertzea edo jazartzea.
  • Beste zerga-administrazio batzuekin lankidetzan aritzea, bere eskumeneko betebehar fiskalak betetzeko.
  • Lankidetzan aritzea Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzarekin eta Gizarte Segurantzako entitate kudeatzaileekin eta zerbitzu komunekin, Gizarte Segurantzako kotizazioan eta kuoten bilketan gertatzen den iruzurraren kontrako borrokan eta sistemaren kargurako prestazioak lortzeko eta erabiltzeko iruzurraren kontrakoan; orobat, lankidetzan aritzea Estatuko Osasun Sistemaren prestazioetan erabiltzaile bakoitzak egin beharreko ekarpenen maila zehazteko.
  • Elkarlana Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuarekin, Estatuko Osasun Sistemaren erabiltzaileei eta onuradunei itzultzeko osasun-arloko ekarpenen soberakinak.
  • Beste edozein administrazio publikorekin lankidetzan aritzea, zerga-delituen kontra borrokatzeko eta Europar Batasunaren kargurako laguntzak edo dirulaguntzak lortzen edo jasotzen direnean iruzurrik ez izateko.
  • Ikerketarako parlamentu-batzordeekin lankidetzan aritzea, legez ezarritako esparruan.
  • Jurisdikzio-organoek edo Fiskaltzak adingabeen eta ezgaituen eskubideak eta interesak defendatzea.
  • Lankidetzan aritzea Kontuen Ganberarekin, fiskalizazio-eginkizunetan.
  • Epaileekin eta auzitegiekin lankidetzan aritzea ebazpen judizial irmoak betearazteko.
  • Lankidetzan aritzea Kapitalak zuritzea eta arau-hauste monetarioak prebenitzeko Batzordearekin eta Terrorismoa finantzatzeko jarduerak zaintzeko Batzordearekin, batzorde horien eginkizunak betetzean.
  • Lankidetzan aritzea Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan aurreikusitako Arbitraje Batzordearekin, haren eginkizunak betetzean.
  • Lankidetzan aritzea tributuak ez diren baliabide publikoak biltzeaz arduratzen diren zuzenbide publikoko organo edo erakundeekin, ordaintzera behartuta daudenak behar bezala identifikatzeko, eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan aritzea, ordaintzera behartuta daudenei jakinarazpenak egiteko, baliabide horiek kobratzearren.
  • Organo eskudunek datuak erabiltzea estatistika publikoak egiteko, legez aurreikusitako estatistika-programazioko tresna ofizialetan sartuta badaude eta Nafarroarentzat interesa badute edo Europar Batasuneko zuzenbideko arauren batek eskatzen baditu.
  • Lankidetzan aritzea Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoarekin, zigor-arloko prozesu batean enbargatutako edo konfiskatutako ondasunak aurkitzeko.
  • Nafarroako Administrazio Publikoekin lankidetzan aritzea, haien eskumenen esparruan pertsona fisikoen eta juridikoen identifikaziorako behar dituzten datuak eta helbideak izateko.
  • Lankidetzan aritzea etxebizitzaren arloan eskuduna den Nafarroako Gobernuko departamentuarekin, etxebizitzarako sarbidea sustatzeko, laguntza publikoak kudeatzeko eta haren ardurapeko etxebizitza-erregistroak mantentzeko eginkizunak betetzean.
  • Lankidetzan aritzea Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuarekin, haren eskumenen eremuan: kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren kontrola, defizit publikoaren jarraipena, dirulaguntzen eta laguntza publikoen kontrola, eta foru-sektore publikoko entitateen merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako borroka. 

Zer tratamendu-eragilek esku hartzen dute datuen tratamenduan?

Tracasa Instrumental SL da tratamendu-eragilea, honako eginkizun hauetan: datu fiskalak jasotzea eta tributuen arloko informazio-sistemetan txertatzea (ikusi enkarguaren xehetasunak), zorrak kudeatzea eta bestelako lan osagarriak egitea (ikusi enkarguaren xehetasunak) eta tributuei buruzko arreta ematea telefono bidez (ikusi enkarguaren xehetasunak).

Eginen al da zure datuen nazioarteko transferentziarik?

Honako kasu hauetan soilik transferituko zaizkie tributuen arloko datuak beste estatu batzuei, nazioarteko erakundeei edo nazioz gaindiko erakundeei: Europar Batasuneko estatuen arteko elkarlaguntzari buruzko araudian ezarritako baldintzak betetzen direnean, hartan ezarritako mugen barnean; zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmenen esparruan edo nazioarteko beste hitzarmen batzuen esparruan; eta tributu-arloko araudian elkarlaguntzari buruzko arauetan ezarritako baldintzetan. 

Zenbat denboraz gordeko dira zure datuak?

Datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere.

Datuak gordetzeko epea aurreikusita dago Nafarroako Gobernuak agiriak gordetzeko unean-unean indarrean duen egutegian: ikusi indarrean dagoen egutegia.

Zure datuekin erabaki automatizatuak hartuko dira?

Gerta daiteke tratamenduen eragiketa batzuek helburu izatea zure datuekin profilak egitea, erabaki indibidualetan erabiltzeko. Hala ere, prozeduren araudiak, ebazpena eman aurreko entzunaldi-tramitearen barnean eta errekurtso administratiboaren sistemaren bidez, bermatzen du erabaki horiek ez dutela ondorio juridikorik sortuko eta ez dizutela kalte nabarmenik eginen norbaitek gainbegiratu ezean.

Zer datu-kategoria tratatzen dira?

  • Identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak: izen-abizenak, helbidea, harremanetarako datuak, etab.
  • Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: egoera zibilarekin lotutako datuak.
  • Ondasun higiezinen gaineko ondasun eta eskubideen titulartasunari buruzko datuak. 

Zertarako tratatzen dira zure datu pertsonalak?

Zure datuak tratatzen dira Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta katastroak eratzeko, gordetzeko eta eguneratzeko.

Zein da zure datuen tratamenduaren oinarri juridikoa?

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoko misio bat betetzeko edo honako araudi honetan jasotako ahal publikoak baliatzeko:

  • 13/1982 Lege Organikoa, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzkoa (39.1.a) artikulua).
  • 12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzkoa. 

Zer ondorio ditu datuak ez emateak?

Araudian ezarritako arau-haustea izan liteke. Bereziki, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 63. artikuluan xedatutakoak.

Zure datuak hirugarrenei lagako zaizkie?

Ez da aurreikusten datuak hirugarrenei lagatzea, salbu eta araudiak baimentzen badu edo ukitutakoek baimena ematen badute.

Legeriak ezartzen du datuak honako subjektu eta erakunde hauei lagatzen ahal zaizkiela ukitutakoen baimenik gabe:

  • Jaraunsle eta oinordekoei, titular gisa agertzen den kausatzailearen ondasun higiezinei buruz.
  • Administrazio-erregistroetan sartu gabeko jabetza-eskubideen titularrei nahiz titularkideei, bai eta errentamendu- edo apartzeria-eskubideen edo arlo errealean eragina duten eskubideen titularrei nahiz titularkideei ere, kasuan kasuko administrazio-erregistroa kontserbatzeaz arduratzen den administrazio publikoaren ustez eskubide horiei inolako zalantzarik gabe dagozkien higiezin-unitateei buruz soil-soilik, aldez aurretik aurkeztuta kasuan-kasuan beharrezkoa den dokumentazioa edo justifikazioa.
  • Titularrei, ondasun higiezin mugakideak identifikatzeko, salbu eta haien balioa.
  • Notarioei eta jabetza-erregistratzaileei, finkak identifikatzeko.
  • Europar Batasunak eta administrazio publikoek, unibertsitateek edo ikerketa-zentroek babestuta, historia-, zientzia- edo kultura-arloetako ikerkuntza-proiektuetan parte hartzen dutenei, baldin eta, proiektuen garrantzia ikusita, Nafarroako Foru Ogasunak edo kasuan kasuko udalak berariaz baimentzen badu.
  • Lurralde-antolamenduari eta hirigintzari buruzko foru-legedian adierazten diren subjektuei, hirigintza-plangintza egikaritzeko jarduketa pribatu sistematikoei dagokienez, eskaera arrazoitua eginez gero, eta aldez aurretik aurkezten badituzte kasuan kasuko administrazio publikoak eskatzen dituen agiriak, beharrezkoak izanen direnak egiaztatzeko informazio hori ematea egokia den edo ez, eta neurtzeko zenbateko informazioa emanen den. Higiezinen balioa hortik kanpo gelditzen da.
  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuei, Estatuko Administrazio Orokorrekoei, Zerga Administrazioko Estatu Agentziari, Gizarte Segurantzako entitate kudeatzaileei eta zerbitzu komunei, autonomia-erkidegoetako administrazioei, toki-entitateei, bai eta erakunde, korporazio eta entitate publikoei ere, dagokien administrazioaren bitartez, helburua izaki ordenamendu juridikoaren arabera esleituak dituzten eginkizun publikoak betetzea, betiere zorrotz betez eskumen-, egokitasun- eta proportzionaltasun-printzipioak.
  • Parlamentuko ikerketa-batzordeei, arartekoari eta Kontuen Ganberari.
  • Epaileei, auzitegiei eta fiskaltzari. 

Zer tratamendu-eragilek esku hartzen dute datuen tratamenduan?

Tracasa Instrumental SL da tratamendu-eragilea, Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko sistemen mantentze- eta operazio-lanei dagokienez (ikusi enkarguaren xehetasunak).

Eginen al da zure datuen nazioarteko transferentziarik?

Ez da aurreikusten zure datuen nazioarteko transferentziarik egitea.

Zenbat denboraz gordeko dira zure datuak?

Datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere.

Datuak gordetzeko epea aurreikusita dago Nafarroako Gobernuak agiriak gordetzeko unean-unean indarrean duen egutegian: ikusi indarrean dagoen egutegia.

Zure datuekin erabaki automatizatuak hartuko dira?

Ez da aurreikusten zure datuei buruzko erabaki automatizaturik hartzea, ezta profilak lantzea ere.

Zer datu-kategoria tratatzen dira?

  • Identifikaziorako eta harremanetarako datuak.
  • Aplikazio, zerbitzu eta sistemetako jarduera-datuak 

Informazio-sistemetarako sarbide espezifikoak dituzten erabiltzaileen kasuan, honako hauek ere tratatzen dira:

  • Datu profesionalak: zer administrazio edo erakundetakoa den, identifikazio profesionaleko datuak, harreman profesionalerako datuak, sistemetako jardueraren arrastoak. 

Zertarako tratatzen dira zure datu pertsonalak?

Zure datuak tratatzen dira Nafarroako Foru Ogasunaren informazio-sistemen segurtasuna kudeatzeko, eta, bereziki, honetarako:

  • Erabiltzaileak, baimenak eta jarduerak administratzea eta kontrolatzea informazio-sistemetan.
  • Informazioaren segurtasunaren gorabeherak kudeatzea eta datuen babesaren arloko segurtasun-urraketak kudeatzea.
  • Pertsonek datuak babesteko baliatzen dituzten eskubideei arreta ematea. 

Zein da zure datuen tratamenduaren oinarri juridikoa?

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoko misio bat betetzeko edo honako araudi honetan jasotako ahal publikoak baliatzeko:

  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 15. artikulutik 23.era bitartekoak.
  • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (lehenengo xedapen gehigarria): Segurtasunaren Eskema Nazionalaren segurtasun-neurriak aplikatzeko beharra.
  • 311/2022 Errege Dekretua, maiatzaren 3koa, Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duena.

Nondik lortzen dira zure datuak?

Aplikazio, sistema eta zerbitzuekin izandako elkarreraginetik beretik biltzen dira identifikazioari eta jarduerari buruzko datuak.

Sistemetako berariazko baimenak dituzten erabiltzaileei dagokienez, oro har, erabiltzaileak non betetzen dituen lanbide-eginkizunak, administrazio, organo edo erakunde horrek ematen ditu haren datuak.

Zure datuak hirugarrenei lagako zaizkie?

Oro har, ez da aurreikusten datuak hirugarrenei lagatzea, salbu eta lege-mailako arau batek hala ezartzen badu. Zenbait kasutan, honako hartzaile hauei lagatzea aurreikusten da:

  • Datuak Babesteko Espainiako Agentziari
  • Zentro Kriptologiko Nazionalari (CCN-CERT)
  • Epaitegiei eta auzitegiei
  • Segurtasun-indar eta -kidegoei 

Eginen al da zure datuen nazioarteko transferentziarik?

Ez da aurreikusten zure datuen nazioarteko transferentziarik egitea.

Zenbat denboraz gordeko dira zure datuak?

Datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere.

Datuak gordetzeko epea aurreikusita dago Nafarroako Gobernuak agiriak gordetzeko unean-unean indarrean duen egutegian: ikusi indarrean dagoen egutegia.

Zure datuekin erabaki automatizatuak hartuko dira?

Ez da aurreikusten zure datuei buruzko erabaki automatizaturik hartzea, ezta profilak lantzea ere.

Zer datu-kategoria tratatzen dira?

  • Identifikaziorako eta harremanetarako datuak: NANa/IFZa, izen-abizenak, helbidea, harremanetarako beste datu batzuk (telefonoa, helbide elektronikoa eta abar).
  • Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak: egoera zibilarekin lotutako datuak, familiaren gaineko datuak, jaioteguna eta jaioterria.
  • Datuen kategoria bereziak: osasunari buruzko datuak (gaixotasunagatiko bajak, lan-istripuak eta desgaitasun-gradua, diagnostikorik kontuan hartu gabe), afiliazio sindikala eta ordezkari sindikala den edo ez.
  • Datu profesionalak: identifikazio profesionala, atxikipena, lanpostua, helbide profesionala, harreman profesionaletarako datuak (telefonoa, helbide elektronikoa eta abar).
  • Administrazio-karrerari buruzko datuak, administrazio-egoerari buruzkoak eta diziplina-araubideari buruzkoak. 

Zertarako tratatzen dira zure datu pertsonalak?

Zure datuak langileen arloko espedienteak kudeatzeko tratatuko dira, eta, bereziki, arlo hauei dagokienez:

  • Lanpostuen atxikipena
  • Presentziak kontrolatzeko sistema
  • Oporrak, lizentziak eta baimenak
  • Lanaldia murrizteko eskaerak
  • Aldi baterako ezintasun egoeretako baja-agiriak eta baja eta alta berresteko agiriak
  • Langileen arloko diziplinazko espedienteak
  • Laneko arriskuen prebentzioa

Zein da zure datuen tratamenduaren oinarri juridikoa?

Tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko eta interes publikoko misio bat betetzeko edo arau hauetan jasotako botere publikoak baliatzeko:

  • Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina (251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa).
  • Langileen Estatutua (2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa)
  • 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa
  • 30/2005 Foru Dekretua, otsailaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituena.
  • 300/2019 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena (12., 41. eta 70. artikuluak).
  • 11/2009 Foru Dekretua, otsailaren 9koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendua onesten duena.
  • 27/2011 Foru Dekretua, apirilaren 4koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen lanaldiaren murrizketa arautzen duena.

Zure datuak hirugarrenei lagako zaizkie?

Oro har, ez da aurreikusten datuak hirugarrenei lagatzea, salbu eta lege-mailako arau batek hala ezartzen badu. Zenbait kasutan, honako hartzaile hauei lagatzea aurreikusten da:

  • Epaitegiei eta auzitegiei
  • Laneko arriskuen arloko kudeaketaren ardura duen erakundeari
  • Laneko Arriskuak Prebenitzeko Mutualitateari
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari
  • Erakunde sindikalei
  • Kontuen Ganberari
  • Aldizkari ofizialei
  • Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko beste organo batzuei 

Eginen al da zure datuen nazioarteko transferentziarik?

Ez da aurreikusten zure datuen nazioarteko transferentziarik egitea.

Zenbat denboraz gordeko dira zure datuak?

Datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere.

Datuak gordetzeko epea aurreikusita dago Nafarroako Gobernuak agiriak gordetzeko unean-unean indarrean duen egutegian: ikusi indarrean dagoen egutegia.

Zure datuekin erabaki automatizatuak hartuko dira?

Ez da aurreikusten zure datuei buruzko erabaki automatizaturik hartzea, ezta profilak lantzea ere.

Zer datu-kategoria tratatzen dira?

  • Identifikaziorako eta harremanetarako datuak: izen-abizenak, NANa/IFZa, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa.
  • Bankuko datuak. 

Zertarako tratatzen dira zure datu pertsonalak?

Zure datuak tratatzen dira erakunde autonomoaren gastu eta diru-sarreren espedienteak, aurrekontua exekutatzearen ondoriozkoak, tramitatzeko.

Zein da zure datuen tratamenduaren oinarri juridikoa?

Tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko eta interes publikoko misio bat betetzeko edo arau hauetan jasotako botere publikoak baliatzeko:

  • 2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa
  • 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa
  • 13/2000 Foru Lege Orokorra, abenduaren 14koa, Tributuei buruzkoa
  • 58/2003 Lege Orokorra, abenduaren 17koa, Tributuei buruzkoa
  • 13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa
  • 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore 
  • Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa
  • Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru-legeak, ekitaldi bakoitzekoak.

Zure datuak hirugarrenei lagako zaizkie?

Oro har, ez da aurreikusten datuak hirugarrenei lagatzea, salbu eta lege-mailako arau batek hala ezartzen badu. Zenbait kasutan, honako hartzaile hauei lagatzea aurreikusten da:

  • Epaitegiak eta auzitegiak
  • Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko beste organo batzuei 

Eginen al da zure datuen nazioarteko transferentziarik?

Ez da aurreikusten zure datuen nazioarteko transferentziarik egitea.

Zenbat denboraz gordeko dira zure datuak?

Datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere.

Datuak gordetzeko epea aurreikusita dago Nafarroako Gobernuak agiriak gordetzeko unean-unean indarrean duen egutegian: ikusi indarrean dagoen egutegia.

Zure datuekin erabaki automatizatuak hartuko dira?

Ez da aurreikusten zure datuei buruzko erabaki automatizaturik hartzea, ezta profilak lantzea ere.

Eskubidea duzu zure datu pertsonal okerrak edo osatugabeak zuzentzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 16. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Eskubide hau erabili dezakezu eskura dituzun tributu-arloko ereduen bidez: Eredu telematikoak | Paperezko ereduak.

Eskubidea duzu zure datu pertsonalak ezabatzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 17. artikuluko baldintzaren bat betetzen denean.

Eskubide hori erabili dezakezu eskabide orokorra aurkeztuta (Erregistro Orokor Elektronikoan sartu).

Nolanahi ere, kontuan izan eskubide hau kasu batzuetan ez dela aplikatzen. Bereziki, ez da bidezkoa datuak ezabatzea baldin eta datu horiek tratatu behar badira legezko betebehar bat edo interes publikoko misio bat betetzeko, edo arduradunari emandako botere publikoak betetzeko.

Eskubidea duzu zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 18. artikuluko baldintzaren bat betetzen denean.

Eskubide hori erabili dezakezu eskabide orokorra aurkeztuta (Erregistro Orokor Elektronikoan sartu).

Eskubidea duzu zure datu pertsonalak eta tratamenduaren arduradunari eman dizkiozunak jasotzeko formatu egituratu, erabilera orokorreko eta irakurketa mekanikoko batean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 20. artikuluarekin bat.

Eskubide hori erabili dezakezu eskabide orokorra aurkeztuta (Erregistro Orokor Elektronikoan sartu).

Nolanahi ere, kontuan izan eskubide hau ez dela aplikatzen baldin eta datu horiek tratatu behar badira interes publikoko misio bat betetzeko, edo arduradunari emandako botere publikoak betetzeko.

Eskubidea duzu noiznahi zure datuak tratatzearen aurka egiteko, zure egoera partikularra dela-eta, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 21. artikuluaren arabera.

Gainera, eskubidea duzu ez izateko tratamendu automatizatu batean soilik oinarritutako erabaki baten xede, baldin eta horrek ondorio juridikoak baditu edo nabarmen eragiten badizu.

Eskubide horiek erabili ditzakezu eskabide orokorra aurkeztuta (Erregistro Orokor Elektronikoan sartu).

Eskubidea duzu noiznahi errebokatzeko tratamenduren bat egiteko eman duzun baimena.

Eskubide hori erabili dezakezu eskabide orokorra aurkeztuta (Erregistro Orokor Elektronikoan sartu).

Eskubidea duzu eskubide-babesaren erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean, lehen aipatutako eskubideen erabilerarekin ados ez bazaude, AEPDren egoitza elektronikoaren bidez.

Erreklamazioa egin aurretik, Datuak Babesteko Ordezkaritzara ere jo dezakezu, edozein administrazio-erregistroren bidez: Erregistro Orokor Elektronikoa | Nafarroako Gobernuaren erregistro-bulegoak.

3/2018 Lege Organikoaren 31.2 artikuluan ezarrita dagoen tratamendu-jardueren inbentarioa webgune honetan dago eskuragarri. 

Nafarroako Foru Ogasunarena hemen dago: Ekonomia eta Ogasuna → Nafarroako Foru Ogasuna.

  • 13/2000 Foru Lege Orokorra, abenduaren 14koa, Tributuei buruzkoa.
  • 12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzkoa.
  • 21/1994 Foru Legea, abenduaren 9koa, Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordeek eskaturik, zenbait datu jakinarazteko betebeharra arautzeari buruzkoa.
  • 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren erregistroa: 156.2 artikulua.
  • 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua, ekainaren 2koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena. Zerga-arloko informazioa ematea: Hirugarren xedapen gehigarria.
  • 136/2005 Foru Agindua, apirilaren 27koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Ogasunak zergen arloko informazioa eta ziurtagiriak emateko arauak ezartzen dituena.