Descárgate la app
El Camino de Santiago y la cultura en vivo, platos fuertes de la jornada de hoy en FITUR
2021ko maiatzaren 20a
Donejakue bidea eta zuzeneko kultura, FITUReko gaurko protagonistak
Nafarroak, Xacobeo urtea dela eta, Donejakue Bidea bere produktu turistiko garrantzitsuenetako bat bihurtu du, kultura- eta sustapen-jardueren programazio zabalarekin, eta "zuzeneko kulturaren, historiaren eta ondarearen helmuga turistiko" gisa aurkeztu du eskaintza.
Gaur goizean FITURen egindako Xacobeo eskaintzaren aurkezpenean, Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak azpimarratu du “Donejakue Bidea gure komunitatean hobekien finkatutako marketako bat dela, zein lehen mailako kultura eta turismo segmentu berezi modura konfiguratuta dagoen, bai merkatu hurbilerako eta bai europarrerako, udalerrien sostengu ekonomikorako ekimenak sustatzeko funtsezkoa denez”. Destino honek gainera bere egokitzapenari aurre egiten dio inklusiboagoa eta jasangarriagoa bihurtzeko, hala nola pertsona erromesen digitalizazioan eta esperientziaren hobekuntzan aurrera egiteko.
Ildo beretik, Maitena Ezkutari Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak adierazi du “Donejakue Bidea magia nafar horretan murgildu dela gure lurra, ohiturak eta jendea ezagutzea datozen bisitari ororentzat bizipen aparta gerta dadin “Nafarroa Efektua” dela medio.
Gainera esan du “beste komunitate batzuekin baterako-lana egiten ari gara eta, Xakobeo Kontseiluan barne hartutako beste ekintzen artean, aipa dezakegu Xacobeo webgunearen sorrera, garatuko diren kultura jarduerak jakinarazteko, horien artean Nafarroako Orkestra Sinfonikoak datorren ekainean Bideko 4 udalerritan ospatuko dituen 4 kontzertuak; esposizio ibiltari hau Iruñako Nafarroako Artxiboan hasiko da, Planetarioarekin batera zientzia eta kultura ondarea uztartzen dituen proiektua izanik, osatzeko bereziki azken hamarkadetan errotu diren beste ospakizun batzuekin zein ibilbide honetara dedikatuko diren, esaterako Lizarrako Antzinako Musikaren Astea, edo KULTUR zikloko kontzertuak, liburutegien sareko jarduerak eta Filmoteka, kazetari adituekin eginiko trebakuntza bidaiak edota “Dastatu Bidea” izeneko pasaporte gastronomikoaren proiektu bat.
Gainera, Turismoko Zuzendaritza Nagusitik, funtsa europarrekin finantzatutako BIZIMUGI proiektuaren baitan, “Eurovelo 3” mugikortasun jasangarri eta zikloturistaren proiektuarekin kolaboratuko da, alegia Norvegia eta Compostelako Donejakue uztartzen dituen 5.300 km-ko txirrindularitza ibilbide bat; horietatik 3.600 km Espainian barrena doaz, Nafarroa, Errioxa, Gaztela-Leon eta Galizia zeharkatuz”.
Bidearen inguruko ekimenak
FITURen hiru ekimen aurkeztu dira Donejakue Bidearen inguruan. Lehenik eta behin ONCE Fundazioaren “Bide bat guztiontzat”, zeinek aterpetxeen eskuragarritasuna ebaluatzeaz gain, aplikazioen erabilera bultzatu eta webgune informatzaile bat sortuko duen baliabide fisiko eta teknologiko guztiekin, ibilbidea pertsona guzientzat ibilerraza gerta dadin.
“LOT Aterpetxeak” proiektua, bataiatu dena “Bideko zure laguna” bezala, tresna digital bat da zeinek aterpetxetako edo Bideko beste ostatu batzuetako plazen eskuragarritasuna eta horiek lortzeko modua denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen duen.
Amaitzeko, Iruñako Udalak aurkeztu du bere “Iruña, Bideko lehena” erronka, bere helburua izanik ibilbide frantseseko erreferentziazko gunea bihurtzea, Ultreia Interpretazio Gunearen bitartez; honek hiriburu nafarrak Bidearekin duen lotura historikoa kontatzen du, eta 2021ean zentro fisiko soil bat izatetik zentro birtual bat izatera pasako da, bere blogari eta webguneari esker.
Jarraian, mahai-inguru batean, enbaxadetako edo OETE-tako (Espainiako turismo bulegoak atzerrian) ordezkariek, Korea, Alemania, Italia, Frantzia edo Mexiko bezalako herrialde ezberdinetatik online konektatuta, bere bertsioa eman dute Donejakue Bideko nazioarteko merkatuetako bezeroaren profilari buruz, ordezkatzen duena eta, zehazki, hurrengo 2021-2022 Xacobeoaren inguruko guztia oinarritzat hartuz.
Nafarroaren apustu berritzailea turismo kulturalaren alde
Arratsaldean, FITUR Nafarroak aurkeztu du “zuzeneko kulturaren, historiaren eta ondarearen destino turistikoa” bere eskaintza, alegia Kulturako Zuzendaritza Nagusiak hala nola Turismo, Merkataritza eta Kontsumokoak elkarlanean diseinatutako azpi-marka turistikoa.
Rebeca Esnaola Kultura eta Kiroletako kontseilariak azpimarratu du bere adierazpenean "oraindik murrizketekin eta protokoloekin partekatzen ari garen urte honetako erronka bat dela kultura erreferentearen aldeko apustua egitea, Nafarroa liderra izateko zuzeneko eta kalitatezko programazio kultural erakargarri bati begira gure kultura-ehuna hala nola eskaintza honetan interesatuta dauden bisitariak animatzeko orduan". Azpimarratu du "kontzertuak eta jaialdiak baliabide interesgarriak direla turismo eskaintza edozein urte-sasoiko bihurtzeko hala nola Nafarroako ostatuetan egun batzuk ematera datozen bidaientzako". "Gobernuak apustu irmo bat egin du zuzeneko kulturaren alde, gure ospakizunen xarma erakustearen alde, betiere tokiko artisten sustapena ahaztu gabe, haien talentuaren jatorria Nafarroa iznaik", erantsi du.
Kontseilariak adierazi du halaber "Nafarroan filmatutako telesailak eta filmak aitzakia bikaina direla gure komunitatea bisitatzeko, gure paisaia gogokoenen une honenak berriro ikusteko, edota paraje eta enklabe bereziak eta paregabeak ezagutzeko".
Txostengile adituek gogoeta egin dute gaur arratsaldean FITUR Nafarroa ekitaldian, “Historia eta Ondarea: XVI. Iruñako Erlijio Turismo Iraunkorraren Nazioarteko Kongresua” ekitaldiaren garrantziaz; ospakizun hau Iruñako katedralean garatuko da eta Nafarroan ehunka pertsona bilduko ditu, turismoaren segmentu honen etorkizuneko erronken inguruan eztabaidatzeko.
Segidan, musika eta turismo industriako ordezkariekin, “Navarra Live Music!” proiektua aurkeztu da, zeinen helburua den musikaren sektore estrategikoaren garapena bultzatzea hala nola Foru Komunitatean oihartzun sortzaile, turistiko, ekonomiko eta irudiarekin lotura duena bultatzea eta bistaratzea.
Zuzeneko esperientziak gozatzeko Ildo horretatik, “Cinema travel” produktu berria ezagutzera eman da, mahai-inguru bate bitartez, zinematografia-sektoreko agenteekin. Ekimen hau e-Akelarre eta D’Artacan bezalako murgiltze-biren estreinaldirako zinematografia-esperientzien lehenengo “marketplace” batean datza, zeinetan 3D teknologiari esker bidaiaria filmaren eszenetan integratu ahal izango den.
Jarraian, berrikuntza kulturalaren ildotik, martxan jarri diren esperientzia turistiko berritzaileak bistaratu dira, esaterako “Scape room” Iruñako murruetan, turismoaren zerbitzura dagoen edonorentzako gamifikazio erakargarria, hala nola Artaxonako Esparrura 3D eran eginiko bisita berria, eta Vianako gazteluaren hondamendien berreraikuntza birtuala.
Arratsaldeko azken aurkezpenaren protagonista Living Kultur izan da, ohiko kulturara ondare immaterialaren eskutik itzultzen den produktu turistiko berri bat.