Descárgate la app
Eskaera bakarreko laguntzak
Eskaera bakarreko laguntzak
Eskaera aldia otsailaren 1etik apirilaren 30era da, eta, aldaketetarako, maiatzaren 31ra
Zuzeneko laguntzak
-
Jasangarritasunerako errentarako oinarrizko laguntza (JEOL) keyboard_arrow_down
- Titular bakoitzaren laguntza eskubideen egungo sistemari eutsiko zaio.
- Lurzatiak 2020an izandako orientazio produktiboa hartuko da erreferentzia.
- Jasangarritasunerako errentarako oinarrizko laguntza eskualdeka bereizten da (hamar eskualde daude Nafarroan), eta horiek lurzoru motaren arabera bereizten dira: lehorreko laborantzako lurrak, lur ureztatuen lurrak, etengabeko laborantzako lurrak eta larre lurrak.
-
Birbanaketa errentarako laguntza osagarria keyboard_arrow_down
- Ez dator bat eskubideekin.
- Urte berean errentarako oinarrizko laguntza kobratu behar da.
- Urteko ordainketa ustiategien lehen hektareei, oinarri hartuta eskualde bakoitzeko bi azalera-atalase tarte eta hektarea bakoitzeko zenbatekoak.
- Atalase bikoitza:
- Lehen atalasera (eskualde bakoitzerako definitua) arteko lehen hektareek eskualdearen batez besteko balioaren % 20ko laguntza jasoko dute.
- Lehen eta bigarren atalaseen arteko hektareek eskualdearen batez besteko balioaren % 40ko laguntza jasoko dute.
- Bigarren atalase horretatik gorako hektareek ez dute laguntzarik jasoko.
-
Nekazari gazteentzako osagarria keyboard_arrow_down
- Laguntza osagarri bat emanen zaie 40 urtera arteko gazteei (adin horretakoak barne).
- Hektarea bakoitzeko laguntza bat da, eskualde bakoitzaren eskubidearen batez besteko balioarena, eta 100 ha-ko muga dago.
- Ez dator bat eskubideekin. Osagarria hektarea bakoitzeko izanen da.
- Bost urterako emanen da.
- Emakumeen kasuan, % 15 areagotuko da laguntza.
-
Ekoerregimenak keyboard_arrow_down
- Alhatzea (P1)
- Uzta jasangarria edo biodibertsitate uharteak (P2)
- Errotazioa (P3)
- Zuzeneko ereintza (P4)
- Biodibertsitate espazioak (P5)
- Landare estalki biziak (P6)
- Estalki geldoak (P7)
- Hektarea batean praktika bat baino gehiago egiten ahal dira, baina horietako bakarrarengatik ordainduko da.
- Hala ere, errotazioan eta zuzeneko ereintzan eta azalera ez produktiboen mantentzean, ustiategiaren ehuneko batean egiten badira ere praktikak, guztizko azaleraren arabera kobratuko da.
- Azalera ez produktiboen mantentzea, errotazioa eta zuzeneko ereintza; ustiategiaren ehuneko gisa kalkulatzen direnean, erreferentziako azaleraren arabera kobratuko da.
- Ez da beharrezkoa errentarako oinarrizko laguntzarako eskubiderik izatea, 9. ekoerregimenean izan ezik (biodibertsitate espazioak).
- Azalera mota bererako, hektareako jasotako laguntzaren zenbatekoa berdina da, egiten den praktika gorabehera, 9. ekoerregimena salbuetsita (biodibertsitate espazioak), zenbatekoa bakarra baita laborantza lurretan eta labore iraunkorretan.
-
Lotutako laguntzak keyboard_arrow_down
- Eraldatzeko tomatearen ekoizpen jasangarria
- Arrozaren ekoizpen jasangarria
- Azukre-erremolatxaren ekoizpen jasangarria
- Fruitu lehorren ekoizpena lehorrean, deskalifikazio arriskuan dauden eremuetan
- Landare jatorriko proteinen ekoizpen jasangarria
- Zailtasun espezifikoak eta ingurumen balio handia dituen olibadiari lotutako laguntza (100 zuhaitz/ha eta/edo % 25etik gorako malda, 10 urte baino gehiago dituen landaketa).
- Behi esnearen ekoizpen jasangarrirako laguntza
- Haragitarako behien abeltzain estentsiboendako laguntzak
- Aratxeak sortu diren ustiategian gizentzeko laguntzak
- Aratxeen gizentze jasangarrirako laguntzak
- Haragitarako ardi eta ahuntzen abeltzain estentsiboendako laguntzak
- Ardi eta ahuntz esnearen ekoizpen jasangarrirako laguntza
- Larrerik ez duten eta uztondoen, lugorrien eta barazki eta fruten hondarren azalerak alhatzen dituzten ardi eta ahuntzen abeltzain estentsibo eta erdiestentsiboendako laguntza
Kontsultatu eskualdearen araberako laguntzak, lurzoru motaren arabera
Argibide gehiago hemen:
Laguntza horren helburua da errentarako laguntzaren birbanaketa bidezkoagoa eta esleipen efikazagoa egitea, ustiategi ertainen eta txikien mesedetan, ustiategi handienen aldean duten errentagarritasun desberdintasunari erantzuteko.
Laguntza horiei esker, indartu eginen da ustiategi ertainen laguntza maila; txikiek, berriz, ez dute eraginik jasanen; eta handiek ez dute onurarik jasoko.
Ingurumenaren eta klimaren aldeko praktikak dira, eta borondatez egiten ahal dituzte nekazariek. Espainian bederatzi ekoerregimen ezarri dira; horietako bakoitzak hektarea bakoitzeko kopuru bat du eta baimendutako praktiken aukera batzuk ere bai. Hauek, hain zuzen:
Betebehar orokorrak:
Ikuspuntu sozialetik eta ekonomikotik zaurgarriak diren sektoreei lotutako laguntzak emanen dira. Abeltzaintzan, sektore estentsiboak, esne orientaziokoak, eta lurralde oinarri propio eskasa dutenak artatzen dira.
Lotutako laguntzak, azaleraren arabera
Kontsultatu laguntzen zenbatekoak
Lotutako laguntzak, abeltzaintzakoak
2023-2027 aldiko Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan dauden landa garapeneko laguntzak
-
Estepako hegaztientzako lugorriak keyboard_arrow_down
- Nekazaria, nekazaritzako ustiategia edo nekazarien elkartea izatea eta lehorreko lurrak kudeatzea estepako hegaztiendako eremu kritikoren batean.
- Nekazaritzako ustiategian diruz laguntzeko eskatutako azaleran lehorreko labore belarkarak egonen dira (zerealak eta ingurumeneko lugorriak).
- Konprometitutako azaleraren % 90 mantentzea konpromisoak irauten duen bitartean.
- Bi lugorriko errotazio laborantzak, modalitate hauekin:
- “Urte eta aldiko” lugorria: 1 urte lugorrian, 1 urte ereinda. Laguntza eskatzen den lehen urtea lugorriarekin hasi beharko da.
- Lugorri “hirukoitza” 2 urte lugorrian, 1 urte ereinda. Laguntza eskatzen den lehen urtea lugorriarekin hasi beharko da.
- Laborantzaren baldintzak:
- Lugorria: Abuztuaren 31tik martxoaren 15era
- Ez egin lur-lantze mekaniko sakonik (iraulketa).
- Hauek egiten ahal dira: Azaleko lur-lantzea (lehen 10-15 cm arte) eta Begetazio sorotarra moztu edo txikitzeko lur-lantzeak.
- Lugorria: Martxoaren 15etik abuztuaren 31ra
- Ez egin lur-lantze mekanikorik.
- Ez erabili fitosanitariorik.
- Erretzerik ez espezieak ugaltzeko garaian.
- Alhatzea debekatuta dago.
- Zereala: Abuztuaren 31ra arte
- Lurzatiarekiko periferikoak diren bandak, gutxienez, 2 m zabal direnak, erein edo uztatu gabe egonen direnak. Horien ordez unadak jartzen ahal dira, lurzatiaren azalearen % 15 hartuko dutenak gutxienez.
- Lastoa txikitu gabe mantenduko da, kordoi moduan, sakabanatu eta jaso gabe.
- Abeltzaintza debekatuta dago uztaren ondoren, uztondoan.
- Zereala: Abuztuaren 31tik martxoaren 15era
- Abeltzaintza baimenduta dago uztaren ondoren.
- Lugorria: Abuztuaren 31tik martxoaren 15era
- Ustiapen koadernoa eguneratuta mantentzea.
- Tarteko lehorreko lurrak (IV., V. eta VI. eskualdeak):
- Lehen 100 hektareak: 213,25 euro/ha
- 100 hektareatik aurrera: 149,28 euro/ha
- Lehorreko lur elkorrak (VII. eskualdea):
- Lehen 100 hektareak: 144,23 euro/ha
- 100 hektareatik aurrera: 100,96 euro/ha
-
Ardiak larratzea estepako zereal-agrosistemetan keyboard_arrow_down
- Nekazaritza-ustiategien titular diren abeltzainak izatea.
- Larre naturalen azalerak, udalerri hauek osatzen duten lerrotik hegoaldera daudenak (udalerri berauek guztiak barne) (maparako esteka): Viana, Bargota, Armañantzas, Santsol, Los Arcos, Lukin, Arroitz, Arellano, Deikaztelu, Morentin, Aberin, Villatuerta, Mendigorria, Artaxoa, Tafalla, Erriberri, Beire, Pitillas, Santakara, Murillo el Fruto eta Zarrakaztelu.
- Lugorriak eta galondoak, “estepako hegaztiendako eremu kritikoetan” daudenak. (esteka)
- Urtero eskatzea kanpainako eskaera bakarrean laguntzaren urteko ordainketa.
- Konprometitutako azaleraren % 80 mantentzea konpromisoak irauten duen bitartean.
- Larre naturaleko azaleretan:
- Abereak ez larratzea maiatzaren 15etik abuztuaren 31ra bitartean.
- Gutxienez 30 egunez larratu beharko dira nahitaez irailaren 1etik maiatzaren 14ra bitartean.
- “Estepako hegaztiendako eremu kritikoetan” dauden lugorri eta galondoen azaleretan (“Estepako hegaztiendako lugorrietako” esku-hartzearen mendekoak):
- Abereak ez larratzea martxoaren 15etik abuztuaren 31ra bitartean.
- Larreak
- Lehen 100 hektareak: 9,18 euro/ha
100 hektareatik goiti: 6,43 euro/ha
Las primeras 100 ha: 9,18 €/ha - A partir de 100 ha: 6,43 €/ha
- Lehen 100 hektareak: 9,18 euro/ha
- “Estepako hegaztiendako lehentasunezko eremuetako” lugorriak:
- Lehen 100 hektareak: 51,17 euro/ha
- 100 hektareatik goiti: 35,82 euro/ha
-
Animalien ongizatea keyboard_arrow_down
- Urteko eskaera bat aurkeztea, instalazioen kokapena eta parke azalera deklaratzeko.
- Ustiategian arrautzatarako hegaztiak edo haragitarako hegaztiak izatea, araubide ekologikoan edo landako araubidean.
- Haragitarako ekoizpena:
- Hazkuntza ekologikoa
- Erabat aske hazitako landakoa
- Landako tradizionala
- Landakoa
- Arrautzatarako:
- Ekologikoa
- Landakoa
- 3 AzLU izatea gutxienez
- Urtero eskatzea kanpainako eskaera bakarrean laguntzaren urteko ordainketa.
- Animalien ongizateari buruzko araudiak eskatzen duen prestakuntza egiaztatzea.
- Ustiategi ekologikoak: CPAEN/NNPEKen lizentzia izatea eta eskatzailearen izenean inskribatutako unitateak agertzea.
- Landako haragitarako hegaztien ustiategiak: dagokion enpresa ziurtatzaile ofizialak emandako ziurtagiria aurkeztea.
- Landako arrautzatarako hegaztien ustiategiak: hegaztiak beren ustiategian maneiatzeari buruzko txosten teknikoa aurkeztea, albaitariek egina.
- Emandako AzLUen % 90 mantentzea konpromisoak irauten duen bitartean.
- Hegazti zentsu eguneratua.
- Landako hegaztien ustiategiak: 70 euro/AzLU
- Hegaztien ustiategi ekologikoak: 270 euro/AzLU
-
Biodibertsitaterako erlezaintza keyboard_arrow_down
- Araubideari atxikitzea eskatzea, erlategien kokapena zehaztuta.
- Erlauntzak ekoizpenean egon beharko dira.
- Nafarroako Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribaturik egotea.
- 20 erlauntzeko gutxieneko errolda (bazka biltzeko 40 hektarea).
- Erlategiko gehieneko erlauntz kopurua 80koa izanen da (bazka biltzeko 160 hektarea).
- Araubideari atxikitzea eskatzea, erlauntza ustiategiaren kokapena eta Nafarroan kokatutako erlauntza kantitatea zehaztuz.
- Laguntza eskatzen duten erlauntza ustiategien produkzioa Nafarroako Foru Komunitatean egon beharko du.
- 20 erlauntzeko gutxieneko errolda.
- Urtero eskatzea kanpainako eskaera bakarrean laguntzaren urteroko ordainketa.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak edozein egiaztapen jarduketa egitea.
- Urtean behin gutxienez “varroa”-ren kontrako tratamendu bat egitea. Apidenak ezarritako plan sanitario eta tratamenduak egitea eta dokumentazio bidez justifikatu ahal izatea.
- Transhumantzia egiten bada, Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako erlauntzak gutxienez 6 hilabetez mantendu behar dira, apirila eta iraila bitartean. Mugimenduak izanez gero lekualdatze gidekin justifikatu beharko dira edota Abeltzantza zerbitzuko transhumantzia planean inskribaturik izan beharko dute.
- Erlauntz ekologikoaren laguntza eskatzen bada, ezarritako ekoizpen ekologikoko metodoak aplikatu beharko dira eta CPAEN/NNPEKen edota beste kontrolerako erakunderen ziurtagiria beharko da. Bertan, eskatzailearen unitatean inskribaturik izan beharko dute. Bestalde erakunde kontrolatzailearen aldetik ez dute akats larri edo kritikorik izango.
- Erlategien artean gutxienez 1km-ko distantzia mantentzea, 80 erlauntz baino gehiago baldin badaude.
- Erlauntzen kokalekuek gutxienez bi hektareako berezko landaretza azalera izan beharko dute erlauntz bakoitzeko, kokalekuaren inguruko 2,5 kilometroko erradioan.
- Laguntza duen erlauntzen bajak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari jakinaraztea.
- Erlauntzen emakidaren %80-a ekoizpen egoeran mantentzea.
- Erlezaintzako ustiategi-liburua eta kokapenaren mugimenduen sarrera eta irteeren erregistroa eguneratua izatea.
-
40 erlauntz edo gutxiagoko erlategiak:
-
16 euro/erlauntz.
-
3 euro gehiago erlauntzeko, araubide ekologikoan baldin badago
-
-
40 erlauntz baino gehiago dituzten erlategiak:
- 14 euro/erlauntz.
- 3 euro gehiago erlauntzeko, araubide ekologikoan baldin badago
-
Abeltzaintza estentsiboaren eta haragijale handien baterako existentzia keyboard_arrow_down
- Geolokalizazio gailuak jartzea, GPS teknologian oinarrituak, telefono mugikorrei atxikia eta GPS-ak satelite bidezko komunikazio sistemarekin.
- Abereek gaua igarotzeko aldi baterako egiturak jartzea, animali basatiekiko babesarekin. Artzain elektrikoaren erabilera beharrezkoa izango da.
- Txakurren erabilera, zaindari bezela (Leongo edo Espainiako mastina; Pirinioetako mastina; Pirinioetako Mendiko mastina).
- Zaintza-lanetan laguntzea, arrisku eremuetan egiten den bazkatze estentsiboan. Artzain bat kontratatzea (edo haren zati proportzionala) 2 hilabetetik 6 hilabetera.
- Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoen abeltzaintzako ustiategia izatea.
- Estentsiboko larre aprobetxamendu baten titularra izatea (eskatu SUn).
- Fauna basatiak eragindako intzidentziak estaliko dituen nekazaritzako aseguru bat izan beharko du kontratatuta.
- Gutxienez 15 AzLUko ardi/ahuntz ustiategiak (100 buru).
- 4. neurrirako: “arrisku eremuan” dauden ustiategiak bakarrik dira onargarriak.
Kontuan izandako AzLU-ak Abere Trazabilitatearen Sistema Integraleko (SITRAN) datu basean zenbatutako azienda kopurua izango da. Azienda kopurua eskaera bakarreko aldaketa epe bukaeran izandakoa izango da. - Estentsiboan bazkatzen duten artaldeetan atxikiko dira GPS gailuak. 15AzLU-tik gora gutxienez GPS 1 ipiniko da eta aukeran izango da 40 AzLU-ko GPS 1 jartzea, gehienez 4 GPS izango dira.
- Dirulaguntza eman den tarte aldian, gutxienez AzLUen % 80 mantenduko dira.
- Denboraldi guztian gailuak kokalekuak igorriko ditu.
- Ustiategiko antolatzaileak GPS gailuak igorritako kokalekuetara denboraldi guztian izango du sarbidea.
- Arrisku aldian, ingurumeneko guardak, GPS gailuak igorritako kokalekuetako informaziora sarbidea izango dute.
- Barrurantz animali basatiekiko iragazgaitzak izango dira eta berdin kanporantz aziendarentzat.
- Bete beharra behar bezalakoa izateko, konpromiso aldian, itxitura egoera egokian mantendu beharko da.
- Dirulaguntza eman den tarte aldian, gutxienez bazkalekuen azaleraren % 80 mantenduko dira.
- Neurri horiek gauero erabili behar dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aitortutako arrisku-aldietan.
- Baldintza egokietan mantentzea egitura bost urtez.
- 15 AzLU-tik gorako artaldetan gutxienez atari txakur bat izan beharko dute eta 40AzLUko bat gehiago izatea hautazkoa izango da, gehienez 5 atari txakur.
- Laneko mastin arrazako txakurrak izango dira: Leongo edo Espainiako mastina, Pirinioetako mastina eta Pirinioetako Mendiko mastina.
- Dirulaguntza eman den tarte aldian, gutxienez bazkalekuen azaleraren % 80 mantenduko dira.
- Txakurrek lana modu eraginkorrean egin ahal izateko behar den bezalako zaintza izango dute.
- Laguntza-artzain bat izatea (edo haren zati proportzionala) zaintza lanetarako, maiatzaren 1etik urriaren 31ra arte.
- Laguntza hori jasotzeko, artaldeak gutxienez 45 egun igaro beharko ditu arrisku-eremuan bazkatzen. (Ikusi planoa).
- Dirulaguntza eman den tarte aldian, gutxienez bazkalekuen azaleraren % 80 mantenduko dira.
- Artzainaren eguneroko lan erregistroa betetzea eta entregatzea, egindako labore garrantzitsuekin.
- Urteroko ordainketa: 294€/ustiategi (gehienez 1176€/ustiategi, GPS gailuen arabera).
- Urteroko ordainketa: 690 €/ustiategi.
- Urteroko ordainketa: 705 €/ustiategi (gehienez 2820€/ustiategi, txakur kantitatearen arabera).
- Urteroko ordainketa: 6.000€/ustiategi eta 18.000€/ustiategi artean (gutxieneko kontratazioa 2 hilabete eta gehienez 6 hilabete artean).
-
Balio natural handiko sega-belardiak keyboard_arrow_down
- Nekazari eta abeltzainak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak, natura-balio handiko edo oso handiko kudeatzaileak.
- Ebaluazio-fitxa betetzea eta entregatzea. 100 puntuetatik 70 lortu behar dira gutxienez.
Puntuatzeko, oinarri hartuko dira flora dibertsitatea eta barrutiko gainerako elementu naturalak. - Nekazaritza eskualde hauetan kokatuta egon behar dira: 01 (Ipar-mendebaldea), 02 (Pirinioak) eta 03 (Iruñerria).
- Ebaluazio-fitxa betetzea belardi-esparru bakoitzeko gidari jarraituz, flora-aniztasunean eta balio natural handiko elementuetan oinarrituta. Fitxa hori abeltzaintzako pertsonek/ustiategiek bete beharko dute, aldez aurretik aholkatuta, eta urtero aurkeztu beharko dute maiatzaren 15etik uztailaren 15era bitartean.
- Ebaluazio fitxa 0 eta 100 arteko puntuazioa zehaztuz betetzea, maiatzaren 15etik uztailaren 15era arte.
- % 50 baino gehiagoko arau haustea konprometitutako azaleran.
- 5 urtez bete beharko da larreen balio natural handiko edo balio natural oso handiko (70 puntu edo gehiago) izaera. Puntuazioa txikitzen bada, dagokion prima ordainduko da (balio natural handia edo balio natural oso handia). Puntuazioa 70 puntutik jaisten bada, zigortu eginen da, araudiaren arabera.
- % 50 baino gehiagoko arau haustea konprometitutako azaleran.
- Konprometitutako azaleraren % 90 mantentzea konpromisoak irauten duen bitartean.
- Ebaluazio fitxa 0 eta 100 arteko puntuazioa zehaztuz betetzea, maiatzaren 15etik uztailaren 15ra arte.
- % 50 edo gutxiagoko arau haustea konprometitutako azaleran.
- 5 urtez bete beharko da larreen balio natural handiko edo balio natural oso handiko (70 puntu edo gehiago) izaera. Puntuazioa txikitzen bada, dagokion prima ordainduko da (balio natural handia edo balio natural oso handia). Puntuazioa 70 puntutik jaisten bada, zigortu eginen da, araudiaren arabera.
- % 20=< eta <=% 50 arteko arau haustea konprometitutako azaleran.
- Larrean egindako “mantentze eta hobetze jardueren plana” betetzea ustiapen koadernoan.
- Ebaluazio fitxa 0 eta 100 arteko puntuazioa zehaztuz betetzea, maiatzaren 15etik uztailaren 15era arte.
- % 20 edo gutxiagoko arau haustea konprometitutako azaleran.
- 5 urtez bete beharko da larreen balio natural handiko edo balio natural oso handiko (70 puntu edo gehiago) izaera. Puntuazioa txikitzen bada, dagokion prima ordainduko da (balio natural handia edo balio natural oso handia). Puntuazioa 70 puntutik jaisten bada, zigortu eginen da, araudiaren arabera.
- % 20 edo gutxiagoko arau haustea konprometitutako azaleran.
- % 20 edo gutxiagoko arau haustea konprometitutako azaleran.
- Balio natural handiko larreak, balio oso handiarekin (BNHL_OH) → Puntuazioa ≥ 85: 372 €/ha
- Balio natural handiko larreak, balio handiarekin (BNHL_H)→ 70 ≤ puntuazioa < 85: 334,80 €/ha
-
Hazitarako patataren nekazaritza-ingurumeneko ekoizpena keyboard_arrow_down
- “Nekazari-laguntzaile” gisa integraturik egotea hazitarako edo goi-mailako patataren “ekoizle-ugaltzaile” titulua duen erakunde batean.
- Araubideari atxikitzea, urteko ereintza-adierazpenean barne hartutako ustiategiko lurzatiak zehaztuta.
- Laguntzaren azalera hautagarria hektarea batekoa izatea, gutxienez.
- Laguntza jasotzen duen azaleraren % 90 mantentzea.
- Ongarritzeak ez ditu ongarri-unitate (OU) hauek gaindituko: 100 OU N/ha, 100 OU P2O5/ha eta 200 OU K2O/ha.
- Zipriztingailuek urteko ikuskapen teknikoa gainditua izan behar dute.
- Lurzoruaren emankortasuna mantentzen dela kontrolatu behar da. Laguntza zer esparrutarako eskatzen den, esparru horien guztien azterketak aurkeztu beharko dira, honako hauen mailak adierazita: pH-a, aluminioaren %, azidotasun aldakorra eta katioiak trukatzeko gaitasuna (KTG efektiboa), fosforoa eta potasio asimilagarria.
- Kareztatuko da, baimendutako produktuak erabiliz, baldin eta pH-a 5,5etik beherakoa bada eta azidotasun aldakorra zati KTG efektiboa egin ondoko emaitza (ehunekotan) 10 baino handiagoa bada. Hala, lurzoruaren pH-a 5,5 baino handiagoa dela bermatuko da.
- Ustiapen-koaderno batean ongarritzeari buruzko oharrak jasoko dira.
- Pausalekuak jartzea patata-hazkuntzari kalte egiten dioten lursaguen edo beste ornodun batzuen harrapari naturalentzat. (VI. eranskina deskargatzeko esteka)
- Pirinioetako eremua: 600 euro/ha
- Kodes aldea: 400 euro/ha
- Izarbeibar aldea: 400 euro/ha
- Beste eremu batzuk: 400 euro/ha
-
Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzea keyboard_arrow_down
- Mahasti zaharrak (1955aren aurrekoak) ontzian.
- Olibondo zaharrak (1955aren aurrekoak).
- Sagarrondoak 01 eskualdean (ipar-mendebaldean).
- Gereziondoak 03 eskualdean (Iruñerria).
- Dirulaguntzen baldintzak betetzen dituzten pertsonak/ustiategiak.
- Mahatsondo sailak
- Ontziko produkzio sistema.
- Nafarroako Mahastien Erregistroan izena emanda egotea, eskatzailearen izenean.
- 1985aren aurretik landatutako ontziko mahatsondo sailak, lantzeko baldintza onetan daudenak.
- Gutxieneko azalera: 5.000 m2.
- Olibondo sailak
- Barrutiak, non azaleraren % 25, gutxienez, 1955aren aurretik landatutako olibadiek hartzen duten, lantzeko baldintza onetan daudenak. Olibadi zaharraren ehuneko hori txikiagoa bada, olibadi zaharraren zatitzat hartuko dira olibadi horien eragin eremuak hartzen dituzten azalerak.
- Dagokien erregistro grafikoan sartuak
- Gutxieneko azalera: 2.000 m2.
- Gereziondo sailak
- 03 eskualdeko udalerrietan.
- Gereziondoen azalera esparruaren azaleraren % 25etik beherakoa denean izan ezik. Sailek lantzeko baldintza onetan egon behar dute.
- Gutxieneko azalera: 5.000 m2.
- Sagarrondo sailak
- 01 eskualdeko udalerrietan.
- Sagarrondoen azalera esparruaren azaleraren % 25etik beherakoa denean izan ezik. Sailek lantzeko baldintza onetan egon behar dute.
- Gutxieneko azalera: 5.000 m2.
- Emandako azaleraren % 90 mantentzea, konpromisoak irauten duen bitartean.
- Sagarrondoetan eta gereziondoetan: izurriteak daudenean (Cydia Pomonella sagarrondoan eta Drosophila Suzukii gereziondoan), tratamendua egiten bada, tratamendu fitosanitarioen ordezko tratamendu batekin egin beharko da gutxienez. Adibidez, feromona bidezko tratamenduak, sexu nahasketarako, harrapaketa masiboetarako; eta amuak, erakartzeko eta izurriteak desagerrarazteko.
- Olibondoa, sagarrondoa eta gereziondoa: belatzentzako eta saguzarrentzako habiak jartzea, saguak kontrola ditzaten, landareak kontrolatzen laguntzeko (ezaugarriak).
- Olibondoak: 400 euro/ha
- Nafarroa JDko ardoa: 500 euro/ha
- Errioxa JDko ardoa: 300 euro/ha
- Sagarrondoak: 250 euro/ha
- Gereziondoak: 400 euro/ha
-
Nafarroako bertako arraza keyboard_arrow_down
- Behi azienda: Betizuak eta/edo mendiko arrea
- Behor azienda: Aurizko zaldia, Nafarroako zaldikoa eta Pottoka
- Ardi azienda: Sasi Ardia
- Ahuntz azienda: Pirinioetako ahuntza
- Zerri azienda: Euskal Txerria
- Araubideari atxikitzea, mehatxatutzat jotzen den bertako arraza eta abeltzaintzako unitateak zehaztuta, eta konpromisoa hartzea arraza horretako abereen zentsuari eusteko edo hori handitzeko bere ustiategian, 5 kanpainako aldian zehar, urtez urte luza baitaitezke.
- Galtzeko zorian dauden bertako arrazetako bateko ugalketarako abereak –edo etorkizunean ugalketarako direnak– izatea ustiategian.
- Gutxienez abereen 5 AzLU izatea inskribatuta dagokion liburu genealogikoan.
- 0,4 AzLU/ha ≥ azienda dentsitatea ≤ 2 AzLU/ha
- Urtero eskatzea kanpainako eskaera bakarrean laguntzaren urteko ordainketa.
- Ustiategiaren bazka-azalera osatzen duten lursailak deklaratzea.
- Laguntza eskatzen den bertako arrazetako animalia ugaltzaileen kopurua zehaztea.
- Emandako AzLUen % 90 mantentzea konpromisoak irauten duen bitartean.
- Abeltzaintzako errolda, dagokion liburu genealogikoan inskribatua eta eguneratua.
- Azienda alhatzea
- 0,3 AzLU/ha ≤ azienda dentsitatea ≥ 2,1 AzLU/ha
- Arraza zaindu, hobetu eta sustatzeko programan parte hartzea. Liburu genealogikoak kudeatzen dituen elkarteak ezartzen du programa hori, eta ofizialki onetsi behar da.
- 2 > azienda dentsitatea ≤ 2,1
- 0,3 ≥ azienda dentsitatea < 0,4
-
130 euro/AzLU:
-
Behi azienda: Betizua eta/edo mendiko arrea
-
Ardi azienda: Sasi Ardia
-
Behor azienda: Aurizko zaldia
-
Ahuntz azienda: Pirinioetako ahuntza
-
Zerri azienda: Euskal Txerria
-
-
200 euro/AzLU:
-
Behor azienda: Nafarroako zaldikoa
-
Behor azienda: Pottoka
-
-
Nekazaritza ekologikoa keyboard_arrow_down
- Araubideari atxikitzea, ustiategi ekologikoaren lurzatiak zehaztuz, 5 kanpainako aldian, aldaketa aldiari dagozkionak barne.
-
Urteko labore belarkarak eta urte anitzeko bazka-laboreak, lehorreko laborantzan. Lehorreko laborantzan, hektarea bakoitzeko 2,2 tonako errendimendua edo txikiagoa duten udalerriak, produkzioa eskualdekatzeko indarrean den planaren arabera.
-
Urteko labore belarkarak, lehorreko laborantzan. Lehorreko laborantzan, hektarea bakoitzeko 2,2 tona baino gehiagoko errendimendua duten udalerriak.
-
Labore belarkara ureztatuak.
-
Urte anitzeko bazka-laboreak, lehorreko laborantzan. Lehorreko laborantzan, hektarea bakoitzeko 2,2 tona baino gehiagoko errendimendua duten udalerriak
-
Urte anitzeko bazka-labore ureztatuak.
-
Landare aromatikoak, sendabelarrak eta tindatzeko landareak.
-
Arroza.
-
Barazkiak, aire zabalean.
-
Barazkiak, negutegian.
-
Fruitu oskoldunak.
-
Ardotarako mahatsa.
-
Olibondoak.
-
Fruta-arbolak.
-
Abeltzaintza ekologikoko ustiategi bateko larreak, espezie hauetarako: behi-azienda (zezenketetarako abereak izan ezik), ardi-azienda, ahuntz-azienda eta haragitarako zaldi-azienda.
- CPAEN/NNPEKaren lizentzia izatea edo ahaldundutako beste edozein kontrol erakunderen baimena izatea, eskaera bakarraren aldaketa epearen bukaeran.
- Araubideari atxikitzea, ustiategi ekologikoaren lurzatiak zehaztuz, 5 kanpainako aldian, aldaketa aldiari dagozkionak barne.
- Nafarroako Foru Komunitateko lursailetako 78. artikuluko c puntuan definitutako produktuen ekoizpena ekoizpen ekologikora bideratzea.
- Urtero eskatzea kanpainako eskaera bakarrean, 2021/2115 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.
- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egiaztatze-jarduera oro onartzea.
- Ekoizle ekologikoaren ziurtagiria izatea, Nafarroako ziurtapen erakundeak emana eta produktibitate unitateetan ekoizpen ekologikoko metodoak erabiltzea (lursailak eta animaliak).
- Arau hauste egoeran, kontrol erakundearen gomendioak jarraitzea. Emandako gomendioen jarraipena egiaztatuko da.
- Gutxieneko emandako azaleraren % 90 mantentzea ekoizpen ekologikoan.
- Behin aldaketa aldia bukatuta, ustiategiko unitate produkzioak mantentzea.
- Bazka azalera ekologikoek ustiategiko azienda ekologikoak elikatzea.
- Ustiategiko bazkaleku ekologikoak azienda dentsitate egoki batez probestua izatea, hektareako 0,4 AzLU baino handiagoa eta 1,5 AzLU baino txikiagoa izanen da. 0,3 AzLU-tik behera eta 1,6AzLU-tik gorakoak zigorra izanen dute.
- Abeltzantza ekologikoaren kasuan, produkzio sistema guztia ekologikoan izan beharko du, produktuak komertzializazioraino edo eraldatze industriara iritsi arte.
- Ustiategiko bazkaleku ekologikoak azienda dentsitate egoki batez probestua izatea, hektareako 0,4 AzLU baino handiagoa eta 1,5 AzLU baino txikiagoa izanen da. 0,3 AzLU-tik behera eta 1,6AzLU-tik gorakoak zigorra izanen dute.
- Justifikatu gabeko beste produkzio sistema konbentzionala izatea ustiategian.
- Ustiapen koadernoa eguneratua mantentzea, laboreen jarduerak erregistratuz.
- Ustiatutako lursailetako uzta jasotzea.
- Nekazal lursailetan, laborantza aktibitatea izatea.
-
Muga naturalak edo bestelako muga berariazkoak dituzten eremuetarako laguntzak keyboard_arrow_down
- Jarduneko nekazaria izatea.
- Ogibide nagusia nekazaritza izatea eskaera aurkezten den autonomia erkidegoko nekazaritzako ustiategien erregistroan.
- Laguntza eskatzen duena sozietate bat bada, ogibide nagusia nekazaritza dutenak izan beharko dira ustiategiaren kapital sozialaren % 50 egiten dutenek.
- Egunean izatea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak.
- 2 hektareako azalera hautagarria izan behar dute gutxienez.
- Hortik kanpo geratzen dira aurreko urtean erein gabeko lugorri deklaratu diren eremuak.
- Bazka-azaleraren hektareak: 1
- Gainerako laboreen hektareak: 0,7
- Modulazioa:
- Lehen 25 hektareak % 100ean
- Bigarren 25 hektareatik % 60ra
- Hirugarren 25 hektareak % 30era
- Oinarrizko moduluak:
- Goi mendialdeko azpieskualdea: 127,68 euro
- Mendialdeko azpieskualdea: 93,63 euro
- Mendiaz bestelako mugak dituzten eskualdeak: 74,08 euro.
-
Abeltzaintza sistema jasangarriak keyboard_arrow_down
- Aurreko paragrafoan aipatutako espezieetako animalien ustiategi bat izatea.
- Araubideari atxikitzea, bere ustiategiko bazka-azalera erabilgarri eta bazkatokia osatzen duten azalerak zehaztuz, 5 kanpainako epean, urtez urte luzatzen ahal dena.
- Deklaratutako azaleretan, bere ustiategiko animalia guztiekin larratze aktiboa gauzatzea.
- 0,4 AzLU/ha ≥ azienda dentsitatea ≤ 1,5 AzLU/ha
- Azienda dentsitatea > = 0,4 AzLU/ha eta < = 1,5 AzLU/ha. Zigortuko dira < 0,3 eta > 1,6 AzLU/ha-ko dentsitateak.
- Lehen urtean konprometitutako azaleraren % 90 mantentzea gutxienez.
- Azienda dentsitatea > = 0,4 AzLU/ha eta < = 1,5 AzLU/ha. Zigortuko dira > = 0,3 eta < 0,4 eta > 1,5 eta < = 1,6 AzLU/ha-ko dentsitateak.
- Oinarrizko prima: 28 euro/ha
- Prima gehigarria lehentasunezko eremuetan bazkatzeagatik: 24,92€/ha. Lehentasunezko eremuan kokatutako ustiategiak eta ondorengo herrietan bazkalekuak izatea: Isaba, Urzainki, Garde, Uztarroze eta Otsagabia, 9. fazeria barne.
- Prima osagarria: 8,50 euro/AzLU. AzLU ugaltzaileen % 50 baino gehiago Nafarroako bertako arrazen liburu genealogikoetan inskribatuta dituzten ustiategientzat (behi azienda: Pirinioetako arraza; eta ardi azienda: Latxa eta Nafarroakoa).
Hartzaileak
Estepako hegaztientzako eremu kritikoetako batean lehorreko belarki-laboreak dituzten nekazaritzako ustiategien titularrak. (ikusi planoa)
Diruz laguntzeko baldintzak
Konpromisoak
Eskatzaileek, borondatez, konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako.
Oinarrizkoa
Nagusia
Bigarren mailakoa
Laguntzen zenbatekoa
Norentzat
Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titularrak, estepako hegaztien beharrak edo habitatak asetzeko zenbait konpromiso hartzen dituztenak. Estepako hegaztiak honako hauek dira, besteak beste: basoilo handia (Otis tarda), basoilo txikia (Tetrax tetrax), ganga azpizuria (Pterocles alchata) eta ganga azpibeltza (Pterocles orientalis).
Laguntzak eskuratzeko baldintzak
Onuradunek bete beharrekoak:
Ustiategiek bete beharrekoak: esku-hartzearen lurralde-eremuan egon behar dute. Hona hemen:
Konpromisoak
Eskatzaileek, borondatez, konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako.
Baztertzaileak
Oinarrizkoa
Laguntzen zenbatekoa
Bateraezintasun
Esku-hartze hori bateraezina da "Abeltzaintza-sistema iraunkorrak" esku-hartzearekin
Hartzailea
Haragi orientazioko hegaztien ustiategiak edo landako araubidean edo araubide ekologikoan erruteko ustiategiak, Nafarroako Foru Komunitatean daudenak.
Baldintzak
Onuradunenak:
Ustiategienak:
Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egonen dira, honako hazkuntza sistema hauetako batekin:
Konpromisoak
Eskatzaileek konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako:
Baztertzaileak
Oinarrizkoa
Laguntzen zenbatekoa
Ustiategi bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 15.000 eurokoa izanen da.
Hartzaileak
Erlauntzak mantentzen eta kontserbatzen dituzten ustiategien titularrak.
Baldintzak
Onuradunenak:
Ustiategienak:
Konpromisoak
Eskatzaileek, borondatez, konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako:
Baztertzaileak
Oinarrizkoa
Nagusia
Laguntzen zenbatekoa
Prima jasotzeko eskubidea duten erlauntz kopurua, gehienez ere, 500ekoa izanen da eskatzaile bakoitzeko.
Hartzaileak
Larre estentsiboen aprobetxamendua duten ardi/ahuntzen nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titularrak, prebentzio neurri hauetakoren bat hartzen dutenak:
1., 2. eta 3. neurrien aplikazio eremua Nafarroako udalerri guztietan eskatzen ahalko da.
4. neurriaren eremua arrisku eremu bati baino ez dagokio, eta hauekin muga administratiboak dituen poligonoak mugatzen du: Frantzia eta Aragoi eta NA-176 (Garde-Anso), NA-137 (Burgi-Izaba-Frantzia), NA-140 (Auritz-Izaba) eta NA-2011 (Iturzaetako lepoa) errepideak. (Ikusi planoa)
Onartua izateko baldintzak
Onuradunenak:
Ustiategienak:
Konpromisoak
Eskatzaileek, borondatez, konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako.
1. Geolokalizatzaileak
Baztertzaileak
Oinarrizkoak
Nagusiak
Biodibertsitate zerbitzuak izendatutako teknikari (INTIA) baten txostenaren bidez balioztatuko dira konpromisoak.
2. Gaua pasatzeko aldi baterako egiturak
Baztertzaileak
Oinarrizkoak
Nagusiak
3. Atari txakurrak
Baztertzaileak
Oinarrizkoak
Nagusiak
4. Artzain bat kontratatzea zaintza-lanetan laguntzeko arrisku eremuetan egiten den alhatze estentsiboan
Baztertzaileak
Oinarrizkoak
Nagusiak
Laguntzen zenbatekoa
1. Geolokalizatzaileak
2. Gaua pasatzeko aldi baterako egiturak
3. Atari txakurrak
4. Laguntzarako artzaina kontratatzea
Artzaina 2 abeltzainek partekatzen badute, bi abeltzainek laguntza eskatuko dute NPEan, eta bietako bakoitzak kontratatutako hilabeteen arabera kobratuko dute.
Hartzaileak
Laguntza honi atxikitako belardien balio natural handia kontserbatu eta mantentzen duten nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titularrak.
Balio natural handiko belardiak dira espezie jakin batzuen flora dibertsitate handia dutenak, beste elementu natural batzuez gain, flora eta fauna espezie batzuen paisaia eta harrera balioa handitzen laguntzen dutenak.
Baldintzak
Onuradunenak:
Ustiategienak:
SIGPACen “larre” gisa katalogatutako azalera.
Konpromisoak
Eskatzaileek, borondatez, konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako.
Baztertzaileak
Oinarrizkoa
Nagusia
Bigarren mailakoa
Laguntzen zenbatekoa
Eskatzaile guztiei, lehen urtean, gehieneko zenbatekoa emanen zaie (BNHL_OH), lehen urtean OH edo H den gorabehera.
Norentzat
Hazitarako patatak Nafarroan kokatutako lurzatietan (uztailaren 11ko 255/2006 Foru Aginduak eta geroagoko aldaketek mugatutako eremuetan) ekoizten dituztenak. Hona hemen adierazitako eremuak: Pirinioak, Kodes, Izarbeibar, eta beste eremu batzuk.
Diruz laguntzeko baldintzak
Onuradunek bete beharrekoak:
Ustiategiek bete beharrekoak:
Hazitarako patata izatea nekazaritza-ingurumeneko ekoizpenean, Nafarroan laborantzarako baimendutako eremuetan.
Konpromisoak
Oinarrizkoa
Nagusia
Bigarren mailakoa
Laguntzen zenbatekoa
Bateraezintasunak
Hazitarako patataren nekazaritza-ingurumeneko ekoizpenerako laguntzak ez dira bateragarriak, azalera berberetarako, ekoizpen ekologikorako laguntzarekin.
Norentzat
Honako hauek mantendu eta kontserbatzen dituzten ustiategien titularrak:
Betebeharra
Onuradunek bete beharrekoak:
Ustiategiek bete beharrekoak:
Konpromisoak
Eskatzaileek, borondatez, konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako:
Oinarrizkoa
Nagusia
Bigarren mailakoa
Laguntzen zenbatekoa
Hartzaileak
Honako animalia espezie hauek dituzten nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien titularrak:
Baldintzak
Onuradunenak:
Ustiategienak:
Konpromisoak
Eskatzaileek konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako.
Baztertzaileak
Oinarrizkoa
Nagusiak
Bigarren mailakoak
Laguntzen zenbatekoa
Hartzaileak
Ekoizpen ekologikorako azalera hautagarria duten nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titularrak.
Baldintzak
Onuradunenak:
Ustiategienak:
Nafarroako Foru Komunitateko lurzatiak produkzio ekologikorako erabiltzea, labore mota hauekin:
Konpromisoak
Eskatzaileek konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako.
Baztertzaileak
Oinarrizkoa
Nagusiak
Bigarren mailakoak
Bete ez den azaleraren arabera (IV. eranskina)
Laguntzen zenbatekoa
Laguntzaren degresibitatea: % 100 ordainduko da jarraian adierazten diren lehen hektareatan, eta zenbateko unitarioaren % 50 izanen da hurrengo hektareatan.
LABORANTZA MOTA |
Atalasea |
1. Urteko belarki-laboreak eta urte anitzeko bazka-laboreak lehorreko sailean, errendimendua <=2,2 t/ha |
100 |
2. Urteko belarki laboreak lehorreko sailean, errendimendua >2,2 |
50 |
3. Belarki-laboreak, sail ureztatuan |
40 |
4. Urte anitzeko bazka-laboreak lehorreko sailean, errendimendua >2,2 |
65 |
5. Urte anitzeko bazka-laboreak, sail ureztatuan |
55 |
6. Landare aromatikoak, sendabelarrak eta tindatzekoak |
40 |
7. Arroza |
30 |
8. Barazkiak aire zabalean |
15 |
9. Barazkiak berotegietan |
8 |
10. Fruitu oskoldunak |
40 |
11. Ardotarako mahatsa |
23 |
12. Olibondoa |
23 |
13. Fruta arbolak |
15 |
14. Ustiategi bateko alhatze larreak nekazaritza ekologikoan |
50 |
Laguntzen zenbatekoa: honako zenbateko unitario hauek aplikatuko dira.
LABORANTZA MOTA |
IZENBATEKO UNITARIOAK mantentzean (euro/ha) |
ZENBATEKO UNITARIOAK aldatzean (euro/ha) |
Urteko labore belarkarak eta urte anitzeko bazka-laboreak. Lehorreko lurrak, <= 2,2 t/ha |
95,32 |
114,38 |
Urteko labore belarkarak, lehorreko laborantzan; >2,2 errendimendua <=2,2 t/ha |
196,20 |
235,44 |
Labore belarkara ureztatuak |
246,46 |
295,44 |
Urte anitzeko bazka-laboreak, lehorreko laborantzan >2,2 errendimendua <=2,2 t/ha |
149,70 |
279,64 |
Urte anitzeko bazka-labore ureztatuak |
179,78 |
215,74 |
Landare aromatikoak, sendabelarrak eta tindatzeko landareak | 236,74 | 284,09 |
Arroza |
310,47 |
372,56 |
Barazkiak, aire zabaleanBarazkiak, negutegian |
668,03 |
801,64 |
Barazkiak, negutegian | 1.249,84 | 1.499,81 |
Fruitu oskoldunak |
236,25 |
283,50 |
Ardotarako mahatsa |
429,30 |
515,16 |
Olibondoak |
428,91 |
514,69 |
Fruta-arbolak |
695,50 |
834,60 |
Abeltzaintza ekologikoko ustiategi bateko larreak |
205,50 |
246,60 |
Laboreak laguntzatik kanpo geldituko dira, detektatzen bada ekoizpen paraleloa dutela justifikaziorik gabe; hots, produktu bera ekoizten bada laborantza konbentzionalean eta ekologikoan..
Hartzaileak
Mendi eremu gisa katalogatuta dauden edo muga naturalak dituzten Nafarroako udalerrietan kokatutako ustiategiak.
Baldintzak
Onuradunenak:
Ustiategienak:
Azalera hautagarria
Mendi eremuan dagoen edo muga naturalak dituen ustiategiaren nekazaritza azalera. Horretarako, haztapen koefiziente hauek aplikatuko dira:
Bazka-azalera hautagarria ustiategiko larreekin bateragarriak diren azienda larriko unitateetara mugatuko da.
Laguntzen zenbatekoa
Laborantza mota bakoitzeko batez besteko zenbateko bat kalkulatzen da, azalera hautagarrian modulazio bat eta oinarrizko modulu hauek kontuan hartuta:
Kalkulatutako batez besteko zenbateko hori ustiategiko hektarea hautagarriekin biderkatuko da.
Hartzaileak
Behi, ardi, ahuntz edo behor espezieetako animalia ugaltzaileak dituzten, animalia horiek abeltzaintza estentsiboko edo erdiestentsiboko araubidean dituzten eta beren ustiategiko animalia guztiekin laguntza eskaeran deklaratutako azaleretan alhatze aktiboa egiten duten nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien titularrak.
Baldintzak
Onuradunenak:
Ustiategienak:
Konpromisoak
Eskatzaileek konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako.
Oinarrizko konpromisoa
Nagusi konpromisoa
Laguntzaren zenbatekoa