Eskaera bakarreko laguntzak

Eskaera aldia otsailaren 1etik apirilaren 30era da, eta, aldaketetarako, maiatzaren 31ra

Zuzeneko laguntzak

2023-2027 aldiko Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan dauden landa garapeneko laguntzak

  • Estepako hegaztientzako lugorriak
  • Hartzaileak

    Estepako hegaztientzako eremu kritikoetako batean lehorreko belarki-laboreak dituzten nekazaritzako ustiategien titularrak. (ikusi planoa

    Diruz laguntzeko baldintzak

    • Nekazaria, nekazaritzako ustiategia edo nekazarien elkartea izatea eta lehorreko lurrak kudeatzea estepako hegaztiendako eremu kritikoren batean.
    • Nekazaritzako ustiategian diruz laguntzeko eskatutako azaleran lehorreko labore belarkarak egonen dira (zerealak eta lugorriak).


    Konpromisoak

    Eskatzaileek, borondatez, konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako.

    Oinarrizkoa

    • Konprometitutako azaleraren % 90 mantentzea konpromisoak irauten duen bitartean.


    Nagusia

    • Bi lugorriko errotazio laborantzak, modalitate hauekin: 
      • “Urte eta aldiko” lugorria: 1 urte lugorrian, 1 urte ereinda. Laguntza eskatzen den lehen urtea lugorriarekin hasi beharko da. 
      • Lugorri “hirukoitza” 2 urte lugorrian, 1 urte ereinda. Laguntza eskatzen den lehen urtea lugorriarekin hasi beharko da. 
         
    • Laborantzaren baldintzak:
      • Lugorria: Abuztuaren 31tik martxoaren 15era
        • Ez egin lur-lantze mekaniko sakonik (iraulketa).
        • Hauek egiten ahal dira: Azaleko lur-lantzea (lehen 10-15 cm arte) eta Begetazio sorotarra moztu edo txikitzeko lur-lantzeak. 
      • Lugorria-orria: 
        • Urteko aldi bakar batean ere ez da lan mekaniko sakonik egin behar. Azaleko laborantza (10-15 cm) baino ez da baimenduko, eta, abuztuaren 31tik martxoaren 15era bitartean, haltzadi landaredia moztu edo txikitu ahal izango da.
        • Fitosanitarioak ez erabiltzea, ez ongarritzea, ez erretzea martxoaren 15etik abuztuaren 31ra bitartean, biak barne.

        • Debekatuta dago artzaintza martxoaren 15etik abuztuaren 31ra bitartean, biak barne.

      • Zereal-kateak:
        • Partzelaren inguruko bandak gutxienez 2 metroko zabalerakoak izango dira, eta erein gabe edo uztatu gabe egongo dira gutxienez abuztuaren 31ra arte. Horren ordez, uztatu gabeko eremuak edo lugorriak jarri ahal izango dira, baldin eta lursailaren azaleraren % 15 hartzen badute gutxienez.
        • Lastoa pikatu gabe eta kordoian mantentzea, gutxienez abuztuaren 31ra arte barreiatu eta jaso gabe.
        • Debekatuta dago artzaintza martxoaren 15etik abuztuaren 31ra bitartean, biak barne.


    Bigarren mailakoa

    • Ustiapen koadernoa eguneratuta mantentzea ((beharrezkoa ikuskapenen kasuetan).

    Laguntzen zenbatekoa

    • Tarteko lehorreko lurrak (IV., V. eta VI. eskualdeak):
      • Lehen 100 hektareak: 213,25 euro/ha
      • 100 hektareatik aurrera: 149,28 euro/ha
    • Lehorreko lur elkorrak (VII. eskualdea):
      • Lehen 100 hektareak: 144,23 euro/ha
      • 100 hektareatik aurrera: 100,96 euro/ha
  • Animalien ongizatea
  • Hartzailea

    Haragi orientazioko hegaztien ustiategiak edo landako araubidean edo araubide ekologikoan erruteko ustiategiak, Nafarroako Foru Komunitatean daudenak.

    Baldintzak

    • Urteko eskaera bat aurkeztea, instalazioen kokapena eta parke azalera deklaratzeko.
    • Ustiategian arrautzatarako hegaztiak edo haragitarako hegaztiak izatea, araubide ekologikoan edo landako araubidean.

    Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egonen dira, honako hazkuntza sistema hauetako batekin:

    • Haragitarako ekoizpena: 
      • Hazkuntza ekologikoa
      • Erabat aske hazitako landakoa
      • Landako tradizionala
      • Landakoa
    • Arrautzatarako:
      • Ekologikoa
      • Landakoa
    • 3 AzLU izatea gutxienez


    Konpromisoak

    Eskatzaileek konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako:

    Baztertzaileak

    • Urtero eskatzea kanpainako eskaera bakarrean laguntzaren urteko ordainketa.
    • Animalien ongizateari buruzko araudiak eskatzen duen prestakuntza egiaztatzea.
    • Ustiategi ekologikoak: CPAEN/NNPEKen lizentzia izatea eta eskatzailearen izenean inskribatutako unitateak agertzea.
    • Landako haragitarako hegaztien ustiategiak: dagokion enpresa ziurtatzaile ofizialak emandako ziurtagiria aurkeztea.
    • Landako arrautzatarako hegaztien ustiategiak: hegaztiak beren ustiategian maneiatzeari buruzko txosten teknikoa aurkeztea, albaitariek egina.


    Oinarrizkoa

    • Emandako AzLUen % 90 mantentzea konpromisoak irauten duen bitartean.
    • Hegazti zentsu eguneratua.


    Laguntzen zenbatekoa

    Ustiategi bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 15.000 eurokoa izanen da.

    • Landako hegaztien ustiategiak: 70 euro/AzLU
    • Hegaztien ustiategi ekologikoak: 270 euro/AzLU
  • Biodibertsitaterako erlezaintza
  • Hartzaileak

    Erlauntzak mantentzen eta kontserbatzen dituzten ustiategien titularrak.

    Baldintzak

    Onuradunenak:

    • Araubideari atxikitzea eskatzea, erlategien kokapena eta erlategi bakoitzaren erlauntz kopurua zehaztuta.


    Ustiategienak:

    • Erlauntzak ekoizpenean egon beharko dira.
    • Nafarroako Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribaturik egotea.
    • 20 erlauntzeko gutxieneko errolda (bazka biltzeko 40 hektarea).
    • Erlategiko gehieneko erlauntz kopurua 80koa izanen da (bazka biltzeko 160 hektarea).
    • Prima gehigarri ekologikoa lortzeko, CPAEN/NNPEKen ekoizle ekologiko gisa inskribatuta egotea, edo kontrol ofizialeko lanak egiteko ahalmena eman zaion beste edozein kontrol-agintarik edo kontrol-erakundek, eskatzailearen izenean inskribatutako unitateekin eskaera bakarra aldatzeko epea amaitzen den eguna baino lehen.


    Konpromisoak

    Eskatzaileek, borondatez, konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako:

    Baztertzaileak

    • Araubideari atxikitzea eskatzea, erlauntza ustiategiaren kokapena eta Nafarroan kokatutako erlauntza kantitatea zehaztuz.
    • Laguntza eskatzen duten erlauntza ustiategien produkzioa Nafarroako Foru Komunitatean egon beharko du eta Nafarroako Abeltzaintza Ustiategien Erregistroan inskribaturik egotea.
    • 20 erlauntzeko gutxieneko errolda.
    • Urtero eskatzea kanpainako eskaera bakarrean laguntzaren urteroko ordainketa.
    • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak edozein egiaztapen jarduketa egitea.
    • Urtean behin gutxienez “varroa”-ren kontrako tratamendu bat egitea. Apidenak ezarritako plan sanitario eta tratamenduak egitea eta dokumentazio bidez justifikatu ahal izatea.
    • Prima gehigarri ekologikoa lortzeko, CPAEN/NNPEKen ekoizle ekologiko gisa inskribatuta egotea, edo kontrol ofizialeko lanak egiteko ahalmena eman zaion beste edozein kontrol-agintarik edo kontrol-erakundek, eskatzailearen izenean inskribatutako unitateekin eskaera bakarra aldatzeko epea amaitzen den eguna baino lehen, eta kontrol-agintaritza edo -organismoaren arabera ez-betetzea dakarren egintzarik ez egitea.


    Oinarrizkoa

    • Transhumantzia egiten bada, Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako erlauntzak gutxienez 6 hilabetez mantendu behar dira, apirila eta iraila bitartean. Mugimenduak izanez gero lekualdatze gidekin justifikatu beharko dira edota Abeltzantza zerbitzuko transhumantzia planean inskribaturik izan beharko dute. 


    Nagusia

    • Erlategien artean gutxienez 1km-ko distantzia mantentzea,  80 erlauntz baino gehiago baldin badaude.
    • Erlauntzen kokalekuek gutxienez bi hektareako berezko landaretza azalera izan beharko dute erlauntz bakoitzeko, kokalekuaren inguruko 2,5 kilometroko erradioan.
    • Laguntza duen erlauntzen bajak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari jakinaraztea.
    • Erlauntzen emakidaren %80-a ekoizpen egoeran mantentzea.
    • Erlezaintzako ustiategi-liburua eta kokapenaren mugimenduen sarrera eta irteeren erregistroa eguneratua izatea.


    Laguntzen zenbatekoa

    • 40 erlauntz edo gutxiagoko erlategiak:

      • 16 euro/erlauntz.

      • 3 euro gehiago erlauntzeko, araubide ekologikoan baldin badago

    • 40 erlauntz baino gehiago dituzten erlategiak:

      • 14 euro/erlauntz.
      • 3 euro gehiago erlauntzeko, araubide ekologikoan baldin badago


    Prima jasotzeko eskubidea duten erlauntz kopurua, gehienez ere, 500ekoa izanen da eskatzaile bakoitzeko eta gehienez, 80 erlauntz lagundu ahal izango dira.

  • Abeltzaintza estentsiboaren eta haragijale handien baterako existentzia
  • Hartzaileak

    Larre estentsiboen aprobetxamendua duten ardi/ahuntzen nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titularrak, prebentzio neurri hauetakoren bat hartzen dutenak:

    1. Geolokalizazio gailuak jartzea, GPS teknologian oinarrituak, telefono mugikorrei atxikia eta GPS-ak satelite bidezko komunikazio sistemarekin.
    2. Abereek gaua igarotzeko aldi baterako egiturak jartzea, animali basatiekiko babesarekin. Artzain elektrikoaren erabilera beharrezkoa izango da.
    3. Txakurren erabilera, zaindari bezela (Leongo edo Espainiako mastina; Pirinioetako mastina; Pirinioetako Mendiko mastina).
    4. Zaintza-lanetan laguntzea, arrisku eremuetan egiten den bazkatze estentsiboan. Artzain bat kontratatzea (edo haren zati proportzionala) 2 hilabetetik 6 hilabetera.


    1., 2. eta 3. neurrien aplikazio eremua Nafarroako udalerri guztietan eskatzen ahalko da.

    4. neurriaren eremua arrisku eremu bati baino ez dagokio, eta hauekin muga administratiboak dituen poligonoak mugatzen du: Frantzia eta Aragoi eta NA-176 (Garde-Anso), NA-137 (Burgi-Izaba-Frantzia), NA-140 (Auritz-Izaba) eta NA-2011 (Iturzaetako lepoa) errepideak. (Ikusi planoa) 

    Onartua izateko baldintzak 

    Onuradunenak:

    • Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoen abeltzaintzako ustiategia izatea.
    • Estentsiboko larre aprobetxamendu baten titularra izatea (eskatu SUn).
    • Fauna basatiak eragindako intzidentziak estaliko dituen nekazaritzako aseguru bat izan beharko du kontratatuta.


    Ustiategienak:

    • Gutxienez 15 AzLUko ardi/ahuntz ustiategiak (100 buru). 
    • 4. neurrirako: “arrisku eremuan” dauden ustiategiak bakarrik dira onargarriak. 

      Kontuan izandako AzLU-ak Abere Trazabilitatearen Sistema Integraleko (SITRAN) datu basean zenbatutako azienda kopurua izango da. Azienda kopurua eskaera bakarreko aldaketa epe bukaeran izandakoa izango da.


    Konpromisoak

    Eskatzaileek, borondatez, konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako.

    1. Geolokalizatzaileak

    Baztertzaileak

    • Estentsiboan bazkatzen duten artaldeetan atxikiko dira GPS gailuak. 15AzLU-tik gora gutxienez GPS 1 ipiniko da eta aukeran izango da 40 AzLU-ko GPS 1 jartzea, gehienez 4 GPS izango dira.


    Oinarrizkoak

    • Dirulaguntza eman den tarte aldian, gutxienez AzLUen % 80 mantenduko dira.


    Nagusiak

    • Denboraldi guztian gailuak kokalekuak igorriko ditu.
    • Ustiategiko antolatzaileak GPS gailuak igorritako kokalekuetara denboraldi guztian izango du sarbidea.
    • Arrisku aldian, ingurumeneko guardak, GPS gailuak igorritako kokalekuetako informaziora sarbidea izango dute.


    Biodibertsitate zerbitzuak izendatutako teknikari (INTIA) baten txostenaren bidez balioztatuko dira konpromisoak.

    2. Gaua pasatzeko aldi baterako egiturak

    Baztertzaileak

    • Barrurantz animali basatiekiko iragazgaitzak izango dira eta berdin kanporantz aziendarentzat.
    • Bete beharra behar bezalakoa izateko, konpromiso aldian, itxitura egoera egokian mantendu beharko da. 
       

    Oinarrizkoak

    • Dirulaguntza eman den tarte aldian, gutxienez bazkalekuen azaleraren % 80 mantenduko dira.
       

    Nagusiak

    • Neurri horiek gauero erabili behar dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aitortutako arrisku-aldietan.
    • Baldintza egokietan mantentzea egitura bost urtez.


    3. Atari txakurrak

    Baztertzaileak

    • 15 AzLU-tik gorako artaldetan gutxienez atari txakur bat izan beharko dute eta 40AzLUko bat gehiago izatea hautazkoa izango da, gehienez 5 atari txakur.
    • Laneko mastin arrazako txakurrak izango dira: Leongo edo Espainiako mastina, Pirinioetako mastina eta Pirinioetako Mendiko mastina.


    Oinarrizkoak

    • Dirulaguntza eman den tarte aldian, gutxienez bazkalekuen azaleraren % 80 mantenduko dira.


    Nagusiak

    • Txakurrek lana modu eraginkorrean egin ahal izateko behar den bezalako zaintza izango dute.

     

    4. Artzain bat kontratatzea zaintza-lanetan laguntzeko arrisku eremuetan egiten den alhatze estentsiboan

    Baztertzaileak

    • Laguntza-artzain bat izatea (edo haren zati proportzionala) zaintza lanetarako, maiatzaren 1etik urriaren 31ra arte.
    • Laguntza hori jasotzeko, artaldeak gutxienez 45 egun igaro beharko ditu arrisku-eremuan bazkatzen. (Ikusi planoa).


    Oinarrizkoak

    • Dirulaguntza eman den tarte aldian, gutxienez bazkalekuen azaleraren % 80 mantenduko dira.


    Nagusiak

    • Artzainaren eguneroko lan erregistroa betetzea eta entregatzea, egindako labore garrantzitsuekin.


    Laguntzen zenbatekoa

    1. Geolokalizatzaileak

    •  Urteroko ordainketa: 294€/ustiategi (gehienez 1176€/ustiategi, GPS gailuen arabera).
       

    2. Gaua pasatzeko aldi baterako egiturak

    • Urteroko ordainketa: 690 €/ustiategi.
       

    3. Atari txakurrak

    • Urteroko ordainketa: 705 €/ustiategi (gehienez 2820€/ustiategi, txakur kantitatearen arabera).
       

    4. Laguntzarako artzaina kontratatzea

    • Urteroko ordainketa: 6.000€/ustiategi eta 18.000€/ustiategi artean (gutxieneko kontratazioa 2 hilabete eta gehienez 6 hilabete artean).


    Artzaina 2 abeltzainek partekatzen badute, bi abeltzainek laguntza eskatuko dute NPEan, eta bietako bakoitzak kontratatutako hilabeteen arabera kobratuko dute.

  • Balio natural handiko sega-belardiak
  • Hartzaileak

    Laguntza honi atxikitako belardien balio natural handia kontserbatu eta mantentzen duten nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titularrak.

    Balio natural handiko belardiak dira espezie jakin batzuen flora dibertsitate handia dutenak, beste elementu natural batzuez gain, flora eta fauna espezie batzuen paisaia eta harrera balioa handitzen laguntzen dutenak.

    Baldintzak

    Onuradunenak:

    • Nekazari eta abeltzainak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak, natura-balio handiko edo oso handiko kudeatzaileak.
    • Ebaluazio-fitxa betetzea eta entregatzea. 100 puntuetatik 70 lortu behar dira gutxienez. Sga@app aplikazioarekin argazki bat egingo da fitxa betetzen den momentuan.

      Puntuatzeko, oinarri hartuko dira flora dibertsitatea eta barrutiko gainerako elementu naturalak.


    Ustiategienak:

    • SIGPACen “larre” gisa katalogatutako azalera.
    • Nekazaritza eskualde hauetan kokatuta egon behar dira: 01 (Ipar-mendebaldea), 02 (Pirinioak) eta 03 (Iruñerria).


    Konpromisoak

    Eskatzaileek, borondatez, konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako.

    Baztertzaileak

    • Ebaluazio-fitxa betetzea belardi-esparru bakoitzeko gidari jarraituz, flora-aniztasunean eta balio natural handiko elementuetan oinarrituta. Fitxa hori abeltzaintzako pertsonek/ustiategiek bete beharko dute, aldez aurretik aholkatuta, eta urtero aurkeztu beharko dute aurretiazko kontrolen epea amaitu baino lehen, konpromisoak irauten duen urte guztietan. Barruti bakoitzeko bat erantsiko da, .pdf formatuan eta bi aldeetatik eskaneatuta.


    Oinarrizkoa

    • Ebaluazio fitxa 0 eta 100  arteko puntuazioa zehaztuz betetzea, maiatzaren 15etik uztailaren 15era arte.
      • % 50 baino gehiagoko arau haustea konprometitutako azaleran.
    • 5 urtez bete beharko da larreen balio natural handiko edo balio natural oso handiko (70 puntu edo gehiago) izaera. Puntuazioa txikitzen bada, dagokion prima ordainduko da (balio natural handia edo balio natural oso handia). Puntuazioa 70 puntutik jaisten bada, zigortu eginen da, araudiaren arabera.
      • % 50 baino gehiagoko arau haustea konprometitutako azaleran.
    • Konprometitutako azaleraren % 90 mantentzea konpromisoak irauten duen bitartean.


    Nagusia

    • Ebaluazio fitxa 0 eta 100  arteko puntuazioa zehaztuz betetzea, maiatzaren 15etik uztailaren 15ra arte.
      • % 50 edo gutxiagoko arau haustea konprometitutako azaleran.
    • 5 urtez bete beharko da larreen balio natural handiko edo balio natural oso handiko (70 puntu edo gehiago) izaera. Puntuazioa txikitzen bada, dagokion prima ordainduko da (balio natural handia edo balio natural oso handia). Puntuazioa 70 puntutik jaisten bada, zigortu eginen da, araudiaren arabera.
      • % 20=< eta <=% 50 arteko arau haustea konprometitutako azaleran.
    • Larrean egindako “mantentze eta hobetze jardueren plana” betetzea ustiapen koadernoan.


    Bigarren mailakoa

    • Ebaluazio fitxa 0 eta 100  arteko puntuazioa zehaztuz betetzea, maiatzaren 15etik uztailaren 15era arte.
      • % 20 edo gutxiagoko arau haustea konprometitutako azaleran.
    • 5 urtez bete beharko da larreen balio natural handiko edo balio natural oso handiko (70 puntu edo gehiago) izaera. Puntuazioa txikitzen bada, dagokion prima ordainduko da (balio natural handia edo balio natural oso handia). Puntuazioa 70 puntutik jaisten bada, zigortu eginen da, araudiaren arabera.
      • % 20 edo gutxiagoko arau haustea konprometitutako azaleran.
         

    Laguntzen zenbatekoa

    • Balio natural handiko larreak, balio oso handiarekin (BNHL_OH) → Puntuazioa ≥ 85: 372 €/ha 
    • Balio natural handiko larreak, balio handiarekin (BNHL_H)→ 70 ≤ puntuazioa < 85: 334,80 €/ha


    Eskatzaile guztiei, lehen urtean, gehieneko zenbatekoa emanen zaie (BNHL_OH), lehen urtean OH edo H den gorabehera. 

  • Hazitarako patataren nekazaritza-ingurumeneko ekoizpena
  • Norentzat

    Hazitarako patatak Nafarroan kokatutako lurzatietan (uztailaren 11ko 255/2006 Foru Aginduak eta geroagoko aldaketek mugatutako eremuetan) ekoizten dituztenak. Hona hemen adierazitako eremuak: Pirinioak, Kodes, Izarbeibar, eta Sakana.

    Diruz laguntzeko baldintzak

    Onuradunek bete beharrekoak:

    • “Nekazari-laguntzaile” gisa integraturik egotea hazitarako edo goi-mailako patataren “ekoizle-ugaltzaile” titulua duen erakunde batean. 
    • Araubideari atxikitzea, urteko ereintza-adierazpenean barne hartutako ustiategiko lurzatiak zehaztuta.
    • "Hazitarako patataren" laborantza-azalera mantentzea, laguntzak ematen diren bitartean.


    Ustiategiek bete beharrekoak:

    • Hazitarako patata izatea nekazaritza-ingurumeneko ekoizpenean, Nafarroan laborantzarako baimendutako eremuetan.
    • Laguntzaren azalera hautagarria hektarea batekoa izatea, gutxienez.


    Konpromisoak 

    Eskatzaileek 5 urteko epean honako konpromiso hauek hartu beharko dituzte:

    Baztertsailea

    Urtero laguntza honetako eskaera bat aurkeztea kanpainako eskaera bakarrean.

    Oinarrizkoa

    • Laguntza jasotzen duen azaleraren % 90 mantentzea.

    Ez da kontuan hartuko labore horretarako hasieran aitortutako azalera, baldin eta, ondoren, nematodoaren presentzia aurkitzerakoan erein ezin bada.

    Nagusia

    • Ongarritzeak ez ditu ongarri-unitate (OU) hauek gaindituko: 100 OU N/ha, 100 OU P2O5/ha eta 200 OU K2O/ha.
    • Zipriztingailuek urteko ikuskapen teknikoa gainditua izan behar dute. 
    • Urtero lurzoruaren emankortasuna mantentzen dela kontrolatu behar da. Laguntza zer esparrutarako eskatzen den, esparru horien guztien azterketak aurkeztu beharko dira, honako hauen mailak adierazita: pH-a, aluminioaren %, azidotasun aldakorra eta katioiak trukatzeko gaitasuna (KTG efektiboa), fosforoa eta potasio asimilagarria. 
    • Kareztatuko da, baimendutako produktuak erabiliz, baldin eta pH-a 5,5etik beherakoa bada eta azidotasun aldakorra zati KTG efektiboa egin ondoko emaitza (ehunekotan) 10 baino handiagoa bada. Hala, lurzoruaren pH-a 5,5 baino handiagoa dela bermatuko da.
    • Ustiapen-koaderno batean ongarritzeari buruzko oharrak jasoko dira.


    Bigarren mailakoa


    Laguntzen zenbatekoa

    • Pirinioetako eremua: 600 euro/ha
    • Kodes aldea: 400 euro/ha
    • Izarbeibar aldea: 400 euro/ha
    • Sakana: 400 euro/ha


    Bateraezintasunak

    Hazitarako patataren nekazaritza-ingurumeneko ekoizpenerako laguntzak ez dira bateragarriak, azalera berberetarako, ekoizpen ekologikorako laguntzarekin.

  • Nekazaritzako sistema mediterraneo jasangarriak zaintzea
  • Norentzat

    Honako hauek mantendu eta kontserbatzen dituzten ustiategien titularrak: 

    • Mahasti zaharrak (1955aren aurrekoak) ontzian.
    • Olibondo zaharrak (1955aren aurrekoak).
    • Sagarrondoak 01 eskualdean (ipar-mendebaldean).
    • Gereziondoak 03 eskualdean (Iruñerria).
       

    Betebeharra

    Onuradunek bete beharrekoak:

    • Dirulaguntzen baldintzak betetzen dituzten pertsonak/ustiategiak. 


    Ustiategiek bete beharrekoak:

    •  Mahatsondo sailak
      • Ontziko produkzio sistema. 
      • Nafarroako Mahastien Erregistroan izena emanda egotea, eskatzailearen izenean. 
      • 1985aren aurretik landatutako ontziko mahatsondo sailak, eta lantzeko baldintza onetan daudenak.
      • Gutxieneko azalera: 5.000 m2.
         
    •  Olibondo sailak
      •  Barrutiak, non azaleraren % 25, gutxienez, 1955aren aurretik landatutako olibadiek hartzen duten, lantzeko baldintza onetan daudenak. Olibadi zaharraren ehuneko hori txikiagoa bada, olibadi zaharraren zatitzat hartuko dira olibadi horien eragin eremuak hartzen dituzten azalerak.
      • Olibondo zaharreko kapa grafikoan sartuak.
      • Gutxieneko azalera: 2.000 m2.
         
    • Gereziondo sailak
      • 03 eskualdeko udalerrietan (Iruñerria).
      • Gereziondoen azalera esparruaren azaleraren % 25etik beherakoa denean izan ezik. Sailek lantzeko baldintza onetan egon behar dute.
      • Gutxieneko azalera: 5.000 m2.
         
    • Sagarrondo sailak
      • 01 eskualdeko udalerrietan (Ipar-Mendebaldea).
      • Sagarrondoen azalera esparruaren azaleraren % 25etik beherakoa denean izan ezik. Sailek lantzeko baldintza onetan egon behar dute.
      • Gutxieneko azalera: 5.000 m2.
         

    Konpromisoak

    Eskatzaileek, borondatez, konpromiso hauek onartu beharko dituzte bost urterako:

    Oinarrizkoa

    • Emandako azaleraren % 90 mantentzea, konpromisoak irauten duen bitartean.

     

    Nagusia

    • Sagarrondoetan eta gereziondoetan: izurriteak daudenean (Cydia Pomonella sagarrondoan eta Drosophila Suzukii gereziondoan), tratamendua egiten bada, tratamendu fitosanitarioen ordezko tratamendu batekin egin beharko da gutxienez.  Adibidez, feromona bidezko tratamenduak, sexu nahasketarako, harrapaketa masiboetarako; eta amuak, erakartzeko eta izurriteak desagerrarazteko.
       

    Bigarren mailakoa

    • Olibondoa, sagarrondoa eta gereziondoa:  belatzentzako eta/edo saguzarrentzako habiak jartzea, saguak kontrola ditzaten, landareak kontrolatzen laguntzeko (ezaugarriak).

     

    Laguntzen zenbatekoa

    • Olibondoak: 400 euro/ha
    • Nafarroa JDko ardoa: 500 euro/ha
    • Errioxa JDko ardoa: 300 euro/ha
    • Sagarrondoak: 250 euro/ha
    • Gereziondoak: 400 euro/ha
  • Nafarroako bertako arraza
  • Hartzaileak

    Honako animalia espezie hauek dituzten nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien titularrak:

    • Behi azienda: Betizuak eta/edo mendiko arrea
    • Behor azienda: Aurizko zaldia, Nafarroako zaldikoa eta Pottoka
    • Ardi azienda: Sasi Ardia
    • Ahuntz azienda: Pirinioetako ahuntza
    • Zerri azienda: Euskal Txerria
       

    Baldintzak

    • Araubideari atxikitzea, mehatxatutzat jotzen den bertako arraza eta abeltzaintzako unitateak zehaztuta, eta konpromisoa hartzea arraza horretako abereen zentsuari eusteko edo hori handitzeko bere ustiategian, konpromezua irauten duen bitartean, urtez urte luza baitaitezke.
    • Bertako arrazetako bateko ugalketarako abereak –edo etorkizunean ugalketarako direnak– izatea ustiategian.
    • Gutxienez abereen 5 AzLU izatea inskribatuta dagokion liburu genealogikoan eta animaliak liburu genealogikoko jaiotzen erregistroan inskribatzea, eta arraza hazteko programan parte hartzea.


    Konpromisoak

    Eskatzaileek konpromiso hauek onartu beharko dituzte.

    Baztertzaileak

    • Urtero eskatzea kanpainako eskaera bakarrean laguntzaren urteko ordainketa, ustiategiko bazka-azalera osatzen duten lurzatiak adierazita.
    • Dagokion liburu genealogikoan inskribatutako abere hautagarrien 5 AzLU izatea gutxienez.

    • Ustiategiaren bazka-azalera osatzen duten lursailak deklaratzea. 
    • Laguntza eskatzen den bertako arrazetako animalia ugaltzaileen kopurua zehaztea.


    Oinarrizkoa

    • Emandako AzLUen % 90 mantentzea konpromisoak irauten duen bitartean.
    • Abeltzaintzako errolda, dagokion liburu genealogikoan inskribatua eta eguneratua.


    Nagusiak

    • Azienda alhatzea
    • Abeltzaintzako ustiategiaren sistema estentsiboa izatea, eta abere-dentsitatea ≥ (handiagoa edo berdina) 0,4 A.L.U./ha edo ≤ (txikiagoa edo berdina) 2 A.L.U./ha izatea.

    • Penalizatu egiten du abere-dentsitatea 2,1 A.L.U./ha-tik gorakoa edo 0,3 A.L.U./ha-tik beherakoa denean.


    Bigarren mailakoak

    • Arraza zaindu, hobetu eta sustatzeko programan parte hartzea. Liburu genealogikoak kudeatzen dituen elkarteak ezartzen du programa hori, eta ofizialki onetsi behar da.
    • Abeltzaintzako ustiategiaren sistema estentsiboa izatea, eta abere-dentsitatea ≥ (handiagoa edo berdina) 0,4 A.L.U./ha edo ≤ (txikiagoa edo berdina) 2A.L.U./ha izatea. Penalizatu egiten du abere-dentsitatea 2 eta 2,1 A.L.U./ha artean edo 0,4 eta 0,3 A.L.U./ha artean dagoenean.


    Laguntzen zenbatekoa

    • 130 euro/AzLU:

      • Behi azienda: Betizua eta/edo mendiko arrea

      • Ardi azienda: Sasi Ardia

      • Behor azienda: Aurizko zaldia

      • Ahuntz azienda: Pirinioetako ahuntza

      • Zerri azienda: Euskal Txerria

    • 200 euro/AzLU:

      • Behor azienda: Nafarroako zaldikoa

      • Behor azienda: Pottoka

  • Nekazaritza ekologikoa
  • Hartzaileak

    Ekoizpen ekologikorako azalera hautagarria duten nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien titularrak.

    Baldintzak

    Pertsona/ustiategi onuradunena:

    • Ekoizle ekologiko gisa inskribatuta egotea CAPEN/NNPEKn edo kontrol ofizialeko lanak egiteko ahalmena eman zaion beste edozein kontrol-agintarik edo kontrol-erakundek, eskaera bakarra aldatzeko epea amaitzen den egunean, eskatzailearen izenean inskribatutako ekoizpen-unitateekin (azalerak eta animaliak).
    • Laguntza-araubideari atxikitzeko eskatzea, bai eta konpromisoaldi osoan dagozkion urterokoak ordaintzeko ere.
    • Nafarroako Foru Komunitateko lurzatiak produkzio ekologikorako erabiltzea, labore mota hauekin:
      • Urteko labore belarkarak eta urte anitzeko bazka-laboreak, lehorreko laborantzan. Lehorreko laborantzan, hektarea bakoitzeko 2,2 tonako errendimendua edo txikiagoa duten udalerriak, produkzioa eskualdekatzeko indarrean den planaren arabera.
      • Urteko labore belarkarak, lehorreko laborantzan. Lehorreko laborantzan, hektarea bakoitzeko 2,2 tona baino gehiagoko errendimendua duten udalerriak.

      • Labore belarkara ureztatuak.

      • Urte anitzeko bazka-laboreak, lehorreko laborantzan. Lehorreko laborantzan, hektarea bakoitzeko 2,2 tona baino gehiagoko errendimendua duten udalerriak

      • Urte anitzeko bazka-labore ureztatuak.

      • Landare aromatikoak, sendabelarrak eta tindatzeko landareak.

      • Arroza.

      • Barazkiak, aire zabalean.

      • Barazkiak, negutegian.

      • Fruitu oskoldunak.

      • Ardotarako mahatsa.

      • Olibondoak.

      • Fruta-arbolak.

      • Abeltzaintza ekologikoko ustiategi bateko larreak, espezie hauetarako: behi-azienda (zezenketetarako abereak izan ezik), ardi-azienda, ahuntz-azienda eta haragitarako zaldi-azienda.
         

    Konpromisoak

    Eskatzaileek konpromiso hauek onartu beharko dituzte emakida irauten duen bitartean.

    Baztertzaileak

    • Urtero eskatzea kanpainako eskaera bakarrean, 2021/2115 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.
    • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egiaztatze-jarduera oro onartzea.


    Oinarrizkoa

    • Ekoizle ekologikoaren ziurtagiria izatea, Nafarroako ziurtapen erakundeak emana eta produktibitate unitateetan ekoizpen ekologikoko metodoak erabiltzea (lursailak eta animaliak). 
    • Arau hauste egoeran, kontrol erakundearen gomendioak jarraitzea. Emandako gomendioen jarraipena egiaztatuko da.
    • Gutxieneko emandako azaleraren % 90 mantentzea ekoizpen ekologikoan.


    Nagusiak

    • Behin aldaketa aldia bukatuta, ustiategiko unitate produkzioak mantentzea.
    • Bazka azalera ekologikoek ustiategiko azienda ekologikoak elikatzea.
    • Ustiategiko bazkaleku ekologikoak azienda dentsitate egoki batez probestua izatea, hektareako 0,4 AzLU baino handiagoa eta 1,5 AzLU baino txikiagoa izanen da. 0,3 AzLU-tik behera eta 1,6AzLU-tik gorakoak zigorra izanen dute.
    • Abeltzantza ekologikoaren kasuan, produkzio sistema guztia ekologikoan izan beharko du, produktuak komertzializazioraino edo eraldatze industriara iritsi arte.


    Bigarren mailakoak

    • Ustiategiko bazkaleku ekologikoak azienda dentsitate egoki batez probestua izatea, hektareako 0,4 AzLU baino handiagoa eta 1,5 AzLU baino txikiagoa izanen da. 0,3 AzLU-tik behera eta 1,6AzLU-tik gorakoak zigorra izanen dute.
    • Justifikatu gabeko beste produkzio sistema konbentzionala izatea ustiategian.
    • Ustiapen koadernoa eguneratua mantentzea, laboreen jarduerak erregistratuz.


    Bete ez den azaleraren arabera (IV. eranskina)

    • Ustiatutako lursailetako uzta jasotzea.
    • Nekazal lursailetan, laborantza aktibitatea izatea.


    Laguntzen zenbatekoa

    Laguntzaren degresibitatea: % 100 ordainduko da jarraian adierazten diren lehen hektareatan, eta zenbateko unitarioaren % 50 izanen da hurrengo hektareatan.  
     

    LABORANTZA MOTA

    Atalasea
    (hektarea)

    1. Urteko belarki-laboreak eta urte anitzeko bazka-laboreak lehorreko sailean, errendimendua <=2,2 t/ha

    100

    2. Urteko belarki laboreak lehorreko sailean, errendimendua >2,2

    50

    3. Belarki-laboreak, sail ureztatuan

    40

    4. Urte anitzeko bazka-laboreak lehorreko sailean, errendimendua >2,2

    65

    5. Urte anitzeko bazka-laboreak, sail ureztatuan

    55

    6. Landare aromatikoak, sendabelarrak eta tindatzekoak

    40

    7. Arroza

    30

    8. Barazkiak aire zabalean

    15

    9. Barazkiak berotegietan

    8

    10. Fruitu oskoldunak

    40

    11. Ardotarako mahatsa

    23

    12. Olibondoa

    23

    13. Fruta arbolak

    15

    14. Ustiategi bateko alhatze larreak nekazaritza ekologikoan

    50

     

    Laguntzen zenbatekoa: honako zenbateko unitario hauek aplikatuko dira. 

    LABORANTZA MOTA

    IZENBATEKO UNITARIOAK mantentzean (euro/ha)

    ZENBATEKO UNITARIOAK aldatzean (euro/ha)

    Urteko labore belarkarak eta urte anitzeko bazka-laboreak. Lehorreko lurrak, <= 2,2 t/ha

    95,32

    114,38

    Urteko labore belarkarak, lehorreko laborantzan; >2,2 errendimendua <=2,2 t/ha

    196,20

    235,44

    Labore belarkara ureztatuak

    246,46

    295,44

    Urte anitzeko bazka-laboreak, lehorreko laborantzan >2,2 errendimendua <=2,2 t/ha

    149,70

    279,64

    Urte anitzeko bazka-labore ureztatuak

    179,78

    215,74

    Landare aromatikoak, sendabelarrak eta tindatzeko landareak          236,74            284,09

    Arroza

    310,47

    372,56

    Barazkiak, aire zabaleanBarazkiak, negutegian

    668,03

    801,64

    Barazkiak, negutegian        1.249,84         1.499,81

    Fruitu oskoldunak

    236,25

    283,50

    Ardotarako mahatsa

    429,30

    515,16

    Olibondoak

    428,91

    514,69

    Fruta-arbolak

    695,50

    834,60

    Abeltzaintza ekologikoko ustiategi bateko larreak

    205,50

    246,60

  • Muga naturalak edo bestelako muga berariazkoak dituzten eremuetarako laguntzak
  • Hartzaileak 

    Mendi eremu gisa katalogatuta dauden edo muga natural adierazgarriak dituzten Nafarroako udalerrietan kokatutako ustiategiak.

    Baldintzak

    Onuradunenak:

    • Jarduneko nekazaria izatea.
    • Ogibide nagusia nekazaritza izatea eskaera aurkezten den autonomia erkidegoko nekazaritzako ustiategien erregistroan.
    • Laguntza eskatzen duena sozietate bat bada, ogibide nagusia nekazaritza dutenak izan beharko dira ustiategiaren kapital sozialaren % 50 egiten dutenek. 
    • Egunean izatea zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak. 


    Ustiategienak:

    • 2 hektareako azalera hautagarria izan behar dute gutxienez.
    • Hortik kanpo geratzen dira aurreko urtean erein gabeko lugorri deklaratu diren eremuak. 


    Azalera hautagarria

    Mendi eremuan dagoen edo muga natural adierazgarriak dituen ustiategiaren nekazaritza azalera. Horretarako, haztapen koefiziente hauek aplikatuko dira:

    • Bazka-azaleraren hektareak: 1
    • Gainerako laboreen hektareak: 0,7


    Bazka-azalera hautagarria ustiategiko larreekin bateragarriak diren azienda larriko unitateetara mugatuko da.

    Laguntzen zenbatekoa

    Laborantza mota bakoitzeko batez besteko zenbateko bat kalkulatzen da, azalera hautagarrian modulazio bat eta oinarrizko modulu hauek kontuan hartuta:

    • Modulazioa:
      • 1 tartea: Lehen 25 hektareak % 100ean  
      • 2 tartea: 25 hektareatik 50era % 60an 
      • 3 tartea: 50hektareatik 100 era % 30ean
      • 4 tartea: 100 hektarea baino geihago 
    • Oinarrizko moduluak: 
      • Goi mendialdeko azpieskualdea: 127,68 euro
      • Mendialdeko azpieskualdea: 93,63 euro
      • Mendiaz bestelako muga naturalak dituzten eskualdeak: 74,08 euro.


    Kalkulatutako batez besteko zenbateko hori ustiategiko hektarea hautagarriekin biderkatuko da.

  • Abeltzaintza sistema jasangarriak
  • Hartzaileak

    Behi, ardi, ahuntz, behor edo txerri espezieetako animalia ugaltzaileak dituzten, animalia horiek abeltzaintza estentsiboko edo erdiestentsiboko araubidean dituzten eta beren ustiategiko animalia guztiekin laguntza eskaeran deklaratutako azaleretan alhatze aktiboa egiten duten nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien titularrak.

    Baldintzak

    Pertsona/ustiategi onuradunena:

    • Aurreko paragrafoan aipatutako espezieetako animalien ustiategi bat izatea.
    • Urteko eskaera bat aurkeztea eta ustiategiko bazka-azalera bazkagarria osatzen duten lurzatiak deklaratzea.


    Konpromisoak

    Eskatzaileek konpromiso hauek onartu beharko dituzte laguntzaren konpromezua irauten duen bitartean.

    Oinarrizko konpromisoa

    • Azienda dentsitatea > = 0,4 AzLU/ha eta < = 1,5 AzLU/ha. Zigortuko dira < 0,3 eta > 1,6 AzLU/ha-ko dentsitateak.
    • Lehen urtean konprometitutako azaleraren % 90 mantentzea gutxienez.


    Nagusi konpromisoa

    • Azienda dentsitatea > = 0,4 AzLU/ha eta < = 1,5 AzLU/ha. Zigortuko dira > = 0,3 eta < 0,4  eta  > 1,5 eta < = 1,6 AzLU/ha-ko dentsitateak.


    Laguntzaren zenbatekoa

    • Oinarrizko prima: 28 euro/ha
    • Prima gehigarria lehentasunezko eremuetan bazkatzeagatik: 24,92€/ha. Lehentasunezko eremuan kokatutako ustiategiak eta ondorengo herrietan bazkalekuak izatea: Izaba, Erronkari, Urzainki, Garde, Uztarroze eta Otsagabia, 9. fazeria barne.
    • Prima osagarria: 8,50 euro/AzLU.  AzLU ugaltzaileen % 50 baino gehiago Nafarroako bertako arrazen liburu genealogikoetan inskribatuta dituzten ustiategientzat (behi azienda: Pirinioetako arraza; eta ardi azienda: Latxa eta Nafarroakoa).