Nekazaritzako praktika jasangarriak

Ongarritze jasangarria

Lurzoruan ongarriak eta beste mantenugai-iturri batzuk (hala nola materia organikoa) aplikatzeak ingurumen-inpaktu negatiboa izan dezake, berotegi-efektuko gasen emisioengatik, uren kutsaduragatik (azalekoak zein lurpekoak) edo lurzoruan metal astunak metatzeagatik.

Ingurumen-inpaktua eta klima-inpaktua minimizatzeko, nekazariek honako hauek egin behar dituzte:

Lotutako tramiteak

Nitratoek ura ez dezaten kutsatu prebenitzea

Nekazaritza-ekoizpen intentsiboak uren kutsadura eragiten du, bereziki, lurrazaleko eta lurpeko uretan nitrato-kontzentrazioa handitzen delako, bai eta urtegien eta itsasertzeko uren eutrofizazioan ere (usteltzea eta oxigeno-falta nitrogenoaren eta fosforoaren kutsaduragatik).

Arazo hori arintzeko, Nitratoei buruzko Zuzentarauak ukitutako urak identifikatzeko betebeharra ezartzen du, eremu kalteberak izendatzeko irizpideak ezartzen ditu, eta ondorioak ezabatzeko edo minimizatzeko ekintza-programak abian jartzea agintzen du. 

Nafarroan, gaur egun, lau eremu kaltebera daude izendatuta: 

•    Errioxa-Mendabia
•    Ebro-Aragoi
•    Zidakos ibaiaren arroa
•    Robo ibaiaren arroa


Eremu kalteberetan kokatutako nekazaritza-ustiategiek honako hauek egin behar dituzte:


Ikus mapa

Higienea eta trazabilitatea nekazaritzan

Nekazariek, elikadura-kateko gainerako operadoreek bezala, ekoitzitako elikagaien trazabilitatea eta segurtasuna bermatu behar dute, eta, horretarako, Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatuta egon behar dute.


Arriskuak minimizatzeko:



Higieneari eta trazabilitateari buruzko araudia:

Jardunbide egokiak MON 810 artoaren laborantzan

Gaur egun, Europar Batasunean (EB) baimenduta dago genetikoki eraldatutako MON810 artoa edo Bt artoa landatzea, laboreari artoaren “zulakari”en izurrien kontrako erresistentzia ematen baitio (Sesamia nonagrioides eta Ostrinia nubilalis). Hala ere, nekazariek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • NPE (Nekazaritza Politika Erkidea) laguntzen eskabide bakarrean, landatzen dituzten eremu guztiak adieraztea, genetikoki eraldatutako artoa dela zehaztuta.
  • Genetikoki eraldatutako artoaren salerosketari buruzko agiriak 5 urtez gordetzea.
  • Fakturetan eta agiri osagarrietan adieraztea OMGa dela (genetikoki eraldatutako organismoak), bai eta MON810erako identifikatzaile bakarra adierazi ere: MON-ØØ81Ø-6.
  • 5 hektarea arto baino gehiago landatuz gero, azaleraren % 20, gutxienez, arto konbentzionalaren laborantzara bideratu behar, erresistentziak agertzea saihesteko.


Genetikoki eraldatutako artoari buruzko informazio-orria

Bt artoa landatzeko jardunbide egokien gida teknikoa