Descárgate la app
Nekazaritza-jardunbide jasangarriak
Nekazaritzako praktika jasangarriak
- Ongarritze jasangarria
- Nitratoek ura ez dezaten kutsatu prebenitzea
- Higienea eta trazabilitatea nekazaritzan
- Jardunbide egokiak MON 810 artoaren laborantzan
Ongarritze jasangarria
Lurzoruan ongarriak eta beste mantenugai-iturri batzuk (hala nola materia organikoa) aplikatzeak ingurumen-inpaktu negatiboa izan dezake, berotegi-efektuko gasen emisioengatik, uren kutsaduragatik (azalekoak zein lurpekoak) edo lurzoruan metal astunak metatzeagatik.
Ingurumen-inpaktua eta klima-inpaktua minimizatzeko, nekazariek honako hauek egin behar dituzte:
- Nekazaritzako lurzoruen elikadura jasangarrirako arauak bete.
- Laboreen ongarritze arrazionalaren gida praktikoko jarraibideak bete.
- Mantenugaiak emateko eragiketa guztiak ustiapen-koadernoan erregistratu. Lotutako tramiteak:
Lotutako tramiteak
Nitratoek ura ez dezaten kutsatu prebenitzea
Nekazaritza-ekoizpen intentsiboak uren kutsadura eragiten du, bereziki, lurrazaleko eta lurpeko uretan nitrato-kontzentrazioa handitzen delako, bai eta urtegien eta itsasertzeko uren eutrofizazioan ere (usteltzea eta oxigeno-falta nitrogenoaren eta fosforoaren kutsaduragatik).
Arazo hori arintzeko, Nitratoei buruzko Zuzentarauak ukitutako urak identifikatzeko betebeharra ezartzen du, eremu kalteberak izendatzeko irizpideak ezartzen ditu, eta ondorioak ezabatzeko edo minimizatzeko ekintza-programak abian jartzea agintzen du.
Nafarroan, gaur egun, lau eremu kaltebera daude izendatuta:
• Errioxa-Mendabia
• Ebro-Aragoi
• Zidakos ibaiaren arroa
• Robo ibaiaren arroa
Eremu kalteberetan kokatutako nekazaritza-ustiategiek honako hauek egin behar dituzte:
- Nitratoengatik kalteberak diren eremuetan jarduteko planetan ezarritako neurriak betetzea eta Nekazaritzako Jardunbide Egokien Kodeko gomendioei jarraitzea.
- Ustiapen-koaderno bat eramatea, ongarritze planak eta praktikak erregistratzeko.
Higienea eta trazabilitatea nekazaritzan
Nekazariek, elikadura-kateko gainerako operadoreek bezala, ekoitzitako elikagaien trazabilitatea eta segurtasuna bermatu behar dute, eta, horretarako, Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatuta egon behar dute.
- Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskribatzea (SGA aplikazioaren bidez, eskabide bakarraren bidez edo urteko adierazpenaren bidez)
- Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorreko inskripzioen kontsulta
Arriskuak minimizatzeko:
- Nekazaritzako ekoizpen primarioko higiene-jardunbide egokien gida
- Fruta eta barazki freskoetan arrisku mikrobiologikoei aurre egiteko gida
- Landare kimuak ekoizteko higiene-jardunbide egokien gida
Higieneari eta trazabilitateari buruzko araudia:
- 852/2004 (EE) Erregelamendua, elikagaien higieneari buruzkoa.
- 9/2015 Errege Dekretua, urtarrilaren 16koa, arautzen dituena Europar Batasunak lehen mailako nekazaritza ekoizpenerako higienearen arloan emandako araudia aplikatzeko baldintzak.
Jardunbide egokiak MON 810 artoaren laborantzan
Gaur egun, Europar Batasunean (EB) baimenduta dago genetikoki eraldatutako MON810 artoa edo Bt artoa landatzea, laboreari artoaren “zulakari”en izurrien kontrako erresistentzia ematen baitio (Sesamia nonagrioides eta Ostrinia nubilalis). Hala ere, nekazariek baldintza hauek bete behar dituzte:
- NPE (Nekazaritza Politika Erkidea) laguntzen eskabide bakarrean, landatzen dituzten eremu guztiak adieraztea, genetikoki eraldatutako artoa dela zehaztuta.
- Genetikoki eraldatutako artoaren salerosketari buruzko agiriak 5 urtez gordetzea.
- Fakturetan eta agiri osagarrietan adieraztea OMGa dela (genetikoki eraldatutako organismoak), bai eta MON810erako identifikatzaile bakarra adierazi ere: MON-ØØ81Ø-6.
- 5 hektarea arto baino gehiago landatuz gero, azaleraren % 20, gutxienez, arto konbentzionalaren laborantzara bideratu behar, erresistentziak agertzea saihesteko.
Genetikoki eraldatutako artoari buruzko informazio-orria
Bt artoa landatzeko jardunbide egokien gida teknikoa