2026ko aparteko erregularizazioa atzerritarrendako: baldintzak, epeak eta eman beharreko pausoak

Deskarga ezazu informazio hau euskerazgatelaniaz, ingelesez, frantsesez eta arabieraz.

Zertan datza erregularizazioa?

Araudiaren aldaketa bat onetsita, 2025/12/31n Espainiako lurraldean bizi ziren atzerritarrek bizileku-baimena eskuratzen ahalko dute.

Gainera, asilo-eskaera 2025/12/31 baino lehen aurkeztu zutenei aukera emanen die Atzerritarrei buruzko Erregelamenduan ezarritako bizileku-baimenak eskuratzeko.

Norentzat da?

Baldintza hauek guztiak betetzen dituzten atzerritarrentzat:

  • Espainiako lurraldean egotea 2025/12/31 baino lehenagotik.
  • Eskaera egiten den unean, gutxienez 5 hilabetez Espainiako lurraldean egon izana. 
  • Espainian zigor-aurrekaririk ez izatea, ezta aurreko 5 urteetan bizi izan den herrialdeetan ere. 
  • Ordena publikoarentzat, segurtasunarentzat edo osasun publikoarentzat mehatxua ez izatea, eta Espainiako lurraldean sartzeko debekurik ez izatea.
  • Tramitazio-tasa ordaintzea.


Gainera, baldintza berezi hauetako bat gutxienez bete beharko dute:

  • Espainian lan egin izana edo lan-kontratu bat aurkeztea.
  • Espainian bere familia-unitatearekin batera egotea, honako kide hauez osatutakoa bada: 
    • SEME-ALABAK: 
      • eskolatuak edo ikasketa akademikoak egiten.
      • desgaitasuna duten edo osasun-arrazoiengatik laguntza behar duten seme-alaba adinez nagusiak.
    • AURREKO AHAIDEAK, lehen mailakoak (gurasoak).
      • Zaurgarritasun-egoeran egotea (hala dagoela ulertzen da egoera irregularrean badago, eta gizarte-erakunde batek ere egiazta dezake).

Eskaerak aurkezteko aurreikusitako datak

  • Aurreikuspenen arabera, eskaerak apirilean aurkezten ahalko dira, baina oraindik ez da ireki aurkezteko epea.
  • Erregularizazioa 2026ko ekainaren 30era arte eskatzen ahalko da. 

Prozedura, pausoz pauso

1. Honako dokumentu hauek presta ditzakezu:

  • Pasaportea, bidaia-titulua edo inskripzio-zedula.
  • Espainiako egonaldia egiaztatzen duen edozein dokumentu publiko, pribatu edo bietarikoak.
  • Zigor-aurrekarien ziurtagiria.
  • Lana, familia-unitatearekin bizitzea edo zaurgarritasun-egoera egiaztatzen duten agiriak, kasuaren arabera.

2. Tasa ordaindu izanaren agiria.

Eskaera lehentasunez tramitatuko da, eta honela aurkez daiteke:

  • Berariazko formulario baten bidez.
  • Zuzenbidean baliozkoa den edozein erregistro-bide erabiliz.
  • Baliteke beste bulego publiko batzuk gaitzea eskaerak aurkezteko.

3. Behin-behineko aldeko baimena:

  • Baimen hori ematen da eskaera tramitatzeko onartzen denetik ebazpena eman arte.
  • Bizileku- eta lan-baimena ematen du, behin-behinekoz.
  • Norberaren kontura edo besteren kontura lan egiten ahalko da.
  • Espainiako lurralde osorako eta edozein sektoretarako balio du.

4. Ebazpena

  • Aldekoa bada, urtebeterako bizileku- eta lan-baimena ematen du.
  • Hasierako eguna izanen da behin-behineko baimenarena.
  • Baimena luzatu ahal izanen da, egoera berean jarraituz gero eta ezin bada baimenaren aldaketarik eskatu, Atzerritarrei buruzko Erregelamenduaren arabera.

5. Egoiliarraren nortasun-txartela

  • Atzerritarraren nortasun-txartela ebazpena eman ondorengo hilabetean eskatu behar da.
  • Baimenaren balio-epe bera izanen du.

Zer gertatzen da zure familiarekin?

  • Seme-alaba adingabeek eta desgaitasuna duten edo atzerritarraren laguntza behar duten adin nagusikoek aldi berean egin dezakete bizileku-eskaera, eta 5 urteko baimena emanen zaie.
  • Atzerritarraren familia-unitatea osatzen duten aurreko ahaideek (gurasoak eta aitona-amonak) salbuespenezko egoeragatiko baimen bakarra eskatzen ahalko dute, urtebeterako.  

Informazio-puntu ofizialak

Gogoratu: garrantzitsua da iturri-ofizialen bidez informatzea. 
  • Nafarroako Gobernuaren Atzerritartasunaren arloan arreta eta aholkularitza emateko zerbitzua.   Telefonoa: 848 42 09 11
  • Nafarroako Gobernuaren Migrazioen arloko oinarrizko informazio eta orientazio zerbitzua.
    • Iruñeko telefonoa:  848 42 09 72
    • Tuterako telefonoa: 848 43 36 61

Nafarroako Gobernuaren web-orria
Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioaren web-orria