2026ko ezohiko erregularizazioa atzerritarrentzat: baldintzak, epeak eta jarraitu beharreko urratsak

Deskargatu informazioa gaztelaniazeuskaraz, ingelesez, frantsesez y arabieraz

Zer da erregularizazioa?

  • Atzerritartasun Erregelamenduaren erreforman sartutako neurria da, 2026ko apirilaren 15ean argitaratutako Errege Dekretu baten bidez. 
  • Neurri horren bidez, egoera irregularrean aurkitzen diren eta asiloa eskatzen duten atzerritarrek, Espainiako lurraldean 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen egonez gero, urtebeteko bizileku- eta lan-baimen berezia eskuratzeko aukera izan dezakete. 
  • Baimen-eskaera 2026ko ekainaren 30era bitarte aurkez daiteke. 

Norentzat da?

Bi egoera hauetako batean aurkitzen diren atzerritarrentzat: 

  • Egoera irregularrean egotea eta Espainiara 2026.01.01 baino lehen iristea.    
  • Espainian Nazioarteko Babesa eskatzea 2026.01.01 baino lehen. 

 

Horrez gain, baldintza hauek guztiak bete behar dituzte: 

  • Espainiako lurraldean 2026.01.01 baino lehen egotea. 
  • Egonaldi- edo egoitza-baimenik ez izatea indarrean edota horiek izapidetzen ez aritzea. 
  • Espainiako lurraldeko egonaldia gutxienez 5 hilabetez jarraian izatea eskaera egiteko zean. 
  • Zigor-aurrekaririk ez izatea Espainian edota Espainian sartu aurreko 5 urteetan bizi izandako herrialdeetan. 
  • Ordena publikoarentzat, segurtasunarentzat edo osasun publikoarentzat mehatxu ez izatea eta Espainiako lurraldean sartzeko aukera debekatuta ez izatea. 
  • Izapidetze-tasa ordaintzea. 

 

Gainera, gutxienez honako baldintza hauetako bat beteko dute: 

  • Lan egin izana edo lana egiteko asmoa egiaztatzea (besteren kontura eta norberaren kontura)
  • Espainian egotea bere familia-unitatearekin batera, unitate hori honako hauek osatzen badute:
    • Seme-alaba adingabeak. 
    • Adinez nagusiak, desgaitasuna dutenak edo osasun-arrazoiengatik laguntza behar dutenak. 
    • Lehen mailako aurrekoak (gurasoak), haiekin batera bizi direnak. 
  • Kalteberatasun-egoeran egotea. Gizarte-laguntzaren arloan eskumena duten erakundeek egiaztatu behar dute egoera hori, eredu espezifiko baten bidez. Egoera hori egiaztatu ahal izango dute, halaber, martxoaren 2ko ISM/164/2026 Aginduak araututako Atzerritarren Laguntzaileen Erregistro Elektronikoan inskribatuta dauden hirugarren sektoreko entitateek. 

Prozedura urratsez urrats

1.    Dokumentazioa prestatzea eta eskaneatzea 

  • Pasaportea, bidaia-titulua edo inskripzio-zedula (indarrean edo iraungita, kopia osoa).
  • Egonaldia frogatzen duen baliozko edozein froga zuzenbidean (nortasuna egiaztatu ahal izateko datu pertsonalekin). 
  • Zigor-aurrekarien gaineko ziurtagiria (* edo hori eskatu izana eta erantzunik gabe hilabete baino gehiago igaro izana. Kasu horretan, erantzunik ez izatearen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko zaie Espainiako agintariei eta dagokien herrialdean eskatzeko baimena). 
  • Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria. 
  • Nazioarteko Babesaren dokumentazioa, hala badagokio. 
  • Lana, familia-unitatea edo kalteberatasuna egiaztatzen duten dokumentuak, pertsona egoera irregularrean aurkitzen bada. 
  • Inprimaki ofizial espezifikoa betetzea (EX31/EX32, kasuaren arabera).

 

2.    Eskaera aurkeztea 

  • Pertsonalki edo ordezkaritzaren bidez. 
  • Aurrez aurre gaitutako bulego publikoetan edo bitarteko elektronikoen bidez. 

 

3.    Behin-behineko aldeko baimena 

  • Prozedura izapidetzen hasi dela adierazten duen jakinarazpena jasotzen duzunean (zure etxean edo postontzi elektronikoan) eta ebazpena eman arte, bizilekuaren eta lanaren behin-behineko baimena emango zaizu; alegia, jakinarazpen ofizial edo frogagiri horrekin Espainian besteren kontura eta norberaren kontura lan egin ahal izango duzu jada, automatikoki, azken ebazpena iritsi arte. 
  • Baimen horrek lurralde nazional osorako eta edozein lan-sektorerako balio du, nahiz eta behin-behinekoa izan, atzerritartasun-bulegoak behin betiko ebazpena eman eta jakinarazi arte. 

 

4. Ebazpena

  • Azken ebazpena aldekoa edo kontrakoa izan daiteke. Aldekoa bada, urtebeteko bizileku- eta lan-baimena ematen da, eta behin betiko baimena eskaera aurkeztutako egunetik aurrera zenbatzen hasiko da. 
  • Baimen hori luzatu ahal izango da, egoera berean jarraituz gero eta Atzerritartasun Erregelamenduaren arabera baimena aldatzea eskatu ezin bada. 

 

Garrantzitsua da jakitea...

  • Atzerritarren nortasun-txartela Ebazpena eman eta hurrengo hilabetean eskatu behar dela, eta baimenaren balio-eperako emango da.  

Zer gertatzen da zure familiarekin?

  • Atzerritarraren bizikidetza-unitatea osatzen duten ezkontideek/bikotekideek eta lehen mailako aurrekoek (norberaren edo bikotekidearen aita eta ama) eskaera egin ahal izango dute aldi berean. 
  • Seme-alaba adingabeek eta desgaitasuna duten edo osasun-arrazoiak medio laguntza behar duten adin nagusikoek bizileku-baimena eskatu ahal izango dute aldi berean 2026.06.30era arte. 

Informazio-gune ofizialak

Gogoratu: garrantzitsua da informazioa iturri ofizialen bidez jasotzea.

Informazio gune hauekin jar zaitezke harremanetan: 

1. Atzerritartasunaren arloan arreta eta aholkularitza emateko zerbitzua

Zerbitzura joateko, aurretiko hitzordua eskatu behar duzu, bide hauetako bat erabiliz:

  • Telefonoa: 848 42 09 11. 09:30etik 17:30era deitu dezakezu. 
  • Hitzordua ere lor dezakezu (beste une baterako), baldin eta aurrez aurre joaten bazara, astelehenetik ostiralera, leku hauetara eta ordutegi hauetan:
    • Iruña. Orreaga etorbidea, 4, behea. 09:30etik 11:30era. 
    • Tutera. Estanca kalea, z/g, behea. 11:30etik 13:30era. 
    • Lizarra. Garcia Errestauratzailea kalea, 4. 12:00etatik 14:00etara. 
    • Tafalla. Madre Nicol kalea, 15. 12:00etatik 13:00etara.

    Hitzorduak iritsitako hurrenkeraren arabera emango dira, eta ordu-tarte bakoitzeko gehienezko pertsona-kopuru bati emango zaizkio
    Ordutegi horietatik kanpo ez da hitzordurik emango.

 

2. Migrazioen arloko orientazioko eta oinarrizko informazioko zerbitzua

Zerbitzura joateko, hitzordua eskatu behar duzu telefonoz edo aurrez aurre: 

  • Iruña. 848 42 09 72. Orreaga etorbidea, 4, behea. Ordutegia: 09:30etik 17:00etara.
  • Tutera. 848 433 661. Estanca kalea, z/g, behea. Ordutegia: 09:30etik 17:00etara.

 

3. Nafarroako Gobernuaren Herritarren Arretarako Zerbitzua

Telefonoz jar zaitezke harremanetan (012 / 948 012 012) 8:00etatik 18:00etara. 

Herritarren Arretarako bulegoetara ere jo dezakezu. Kontsultatu hemen telefonoak, aurretiko hitzordua eskatzea eta hitzordurik gabeko ordutegiak:


Herritarren Arretarako webgunean, harremanetarako bide horiek eta beste batzuk aurkituko dituzu.