Udal Plan Orokorra gauzatzeko tresnak

BIRPARTZELAZIOA

Birpartzelazioa: hirigintza-plana juridikoki gauzatzeko hirigintza-eragiketa. Lehendik dauden lurzati guztiak elkartu, eta eraikuntzarako egokiak diren beste lurzati batzuetan berriro zatitzea da. 
 
URBANIZAZIO- ETA ERAIKUNTZA-PROIEKTUAK

Eraikuntza-proiektuak dira, dokumentu multzo batez osatuak. Dokumentu horietan, urbanizazio-proiektua bada, hirigintza-zerbitzuen proposamena xehetasunez zehazten da (ura, elektrizitatea, hondakin-uren konexioak, eta abar), edo egingo den eraikuntzaren ezaugarri teknikoak, eraikuntza-proiektu bat bada. Bi proiektuetan teknikoki justifikatu beharko dira aplikatu beharreko araudi teknikoak eskatzen dituen zehaztasunen arabera proposatutako konponbideak.