Descárgate la app
Las aguas subterraneas
Lurpeko urak
Lurpeko urak zoruaren gainazalaren azpian (asetasun-eremuan) dauden ur guztiak dira, zoruarekin edo zorupearekin zuzeneko kontaktuan daudenak. Lurpeko urak lurpeko ur-masetan definitzen dira; hots, lurpeko uren bolumenak, argi bereizten direnak eta akuifero batean edo batzuetan daudenak.

Nafarroako Foru Komunitatean lurpeko 31 ur-masa daude, eta Komunitatearen azaleraren ia % 62 hartzen dute.
Gainerako % 38a iragazkortasun urriko substratua da, zeinaren lurpean ez baita akuiferorik sortu. Ur-masa horietatik 6 Kantauriko isurialdean daude, eta gainerako 25ak Mediterraneoko isurialdean.
Lurpeko ur-masek ziklo hidrologikoan duten garrantzia aintzat hartuta, nahitaez egin behar da uraren kalitatearen eta kantitatearen (maila piezometrikoen kontrola) jarraipena.
- Ur-masa horietatik, Foru Komunitateko iparraldekoak karstifikatutako mendigune karetsuetan dauden akuiferoei dagozkie, bat etorrita mendilerro handiekin edo txikiago batzuen multzoekin.
- Hegoaldeko unitate hidrogeologikoak Ebro ibaiaren eta haren ibaiadar nagusien alubioi-terrazei dagozkie; akuifero detritikoak dira, eta horien gainean kokatzen da Nafarroako ureztalurren zati handi bat.
Guztira, Nafarroako lurpeko urek 1.325 hm3 inguru egiten dutela kalkulatu da; hori baliabide propio guztien (5.011 hm3 direla zenbatetsi da) % 25 inguru da.