Descárgate la app
COE: Enplegurako Orientazio Zentroa - nafarroa.eus
arrow_upward
Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza, Akonpainamendu eta Berrikuntza Zentroa
Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza, Akonpainamendu eta Berrikuntza Zentroa
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren berrikuntza eta esperimentazio gunea, enpleguaren eta ekintzailetzaren arloan entitate eta enpresekin lankidetzan aritzeko
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren berrikuntza eta esperimentazio gunea, enpleguaren eta ekintzailetzaren arloan entitate eta enpresekin lankidetzan aritzeko
Zer da COE?
Enplegurako Orientazio, Ekintzailetza, Akonpainamendu eta Berrikuntza Zentroa (COE) proiektuen berrikuntza eta esperimentazio gune bat da Nafarroan, orientazioaren eta ekintzailetzaren arloan.
Enpleguaren eta ekintzailetzaren eremuan dauden aldaketa premiei erantzun dinamiko eta berritzaileak ematea du helburu.
Zer funtzio betetzen ditu?
Ideia laborategi bat da, Enplegu Zerbitzu Publikoa modernizatzeko eta enpleguaren arloan pertsonen eta enpresen beharrei ematen zaien erantzuna hobetzeko. Horretarako:
- Zerbitzu berriak sortzen ditu eta lehendik daudenak hobetzen ditu.
- Proiektuak egiten ditu Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NL-NEZ) bitartekoekin, baita beste entitate batzuekin lankidetzan ere, edukiaren eta hartzaileen arabera.
- COE zentroen estatuko sarearen parte da (zentro bat dago autonomia-erkidego bakoitzeko eta beste bat, estatu mailakoa). Sare horrek proiektu berritzaileak partekatzen ditu enpleguaren eta ekintzailetzaren arloan.