Datu pertsonalen babesa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Justizia arloan

Interesdunak emandako datu pertsonalak kasuan kasuko prozeduran edo jarduketan aurreikusitako helburuetarako baizik ez dira erabiliko.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean xedatutakoa betez (2016/679 EB Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa), bai eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoa ere (lege organiko hori da Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa), datuen lagatzaileak edozein unetan baliatzen ahalko ditu eskubideak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko edo ahazteko, adostasuna ezeztatzeko, tratamendua mugatzeko, datuak transferitzeko eta banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko.

Harremanetarako

Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusia
Iratxeko Monasterioaren kalea 22 behea - 31011 Iruña
Posta elektronikoadirjusticia@navarra.es
Telefonoa: 848 42 37 84

Jarraian, eskuragarri jartzen da Nafarroako Justiziak tratatutako datu pertsonalen babesari buruzko informazioa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. eta 14. artikuluak betez. Erregelamendu hori pertsona fisikoen babesari buruzkoa da, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (aurrerantzean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra).

Azken berrikuspenaren data: 2024ko ekainaren 26a

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiaren datu-tratamenduak

Zein dira datu pertsonalen tratamenduak?

  1. Nafarroako Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra kudeatzea
  2. Nafarroako delituen biktimen kudeaketa, aholkularitza eta laguntzak
  3. Doako laguntza juridikoaren onarpena kudeatzea
  4. Dirulaguntzak kudeatzea
  5. Prestakuntzako eskaerak eta proposamenak, tutorialen bidezko prestakuntza eta dibulgazio-ekintzak kudeatzea
  6. Herritarrendako arreta
  7. Norberak bere datuen tratamenduaren gainean dituen eskubideak baliatzea
  8. Segurtasuneko gorabeherak kudeatzea
  9. Nafarroako Justizia Administrazioko langileak eta kolaboratzaileak kudeatzea
  10. Antolamenduko proiektuak eta informazio-sistemak kudeatzea
  11. Kontratazioak kudeatzea
  12. Bitartekaritza eta justizia errestauratiboa kudeatzea Nafarroan
  13. Errekonozimendua Eliza Katolikoaren barnean gertatutako sexu abusuen biktimei
  14. Erasotzaileak berrezteko programa
     
Tratamenduaren arduraduna

Nor da tratamendu horien arduraduna?

Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua.

Nola jar naiteke harremanetan arduradunarekin?

Eskabide bat aurkezten ahal duzu, Justizia Zuzendaritza Nagusiari zuzendua, bai aurrez aurre, bai Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Datuak Babesteko Ordezkaritza

Honako helbide elektroniko honen bidez, harremanetan jartzen ahal zara Datuak Babesteko Nafarroako Gobernuko Ordezkaritzarekin (Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia): dpd@navarra.es

Tratamenduaren xedea

Zein helbururekin tratatzen dira zure datu pertsonalak?

Tratamendu bakoitzaren helburu edo helburuak zein diren jakiteko, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren tratamendu-jardueren inbentarioa kontsulta daiteke.

Zenbat denboraz gordetzen dira zure datuak?

Honakoetarako behar den denboran gordeko dira:

  • datuak zertarako bildu ziren, helburu hori betetzeko, eta
  • helburu horretatik eta datuen tratamendutik etor litezkeen erantzukizunak zehazteko; horretaz gain, aintzat hartuko dira artxiboen eta dokumentazioaren araudian ezarritako epeak.
     
Aurreikusten al da banakako erabaki automatizaturik?

Ez da aurreikusten tratamendu automatizatu hutsean oinarritutako erabakirik, ezta profilak egiteko ere.

Tratamenduaren legitimazioa

Zein da zure datuen tratamenduaren oinarri juridikoa?

Tratamendu bakoitzaren oinarri juridikoak zein diren jakiteko, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren tratamendu jardueren inbentarioa kontsulta daiteke.

Beharrezkoak diren tratamendu guztiak, izan tratamenduaren arduradunari aplikatu beharreko legezko eginbehar bat betetzeko direnak (DBEO 6.1.c art.), izan tratamenduaren arduradunari emandako ahalorde publikoak erabiliz edo interes publikoan egindako zeregin bat betetzeko direnak (DBEO, 6.1.e art.).

Zer eskubide dagozkizun

Zein eskubide erabil ditzakezu datuen babesaren arloan?

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak bildutako datu pertsonalei dagokienez, honako eskubide hauek erabil ditzakezu, datuak babesteko eskubideak baliatzeko tramitearen bitartez:

  • Sarbidea: eskubidea duzu dagozkizun datuak tratatzen diren ala ez jakiteko eta, halakoetan, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 15. artikuluan aurreikusitako informazioa eskuratzeko.
  • Zuzentzea: eskubidea duzu zure datu pertsonal okerrak edo osatugabeak zuzentzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 16. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
  • Mugatzea: eskubidea duzu datuen tratamendua mugatzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 18. artikuluan aurreikusten diren baldintzetako bat betetzen denean.
  • Aurka egitea: eskubidea duzu datuen tratamenduari aurka egiteko nahi duzunean, zure egoera partikularrarekin ikusteko duten arrazoiengatik.
  • Ezabatzea: eskubidea duzu dagozkizun datu pertsonalak ezaba daitezen lortzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 17. artikuluarekin bat. Kontuan izan, hala ere, eskubide hori ezin dela aplikatu datuen tratamendua beharrezkoa denean betetzeko tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako edo interes publikoan egindako misio bat.
  • Eramangarritasuna: eskubidea duzu dagozkizun datu pertsonalak eta tratamenduaren arduradunari eman dizkiozunak jasotzeko formatu egituratu, erabilera orokorreko eta irakurketa mekanikoko batean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 20. artikuluarekin bat. Kontuan izan, hala ere, eskubide hori ezin dela aplikatu datuen tratamendua beharrezkoa denean betetzeko tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak erabiliz egindako edo interes publikoan egindako misio bat.
  • Aurretik emandako baimena errebokatzea: tratamenduren baterako adostasuna eman duzularik, eskubidea duzu noiznahi errebokatzeko.

Uste baduzu datuak babesteko eskubideren bat urratu dela, norengana jo dezakezu?

Aipaturiko eskubide horiek erabiltzean konforme gelditu ez bazara, eskubidea duzu eskubideen babesari buruzko erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, AEPDren egoitza elektronikoaren bidez.

Erreklamazioa jarri aurretik, Datuak Babesteko Unitate Delegatura ere jo dezakezu.

Datuak hirugarrenei lagatzea. Hartzaileak.

Zure datuak hirugarrenei lagako edo jakinaraziko zaizkie?

Datuak ez zaizkie lagako edo komunikatuko hirugarrenei horretarako adostasuna izan ezean, ez bada araudiak baimena ematen duela adostasunik gabe lagatzeko.

Hona hemen araudiak xedaturiko lagapenen adibideak:

  • Epaitegiak
  • Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia-erkidegoetako administrazioak eta toki-erakundeak 
  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste erakunde batzuk
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala eta funtzionarioen mutualitateak
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia
  • Laneko arriskuen arloko kudeaketaren ardura duen erakundea
  • Mutuak
  • Erakunde sindikalak
  • Finantza entitateak
  • Notariotzak
  • Zerga Administrazioko Estatu Agentzia
  • Kontuen Ganbera
  • Aldizkari ofizialak
  • Prozeduretan interesdunak direnak
  • Arartekoa edo beste kontrol-agintari batzuk, prozedura beren eskumenekoa denean
  • Jurisdikzio-organoak, Estatuko Abokatutza Orokorra eta Fiskaltza
  • Abokatuen, prokuradoreen, gizarte-langileen eta psikologoen elkargoak. 
  • Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa
  • Zentro Kriptografiko Nazionala

Aurreikusten da datuak hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara transferitzea?

Ez da aurreikusten datu pertsonalen nazioarteko transferentzia egiterik.