Errentamenduei buruzko informazio orokorra

Zer alokairu mota daude?

Ohiko etxebizitza alokatzea

Ohiko etxebizitzaren alokairua da higiezin bizigarri bat errentan hartzea, bizileku iraunkorra izateko. Halakoen arautzearen barnean sartzen dira, halaber, kontratuan jasotako elementuak, hala nola altzariak, trastelekuak edo garajeak.

Ohiko etxebizitzaz bestelako erabilera baterako alokairua

Eraikin bizigarriak errentan hartzea, helburu nagusia ez denean ohiko bizilekutzat erabiltzea.  Hemen sartzen dira logelen alokairuak, sasoikoak eta turistikoak, denboran mugaturiko jarduera bati loturik daudenak (tratamendu mediko bat, turismoa edo bestelako egonaldiak, ikasketengatik edo aldi baterako lan-egoerengatik). Baita merkataritza- edo industria-jarduerak hartzen dituztenak ere.

Zer betebehar ditu errentatzaileak (jabeak)?

  • Etxebizitza adostutako epean entregatzea, eta ez sartzea maizterraren baimenik edo agindu judizialik gabe, baita behar ez bezala okupatuta badago ere.
  • Behar diren konponketak ordaintzea etxea egoera onean egon dadin, eta ez igotzea alokairua arrazoi horregatik, kasu hauetan izan ezik: 
    • Maizterrak eragin badu kaltea.
    • Etxebizitza suntsitzen bada aldeei egotzi ezin zaizkien arrazoiengatik, hala nola hondamendi natural batengatik.
  • Etxebizitzaren gastuak ordaintzea, hala nola zergak, komunitate-gastuak eta eraikinaren ordainagiriak, salbu eta maizterrak ordaintzea erabakitzen bada eta kontratuan hala ezartzen bada.
  • Maizterrari ordainketaren ordainagiria ematea, egiaztatzeko aukera ematen duen ordainbideren bat ituntzen ez bada.

Zer betebehar ditu errentariak (maizterrak)?

  • Hitzartutako errenta garaiz ordaintzea, bai eta banakako kontagailua duten hornidura guztien ordainagiriak eta itundutako karga eta zergak ere.
  • Fidantza ordaintzea.
  • Etxebizitzan obrak egin daitezen ahalbidetzea, baldin eta kontratua bukatu aurretik egin beharrekoak badira nahitaez, eta beharrezkoak badira etxebizitza kontserbatzeko edo hobetzeko. Etxebizitzaren zati bat ezin erabiltzeko moduan gelditzen bada eta obrak hogei egun baino gehiago irauten badu, jabeak errenta murriztu beharko du proportzioan.
  • Etxebizitzaren ohiko erabileraren ondoriozko konponketa txikiak ordaintzea.
  • Etxebizitza eta bertako tresnak zeuden egoera berean kontserbatzea.

Zer informazio agertu behar da errentamendu-kontratuan?

  • Hileko errentaren prezio osoa, errentariak bere gain hartu beharko dituen beste zenbateko batzuk, eta ordainketa zenbatean behin egin behar den.
  • Nola eguneratuko den errenta, errentamendu-aldiak iraun bitartean.
  • Alderdietako zeinek ordainduko dituen bizilagunen erkidegoko gastuak eta hornidurak, azken horiek ezin badira banakatu kontagailu baten bidez.
  • Errentatzaileak edo hirugarrenek emandako zerbitzuengatiko kostu finkoak, errentariak haiek erabili nahiz ez.
  • Fidantza eta eskatzen diren beste berme batzuk.
  • Alokairuaren indarraldia. Kontratuan iraupenik finkatzen ez bada, alokairua urtebetekoa izanen da.
  • Luzapena. Kontratua urtero luzatu daiteke, gutxienez bost urtera iritsi arte (jabetza partikular batena bada) edo zazpi urtera iritsi arte (enpresa batena bada). Data horretatik aurrera, alderdiek uko egin ezean, beste hiru urte luzatu daiteke, urtebeteko epeetan.
  • Etxebizitzaren jabeak etxebizitzaren energia-efizientziaren ziurtagiria erakutsi behar dio maizterrari, eta ziurtagiriaren kopia bat eman.
  • Etxebizitzaren eta haren azalera erabilgarriaren deskribapena; etxebizitzaren zerbitzuak, instalazioak eta hornidurak.
  • Etxebizitzaren nahiz ingurunearen irisgarritasun unibertsalaren maila eta ororentzako diseinuaren maila.
  • Etxebizitza babestu bat alokatzeko, lehenik baimena eskatu behar zaio Etxebizitza Zerbitzuari. Esteka honen bidez aurkeztu daiteke baimena, eta baldintzak kontsultatu. 
  • Etxebizitza babestua alokatuz gero, errentariari jakinarazi behar zaio noiz bukatzen den babes-araubidea.

Errentamendu-kontratuen ereduak

Nahitaezkoa al da Nafarroako alokairu-kontratuak erregistratzea?

  • Nahitaezkoa da ohiko eta sasoiko etxebizitzen alokairu-kontratuak erregistratzea, etxebizitza libreen kasuan; etxebizitza babestuen kasuan eta Alokairuen Poltsako programakoen kasuan, berriz, Administrazioak ofizioz inskribatzen ditu.
  • Esteka honen bidez inskribatu dezakezu kontratua Nafarroako Etxebizitza Errentamenduko Kontratuen Erregistroan, baita kontratuak kontsultatu, aldatu eta bajan eman ere.