Gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako ostatu-baliabide publikoak

Bazterkeria egoeran dauden pertsonei ostatu emateko baliabide publikoek hiru zentro mota hartzen dituzte Nafarroan: etxerik gabeko pertsonentzako Alaiz Egoitza, iragaitzazko bidarientzako Altsasuko, Iruñeko eta Tuterako udal aterpetxeak, eta NASUVINSAk 'Housing First' iraupen mugagabeko etxebizitza autonomoen programarako lagatako etxebizitzak, duela gutxi ezarri direnak, etxebizitza autonomo eta iraupen mugagabekoa eskuratzea bermatzen bada etxerik gabeko pertsonen gizarteratzeak emaitza hobeak ematen dituela egiaztatu baita.

Alaiz egoitza

Alaiz egoitzak, Nafarroako Mugarik Gabeko Elkartearen esperientziak eta gizarte-bazterkeria dela eta arazoak dituzten helduekin lanean 30 urte baino gehiago eman izanak bermatuta, arreta integrala eta gizarte eta hezkuntzako banakako esku-hartzea eskaintzen ditu, autonomia pertsonala ahalik eta gehien sustatzen du, erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzen du eta, kasuaren arabera, gizarteratzea ahalbidetzen du.

Plazak: 16.

Tipologia: egoitza-arretako zerbitzua (gizarte-bazterkeria jasaten duten edo jasateko arriskuan dauden pertsonentzako arreta).

Prezioen xehetasunak; pertsonen diru-sarreren arabera.

Jabetza: Nafarroako Gobernua.

Prestazioa: bermatua.

Instalazioak: hiru solairuko egoitza independentea, landa-ingurunean.

Gelaren ezaugarriak: osoa eta funtzionala (ohea, mahaitxoa, armairua, telebista...). Logela bikoitzak eta banakakoak daude.

Oharrak: egoitza mistoa da.

Zerbitzuak: Gizarte Zerbitzuen Zorroan jasotakoak, banakako arreta plan (BAP) bakoitzean oinarrituta garatutako programa espezifikoekin batera (autonomia, gizarte-trebetasunak, estimulazio kognitiboa, psikohezkuntza, aisialdia...).

Iragaitzazko bidarientzako udal aterpetxeak

Aldi baterako egoitza-zentroak dira, iragaitzazko bidariak hartzeko ardura dutenak. Altsasuko, Iruñeko eta Tuterako udalek kudeatzen dituzte, baina Eskubide Sozialen Departamentuaren dirulaguntza oso garrantzitsua jasotzen dute.

Etxerik, familia-girorik edota baliabide ekonomikorik ez duten eta hainbat arazo pertsonal eta sozial dituzten pertsonei zuzenduta daude. Pertsona horiei informazioa, orientazioa, laguntza, babesa, dutxa eta garbitegi-zerbitzua eskaintzen dizkiete, bai eta lehen egunerako edo egunetarako ostatua ere, afaria eta gosaria barne. Otorduez gain, tailer okupazionaletan eta prestakuntza jardueretan parte hartzeko aukera ere eskaintzen du Iruñeko aterpetxeak. Tuteran, berriz, eguneko zentro bat dago, astelehenetik larunbatera irekita dagoena, 9: 00etatik 21: 00etara, baita elikadura (bazkaria eta afaria) eta jardueren tailerra ere.

Egonaldiak iraupen ezberdinak ditu: hiruhilekoan gau bat Altsasuko kasuan, urtean hiru gau Iruñeko kasuan, edo hiruhilekoan bi gau eta egun bat Tuteran. Kosturik gabeko zerbitzua da.

Arreta ordutegia

  • Altsasu: astelehenetik ostiralera, 20:30etik 08:00etara. Uztailean, abenduaren 24an, 25ean eta 31n, urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an, eta herriko jaietako 5 egunetan itxita dago.
  • Iruña: astelehenetik igandera, 24 orduz irekita; 20:30 baino lehen sartzea komeni da (afaltzeko ordua). Sanferminetan itxita dago.
  • Tutera: astelehenetik igandera, 24 orduz zabalik, 20:00etara arte. Sarrera 8:00etatik 22:00etara. Uztailaren 25etik abuztuaren 1era itxita dago.

Helbideak

  • Iragaitzazko bidarientzako Altsasuko aterpetxea

Iruñeko etorbidea 16, 31800 Altsasu
7 toki ditu.  Kontratu bidez kudeatzen du Batuka Sakanak.
Telefonoa: 948 56 21 61.

  • Etxerik gabeko pertsonentzako Trinitarioetako harrera zentroa

Gipuzkoa etorbidea 3, 31014 Iruña
50 toki ditu. 5. taldeko kontratu bidez kudeatzen du
Telefonoa: 948 42 05 20.

  • Iragaitzazko bidarientzako Tuterako aterpetxea

Miguel Eza kalea 2, 2. solairua, 31500 Tutera
20 toki ditu. Kontratu bidez kudeatzen du Acaya Naturaleza y Vida enpresak
Telefonoa: 948 411 620.

Iraupen mugagabeko etxebizitza autonomoak etxerik gabeko pertsonentzat. ‘Housing First’ programa

Housing First programak, 90eko hamarkadan New Yorken sortutako mugimenduak, proposatzen du etxerik gabeko pertsonek beren borondatez eskura dezatela lagatako etxebizitza bat beren bizi-kalitatea duintzeko, osasuna eta segurtasuna hobetzeko, familia- eta gizarte-loturak berreskuratzeko eta eguneroko jarduera sustatzeko.

Une honetan Nafarroan Nasuvinsak programa honi lagatako bederatzi etxebizitza daude: Antsoain, Barañain, Mutiloa, Iruñea (San Jorge, Arrotxapea, Ermitagaña eta Soto Lezkairu), Tutera eta Zizur Nagusia.