Descárgate la app
2030 Agenda
Garapen jasangarrirako 2030 Agenda
2015eko iraileko Garapen Jasangarrirako Goi Bileran, NBEko estatu kideek Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onartu zuten. Agenda horretan, 17 Garapen Jasangarriko Helburu (GJH) biltzen dira, pobreziari amaiera emateko, desberdintasunaren eta bidegabekeriaren aurka borrokatzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko.
Foru Gobernuak, Garapen Jasangarrirako Helburuak eta horien jomugak Nafarroan lortzeko bidean izandako aurrerapena zabaltzeko, adierazleen bisore bat jartzen du herritarren eskura.
Munduko Helburu berriek eta garapen jasangarrirako agendak pobreziaren funtsezko kausak jorratzen dituzte, pertsona guztientzako garapena sustatzen dute, unibertsalak dira, herrialde guztiei eragiten diete eta garapen jasangarriaren hiru dimentsioak uztartzen dituzte: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa. Era berean, hurrengo 15 urteetan gizateriarentzat eta planetarentzat garrantzi kritikoa duten bost eremu hauetan jardutea sustatu behar dute:
Pertsonak: pobreziari eta goseari amaiera ematea beren modu eta dimentsio guztietan, eta begiratzea gizaki guztiek beren ahalak duintasunez eta berdintasunez, eta ingurugiro osasungarrian garatzeko aukera izan dezaten.
Planeta: planeta degradazioaren aurka babestea, are kontsumo eta produkzio jasangarrien bidez ere, naturaren baliabideen kudeaketa jasangarria eginez eta klima aldaketari aurre egiteko premiazko neurriak hartuz, oraingo eta hurrengo belaunaldien beharrak ase ahal izan daitezen.
Oparotasuna: begiratzea gizaki guztiek bizimodu oparoa eta betea lortzeko aukera izan dezaten, eta aurrerabide ekonomiko, sozial eta teknologikoa naturarekiko harmonian gauza dadin.
Bakea: bultzatzea gizarte baketsuak, bidezkoak eta barne hartzaileak, beldurretik eta bortizkeriatik askeak. Ezinezkoa da garapen jasangarria izatea bakerik gabe, eta bakea ere ezinezkoa da garapen jasangarririk gabe.
Aliantzak: agenda hau ezartzeko beharrezkoak diren bitartekoak jartzea, Garapen Jasangarriaren aldeko Mundu Aliantza biziberritu baten bidez, mundu mailako elkartasun handiagoko espirituan oinarritua, eta era berezian finkatua pobreenak eta ahulenak direnen beharretan, herrialde guztien, alde interesdun guztien eta pertsona guztien lankidetzarekin.