Enpresak eta profesionalak
Enpresak eta profesionalak
Enplegua eta kontratazioa sustatzeko laguntzak eta dirulaguntzak
Langileak kontratatu behar badituzu edo lanekoak ez diren praktikak eskaini behar badituzu
Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuaren helburua da langileak alderdi profesionalean kualifikatzea, ordaindutako lan jardueraren txandakatze araubide baten arabera, enplegurako lanbide heziketaren sistemaren edo hezkuntza sistemaren esparruan prestakuntza jarduera duen enpresa batean.
- Enpresarendako pizgarriak: enpresen kuotak murriztea eta prestakuntza finantzatzea.
- Lan kontratuko langileendako pizgarriak: Gizarte Segurantzako kuota % 100 murriztea, gizarte babesa, langabeziarako eskubidea eta lanbide kualifikazioa.
Informazio gehigarria edo halako kontraturen bat izapidetu nahi baduzu, jo SEPEren webgunera.
Bestelako zalantzaren bat argitu nahi izanez gero, bidali zure galdera
equipo.tecnico.sne@navarra.es helbidera.
Kontratuen kopiei, modalitateei, pizgarriei, enplegua sustatzeko neurriei, erregistroari eta Contrat@ri buruzko informazioa behar baduzu edo zalantzaren bat baduzu, bidali zure galdera empleo.empresas@navarra.es helbidera, zure NAN/IFZ zenbakia, izen-abizenak eta telefono zenbakiarekin adierazita, edo deitu 848 424 500 zenbakira.
Zure enpresako langileendako informazioa behar baduzu
Enpresendako eta profesionalendako arreta
Iruñeko enpresen agentzia
Iturrondo Prestakuntza Zentroa
Atarrabiako etorb., 1. 31600 Burlata
Tel.: 848 425 801
Helbide elektronikoa: empleo.empresas@navarra.es
Nafarroako beste toki batzuetako enpresek beraiei dagokien eremu geografikoko agentziarekin jarri behar dute harremanetan. Bilatu hemen dagokizun agentzia.