Ekitaldietarako autobusak erreserbatzea

Autobusa kontratatu nahi duzu zure ezkontzarako, kontzertu baterako, festa baterako...? Ezagutu zein konpainiak eskaintzen dituen eskatu ahalako autobus-zerbitzuak zure herritik hurbil

Zer dira eskatu ahalako autobus-zerbitzuak?

Eskatu ahalako autobus-zerbitzuak dira aldez aurretik ezarritako ibilbide, egutegi edo ordutegirik ez dutenak; zerbitzua zuzenean kontratatu duten pertsona-taldeak garraiatzeko egiten dira.
Bezeroen beharretara egokitzeko malgutasuna dute ezaugarri; honako zerbitzu hauek estali ohi dituzte: ezkontzetarako joan-etorriak, turismo-txangoak, ikasketa-bidaiak, ekitaldietarako joan-etorriak, enpresentzako garraio-zerbitzuak, kontzertuak edo festak, aireporturako joan-etorriak, eta, oro har, erosotasun handiagoa eta zerbitzu pertsonalizatua bilatzen duten aldizkako joan-etorriak. Zerbitzuak aldez aurretik erreserbatzen dira, eta prezioa bidaiatu aurretik adosten da.