Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak autentifikazio sistema berri bat jarri du martxan zerbitzu telematikoetara sartzeko
2021ko azaroaren 12a
Nafarroako Gobernuak autentifikazio sistema berri bat jarri du martxan zerbitzu telematikoetara sartzeko
Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren bitartez, zerbitzu telematikoak eskuratzeko autentifikazio-sistema berri bat jarri du abian, Ateka izenekoa, egungo Sarbide eta Ordezkaritza Kontrola (SOK) ordezkatzen duena.
Sistemaren berrikuntza hau, zerbitzu telematiko bateko erabiltzailearen benetako nortasuna zein den bermatzea ahalbidetzen duena, Administrazioa digitalizatzerako eta administrazio elektronikoaren zerbitzuak hobetzeko orduan Departamentuaren aurrerapausoak emateko konpromisoarekin lotuta dago, bereziki foru Exekutiboak herritarrei zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen dituen erreminta teknologikoen eboluzio eta hobekuntzari dagokienez.
Ezaugarriak eta nobedadeak
Pertsona batek Internet bidez Nafarroako Gobernuarekin identifikatzea eskatzen dion izapide bat egin nahi duenean, Ateka arduratzen da izapide horretara sartzeko aukerak emango dizkion gako digitalak eskaintzeaz, esaterako, ziurtagiri digitala edo Cl@ve sinadura. Norberak lehenetsiko du gako mota eta emango du eskatutako informazioa; Atekari dagokio identifikazioa zuzena den edo ez esatea, hala badagokio izapiderako sarbidea baimenduz.
Atekari dagokio halaber enplegatuen identifikazioa eta baimena kudeatzea, euren lanpostuetan erabiltzen dituzten aplikaziotara sartzeko orduan.
Ikuspuntu teknologikoaren arabera, Ateka sistema berriaren nobedade garrantzitsuena da OpenID Connect protokolo estandarrean oinarritutako arkitektura batean inplementatuta dagoela, horrela teknologia ezberdinetan garatutako aplikazioekin integratu ahal izanik. Bestalde, Atekari esker, gailu mugikorretarako aplikaziotan garatutako zerbitzuak integratu eta babestu ahal dira.
Trantsizio epea
Gaur egun, Nafarroako Gobernuak Interneten eskaintzen dituen zerbitzu telematiko gehienak, identifikatzea eskatzen dutenak, CAR identifikazio sistema erabiltzen ari dira, baina dagoeneko abian da jarduketa lerro bat CAR pixkanaka ordezten joateko Ateka identifikazio sistema berri honen bitartez.
Trantsizio epe honetan, herritarrek, zerbitzu telematiko bat erabiltzerakoan, Ateka identifikazio pantaila edo CAR pantaila topatuko dute, eskuratu nahi den zerbitzua zein sistematan integratuta dagoen kontuan hartuta.