2021ko urriaren 29a

Berlanga, Bardem eta Fernán Gómezen omenaldiaren buru da Tuteran Berorren Maiestate Erregina, Opera Prima Jaialdian

Letizia Erregina eta Chivite Lehendakaria, ‘Bikote zoriontsu hori’ proiekzioan egon dira, 200 ikasle ingururekin batera
Doña Letizia y la Presidenta Chivite han asistido a la proyección de ‘Esa pareja feliz’, junto a unos 200 estudiantes Irudi galeria

Su Majestad La Reina ha participado hoy en Tudela en el homenaje que el Festival Ópera Prima ha rendido a los cineastas Luis García Berlanga, Juan Antonio Bardem y Fernando Fernán-Gómez, coincidiendo con el centenario de sus nacimientos.

Berorren Maiestate Erreginak parte hartu du gaur Tuteran, Opera Prima Jaialdiak Luis García Berlanga, Juan Antonio Bardem eta Fernando Fernán-Gómez zinemagileei egin dien omenaldian, haien jaiotzen mendeurrenarekin bat eginez.

Letizia Erreginak, Nafarroako Lehendakari Maria Chivite, Tuterako alkate Alejandro Toquero, Lurralde Politikako Estatu idazkari Alfredo Gonzalez Gomez eta Kulturako kontseilari  Rebeca Esnaolarekin batera, errekonozimendu bat eman die Jorge Garcia Berlangari, Luis Garcia Berlangaren bilobari; Maria Bardemi, Juan Antonio Bardemen alabari; eta Fernando Fernan-Gomezi, Fernando Fernan-Gomezen semeari, Erriberako hiriburuko Moncayo Zineman.

Tuterako Udalak eta Muskaria Zine Klubak antolatutako jaialdiak keinu bat egin die Espainiako zinemako hiru pertsona ospetsu horiei hogeita batgarren edizioan, eta 1951n Luis Garcia Berlangaren eta Juan Antonio Bardemen opera prima izan zena eman dute; hots, “Bikote zoriontsu hori”, Fernando Fernan Gomezek protagonizatua.

Filmak, gainera, ikusle bereziak izan ditu; hau da, Tuterako institutu eta ikastetxeetako 200 bat ikaslek bete dituzte eserlekuak. Saioan, jaialdiaren zuzendaria den Luis Alegrek Espainiako zinema aldarrikatu nahi izan du gazteen artean, estatuko zinematografiako figura handiak publiko gazteari hurbiltzearekin batera.

Elena Riverak, Cuéntame serieko aktoreak eta Jaialdiko epaimahaiko Ama Gazteako kideak, aurkeztu du ekitaldia, eta bertan izan dira, halaber, herriko Muskaria Zine Klubeko kideak.

Topaketa Erreginarekin

Emanaldiaren aurretik, ekitaldian parte hartu duten ikastetxeetako (Jesuitak, Anunciata, Valle del Ebro BHI, Tuterako Benjamin BHI eta Tuterako ETI LHI) ikasleen ordezkaritza batek Erreginarekin topaketa pribatu batean parte hartu du.

Halaber, bilera informal horretan izan dira Chivite Lehendakaria eta Toquero alkatea nahiz gainerako agintariak, tartean, Gobernu ordezkaria, Jose Luis Arasti, eta udal-korporazioaren zati bat, hiru omenduen senitartekoekin batera.

Opera Prima Jaialdiaren zuzendaria den Luis Alegre oso pozik agertu da Letizia Erregina hitzordu zinematografiko honetan izateagatik, ekimena garrantzitsua izatera iritsi baita estatu-mailan ere. Hitzaldian esan du espero duela Erregina Jaialdian izateak “balio izatea gazteak Espainiako zinera eta zinema-aretoetara errespetuz hurbiltzeko, xarma eta magia garaiezinak baitituzte”. Alegrek adierazi du “areto horiek galtzen badira, altxor handiak galduko direla”.

Erreginaren bisita dela-eta, plaka oroigarri bat jarri da zinemaren atarian, honako legenda honekin: “Erregina Moncayo zineman egon zen Tuterako Opera Prima Jaialdiaren XXI. Edizioa zela-eta”.

Jaialdia

Jaialdia Espainiako zineman urtean zehar egindako lehen lan onenak aitortzeko asmoarekin sortu zen eta, horrela, zinemagileen karrera bultzatzen laguntzeko, gehien behar duten unean. Iaz, COVID-19aren ondorioz bertan behera geratu ondoren, Moncayo Zinemak berriro ere ateak ireki dizkio ekimen zinematografiko honi. Ostiralean, hilak 22, hasi eta bihar, larunbata, amaituko da ‘Viaje a alguna parte’ pelikularekin. Bertan, Helena de Llanosek, Fernando Fernan Gomezen bilobak, aitonak zuzendutako ‘El viaje a ninguna parte’ zinta gogora ekarriko du.

Edizio honetan, zazpi obra arituko dira lehian lehiaketaren atal ofizialean: ‘Érase una vez en Euskadi’, Manu Gomezena; ‘Con quién viajas’, Martín Cuervorena; ‘La vida era eso’, David Martín de los Santosena; ‘Josefina’, Javier Marcorena; ‘El Cover’, Secun de la Rosarena; ‘Chavalas’, Carol Rodriguez Colasena; eta ‘Libertad’, Clara Roquetena.

Epaimahaia honako hauek osatzen dute: Fernando Mendez Leite (zinema-kritikaria, saiakera-idazlea eta Telebista eta Zinemako zuzendaria), Irene Escolar Navarro (aktorea), Elena Rivera Villajos (aktorea), Aurora Julia Sarasa -Monica Randall- (aktorea eta aurkezlea), Esther Garcia Rodriguez (ekoizle exekutiboa eta Pedro Almodovarren ekoizpen-zuzendaria), Marta Garcia Miranda (Ser kateko kazetaria), Maria Jose Fernandez Valles (RNEko kazetaria), Marta Medina del Valle (zinemako kazetari especialista El Confidencialen), Rozalen (abesti original onenaren Goya saria 'La boda de Rosa' pelikulan). 

Opera Primak 65.000 euroko aurrekontua du, eta Nafarroako Gobernuak, hitzarmen baten bidez, 19.500 euro jartzen ditu.

ARGAZKI-OINA: Ezkerretik eskuinera: Luis Garcia Berlangaren biloba, Jorge Garcia Berlanga; Jaialdiaren zuzendaria, Luis Alegre; Tuterako alkatea, Alejandro Toquero; Letizia Erregina; Fernando Fernan-Gomezem semea, Fernando Fernan-Gomez; Juan Antonio Bardemen alaba, Maria Bardem; Nafarroako Lehendakaria, Maria Chivite; eta Lurralde Politikako Estatu idazkaria, Alfredo Gonzalez Gomez.