2021ko urriaren 15a

Irujo kontseilariak Plazaolako Bide Berdearen segurtasuna hobetzeko Lekunberrin egiten ari diren lanak bisitatu ditu

Zeharkako drainatze-obra berritzea eta Bartolo tunelaren ordezko ibilbide berria
videocam Irujo kontseilariak Plazaolako Bide Berdearen segurtasuna hobetzeko Lekunberrin egiten ari diren lanak bisitatu ditu collections Irudi galeria

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak, Plazaolako trenbidearen azpiegituren parte den Zeharkako Drainatze Obraren berritze lanak bisitatu ditu, Lekunberriko geltokitik 1,5 km ingurura. Halaber, Plazaolako bide berdearen ibilbide berria ezagutu du, obretako herrietako alkateekin batera. Ibilbide hori "Bartolo tunelaren" ordezko trazadura da, lur-jausien arriskuagatik itxita dagoena. Lanen helburua Bidearen segurtasuna hobetzea eta trazadurari jarraipena ematea da, inguruko aisialdi- eta turismo-jarduera dinamizatzeko.

Bartolo tunelaren aurreko alternatiba

Nafarroako Gobernuak 2018an jarri zuen abian Nafarroako bide berdeetako tunelen egoerari buruzko azterketa. Zehazki, Plazaolako bide berdean 22 tunel daude prestatuta tren zaharrak Nafarroatik igarotzean zeharkatzen zituen 30 tuneletatik. Azterketaren arabera, Bartolo, Kantina eta Leitzako tunelak ziren esku hartzeko premia handienekoak.

2019ko abenduan, Ingek SLP enpresak “Bartolo tunelaren Bideragarritasun Proiektua” erredaktatu zuen, egoera zehaztu, arriskuak definitu eta beharrezko jarduerak ekonomikoki baloratzearren. Azterketaren ondoren, arrazoi teknikoak eta ekonomikoak medio, konponketa bertan behera uztea aholkatu zuten, eta 2019ko abenduaz geroztik Bartolo tunela itxita aurkitzen da.

2020an, Plazaola Kontsortzio Turistikoa, Lekunberriko Udalarekin batera, ibilbidea aldi baterako hobetzeko irtenbide bideragarria bilatzen aritu zen, Bartolo tunelaren alternatiba gisa.

Bidearen trazadurak jarraipena izan, segurtasuna bermatu eta, era horretan, inguruko jolas- eta turismo-jarduera dinamizatze aldera, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak 75.000 euroko diru-laguntza zuzena eman zion Lekunberriko Udalari, Plazaolako Bide Berdearen ibilbide berria egokitzeko lanak egiteko.

Drainatze-obrak

Bestalde, lanean ari dira zeharkako drainatze-obrari (ZDO) behin betiko irtenbide bat emateko. Obrak “Plazaola” trenbidean gauzatutako azpiegituren parte dira, Lekunberrin tren horren geltokitik 1,5 km inguruan.

Azken hamarkadan, ekaitz-aldietan, bide berdeko puntu horretako ezpondan ur-putzu bat egiten zen. 2013ko eta 2015eko plubiometria handiekin sortu zen, ezpondako zati batzuk behera erorita.

Erorketa horien ondorioz, Lekunberriko Udalak ZDOren ikuskapen-txostena eta hura berritzeko dagokion Memoria Tekniko Baloratua egiteko agindu zuen 2015ean eta 2017an.

Emandako datuak eta azpiegituraren egoera ikusita, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak “Lekunberrin, Plazaolako Bide Berdeko 1,5 Km-ko ZDO berritzeko” proiektua enkargatu zuen, 241.226,29 euroko lizitazio-aurrekontuaren  truke (%21eko BEZ barne).