2021ko urriaren 1a

Ollo kontseilariak nabarmendu du helduetan euskara ikastea lehentasun bat dela hizkuntza horren bigarren plan estrategikoan

Helduei euskara irakasteko ikastaroaren hasieran, hizkuntza honek kohesio eta aniztasun faktore gisa duen balioa gogorarazi du
La consejera Ollo durante su intervención.
camera_alt La consejera Ollo durante su intervención.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Ana Ollo Hiritarrekiko Harremanetarako kontseilariak lehentasuna eman dio helduetan euskara ikasteari, 2021-2022 ikasturteari hasiera emateko ekitaldian. Ekitaldia eguerdian izan da Iruñean, eta Mikel Iruskieta Quintian, Euskal Herriko Unibertsitateko doktore eta irakasleak, ere parte hartu du. Mikel Iruskieta Quintianek "Hizkuntzen ikaskuntza helduengan eta hizkuntzaren teknologiak: euskararen etorkizuneko zenbait arrakasta eta erronka". hitzaldia eman du.

Hitzaldian, kontseilariak Nafarroa Suspertu Plana aipatu du. Plan horrek euskara kohesio- eta aniztasun-faktoretzat hartzen du, eta ezartzen du Euskararen Bigarren Plan Estrategikoa sustatuko dela, prestatzen ari baitira, hizkuntza-elkarbizitzara eta euskarazko baliabideen plangintzara bideratuta. Bertan adierazi duenez, helduek euskara ikasten jarraitzeko beharrezko neurriak hartu behar dituzte.

Agindu horri jarraiki, irailean kanpaina zabal bat egin da “Euskara orain” leloarekin, esparru horretako 33 toki-erakunderekin eta eragile garrantzitsuekin lankidetzan, hala nola Zubiarte euskaltegiarekin, Hizkuntza Eskola Ofizialarekin, AEK eta IKA erakundeen gizarte-ekimeneko euskaltegiekin eta Bay and By euskaltegiekin. Hauei eskerrak eman zaizkie beren laguntzagatik; izan ere, honekin bakarrik, esan du posible dela “euskalduntzean aurrera egitea”.

Ana Ollok gogorarazi nahi izan du, halaber, Nafarroako Gobernuak bultzatu dituela, Euskarabidearen bidez, ikasleei zuzendutako laguntzak, ikastaro trinkoak, barnetegia eta autoikaskuntzako ikastaroak egiteko. Laguntza horiek 33.000 euro gehitu dira ikasturte honetan.

Hizkuntza-teknologiak

Bestalde, hitzaldian, Mikel Iruskieta Quintian doktoreak eta irakasleak hizkuntza-teknologiek euskararen irakaskuntzan egiten duten ekarpena izan du ardatz, eta azaldu du zer den hizkuntzaren tekonologia, nola erabiltzen den eta nola erabil daitekeen aurrez aurreko edo elearning modalitatean, baliabide batzuk aipatuz.

Haren iritziz, “orain da ikasleari eskola presentzialetan edo euskaltegitik kanpo teknologia mota horrekin garatzeko eta laguntzeko unea”, “irakasleari ikaslea hobeto gidatzen lagundu beharko liokeen teknologia”. Azkenik, proiektu arrakastatsu batzuk eta hizkuntzaren teknologien erronkak aipatu ditu euskararen irakaskuntzan.