Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak 205.275 euro emanen dizkie mankomunitateei gorputz- eta kirol-jarduerentzako
2021ko irailaren 23a
Nafarroako Gobernuak 205.275 euro emanen dizkie mankomunitateei gorputz- eta kirol-jarduerentzako
Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Kirolaren Institutuak (NKI) 205.275 euroko laguntzak emanen dizkie mankomunitateei, 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era bitarte kirol eta gorputz jardueren programak sustatzeko. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago eta urriaren 8an bukatuko da.
NAOn argitaratutako deialdiaren zenbateko osotik, 85.275 euro 2021. urteko urriak 1 eta azaroak 30 artean garatzen diren jardueretarako dira eta beste 120.000 euro, 2021eko abenduak 1 eta 2022ko irailak 30 artean garatzen direnetarako.
Diru-laguntza bideratuko da jarduera fisiko-kiroleko alorrari dagozkion programen sustapenak eraginiko defizita partzialki ordaintzera, baldin eta horien titulartasuna erakunde horri eta adierazitako epealdi horri dagokienean.
Alde batetik, diruz lagunduko da zuzendaritza teknikoa, kontuan hartuz mankomunitateari dagozkion zerbitzu eta jarduerak eta, bestetik, kirol monitore eta kirol entrenatzailearen lanbidetan aritzen direnek garatu ohi dituzten funtzio teknikoak.
Diruz lagundutako jarduerak dira ohiko fisiko-kiroleko alorrekoak, oro har herritarrei zuzendutakoak eta estrategikoak, aukeren berdintasuna, inklusioa, mugak gainditzea bezalako balioak sustatzen dituzten haiek, hau da, gizarte esklusio arriskuan dauden pertsonengana zuzendutako jarduerak, gazteengana zuzendutako jarduerak (14 eta 30 urte arteko neska-mutilak), kultura arteko jarduerak eta jarduera eskuragarriak.
Eskaera telematikoa
Laguntza hauek eskuratzeko interesa duten erakundeek eskaerak modu telematikoan aurkeztu beharko dituzte, Nafarroako Gobernuaren Atariko Katalogoan dagokion fitxa erabiliz. Dokumentu horretan aurkitu ahal da Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren Erregistro Elektroniko Orokorrerako esteka bat.