2021ko irailaren 22a

Doako justiziak zerbitzu publikoaren izaera indartuko du antolaketa eredu berriarekin

Gobernuak Nafarroako Kontseiluari arautegia onartzeko foru dekretu proiektua bidali dio, zerbitzuaren lurralde kohesioa eta finantzazioa hobetzeko
Doako justiziak zerbitzu publikoaren izaera indartuko du antolaketa eredu berriarekin Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan, ohiko bilkuran, Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendu berria onesten duen Foru Dekretuaren proiektua aintzat hartzea onartu du, eta horrek antolamendu eredu berri bat sortuko du doako justiziarako. Foru dekretu proiektua kontuan hartuko da Nafarroako Kontseiluaren nahitaezko irizpena emateko eskaeraren ondorioetarako.

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan, ohiko bilkuran, Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendu berria onesten duen Foru Dekretuaren proiektua aintzat hartzea onartu du, eta horrek antolamendu eredu berri bat sortuko du doako justiziarako. Foru dekretu proiektua kontuan hartuko da Nafarroako Kontseiluaren nahitaezko irizpena emateko eskaeraren ondorioetarako.

Erregelamendu honekin “Justiziaren zerbitzu publikoaren izaera finkatu ahal izango da; zerbitzuaren lurralde kohesioa hedatzen da, eta bere   finantzaketa hobeagotzen da”, Eduardo Santos Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak esandakoaren arabera, Gobernuaren Ohiko Bilkura osteko prentsaurrekoan.

Izan ere, Santosek zehaztu duenez, doako justizia da “eskubideen bermea herritar zaurgarrienentzat, horiek baitira erabiltzen dutenak; ezinbestekoa gertatzen baitzen ziurtatzea “kalitatezko arreta juridiko bat kasu guztietan; dagokien segimenduarekin; homogeneoa gertatzen dena pertsona erabiltzaile guztientzat, nonahi bizi direla ere, zeren kontziente gara egoera ez dela berdina barruti judizial ezberdinetan”. Araudi berriak “koherentzia eta berdintasun handiagoa ematen dio sistemari eta, oro har, zaintza zerbitzuetako ordainsariak hobetzen ditu”, azaldu du kontseilariak.

Santosek azpimarratu du doako justizia “Nafarroako Gobernurako gizarte politika garrantzitsu bat dela, zeinen helburua den pertsonek, duten egoera ekonomikoa alde batera utzita, epaitegien eta auzitegien aurrean kalitatezko asistentzia profesional baten eskutik eskubideak defendatzeko ahalmena izatea”. Gainera esan du ereduaren erreforma burutu dela “elkargo profesionalekin kontaktu estua izanik eta akordioa lortuz, zeini esker ona adierazi nahi diedan kalitate goreneko zerbitzu bat eskaintzeko konpromisoa, abokatutzatik zein prokuradoretzatik”.

Elkargo profesionalekin izandako kolaborazioa ez da mugatzen soilik Erregelamendu honen garapenera, aldiz giltzak kontsideratzen diren gaietan jarraipena izatea du helburu. Prestakuntza espezializatuaren kasua da, Erregelamendu berriarekiko apustua, zeinetan, bestalde, prestakuntza sistema bateratzen den.

2012 urteko arau bat berritzea

Foru dekretuaren proiektu honek 2012. urteko erregelamendu bat eguneratzea suposatzen du; urte horretatik lege alorrean aldaketa ugari gauzatu dira eta orduan kontenplatu gabe zeuden prestazioak barne hartu dira. Esaterako SAM (Emakumearen aurkako Indarkeria), SOJP (Espetxe Zerbitzua) edo Atzerritartasuna bezalako zerbitzuak, zein haiek bermatzeko barne hartzen diren.

Sistemaren berrikuntzak bilatzen du, Eduardo Santos kontseilariaren esanetan, “arrazionaltasun, koherentzia, berdintasun eta lurralde kohesio gehiagoz hornitzea abokatutzako elkargo ezberdinek doako justiziaren bidez herritarrei ematen dizkieten zerbitzu guztiak”.

Beste gaien artean, barne hartzen da profesional berdinak atxilotutako pertsonari arreta ematea, atxiloketako unetik hasita prozesu penalaren amaiera arte, eta horrek zalantzarik gabe bere defentsa hobetu egiten du. Gainera, atxilotutako pertsonaren asistentziarako zaintza zerbitzua profesional gehiagorekin hornitzen da, errebindikazio historiko bat bete ahal izanik, zeinek arinduko dituen, ziur, herritarren arretarako epeak.

Bereizkeria historikoekin amaitzea

Lurralde kohesio horren bilaketak suposatzen du biztanleria urriagoko lurralde esparruetako elkarteen beheranzko ordainsariaren bereizkeria historikoekin amaitzea. Horretarako, zaintzekin lotura duen ordainketa sistema aldatzen da, elkargo bakoitzeko eguneroko asistentzien batez bestekoa kontuan hartuta, Iruñako Elkargotik hasita, zeinetan zaintza gehien dauden, gainerakoekin proportziozko moduan egokituz. Horrela batez besteko esfortzuaren arabera kobratzen da, abokatu guztien ordainsariak hobetuz.

Halaber prokuradoretzakoak hobetzen dira, baita elkargo profesionalek espedienteen kudeaketa eta txanden antolaketa direla eta jasotzen duten konpentsazioa ere. Hedatu egiten da halaber elkargo ezberdinek zerbitzu hau emateagatik jasotzen duten zenbateko osoa, xedea izanik esfortzu irizpideekin lotutako zerbitzuak ordaintzeko partida esleituak berbideratzea.

Adibide modura, aipagarria da Emakumearentzako Arreta Zerbitzuan (SAM) arreta nabarmenki hobetzen dela, une horretara arte beste gai batzuekiko gutxietsita aurkitzen baitzen. Zerbitzu hau, atzerritartasun arlokoa hala nola espetxe asistentziarena, orain arte akordio zehatzen arabera arautzen zirenak, dekretu honekin Nafarroako Gobernuak finantzatzen duen doako justiziaren alorreko prestazioen atal integral modura finkatzera heldu dira.