2021ko irailaren 20a

Nafarroako Gobernuak Arrazakeriaren aurkako Legea sortzeko izapideak hasi ditu

Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Planeko neurriak osatzeko foru-esparru egokia izango da

Foru Komunitateak arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako lege bat izateko izapideak hasi ditu Nafarroako Gobernuak. Eduardo Santos Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak foru agindua sinatu du, Nafarroari foru arau-esparru egokia eman nahi dion lege proiektua egiteko prozedurari hasiera emateko, babes errealeko sistema bat eskaintzeko eta Nafarroan Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko 2021-2026 Planean hartutako neurriak osatzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)