Descárgate la app
“Foru Komunitatearen egoerari buruzko eztabaida” egiteko eskatu dio Gobernuak Parlamentuari
2021ko irailaren 15a
“Foru Komunitatearen egoerari buruzko eztabaida” egiteko eskatu dio Gobernuak Parlamentuari
El Gobierno de Navarra ha adoptado, en su sesión de hoy, un acuerdo por el que solicita al Parlamento la celebración del Pleno del “Debate sobre el estado de la Comunidad Foral 2021” para los días 4 y 5 de noviembre. Esta solicitud se plasma en un escrito remitido por la Presidenta María Chivite, en el que destaca que “los indicadores económicos y sociales permiten mirar este final de año con un optimismo siempre prudente”.
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, akordioa onartu du Parlamentuari “Foru Komunitatearen egoerari buruzko eztabaida” egin dadila eskatzeko, azaroaren 4 eta 5an. Eskaera María Chivite Lehendakariaren idatzi baten bitartez gauzatu da, bertan jasotzen denez “adierazle ekonomiko eta sozialei esker, optimismo zuhurrarekin begiratu dezakegu urte amaiera”.
Zentzu horretan, Lehendariak adierazu du: “Gizarte Segurantzako afiliazioan errekorrak hautsi ditugu, ABEEE-an dauden langileen kopurua jaitsi da, ekoizpen industriala sustatzen ari da, baita LH Duala ere, eta desberdintasun tasa gutxien duen erkidegoa gara. Guzti horrek COVID osteko etapa modu positiboan ikusteko aukera ematen digu”.
Gutunea, Chivite Lehendakariak nabarmendu du: “Nafarroako Gobernuak legegintzaldiaren erdia pasa du, COVID-19ak eragindako garaia izan da, baina Foru Komunitatearen garapenean garrantzia handia duten gaietan aurrera egin da, bai Nafarroako Kanala moduko azpiegituretan, bai inbertsioetan, zerbitzu publikoen hobekuntzan, autogobernuaren bultzadan eta, guzti hori, berrikuntza, digitalizazioa, kohesioa eta jasangarritasuna ardatz dituen gizarte eta ekonomia eredu berria sustatzeko ikuspegitik”.
Lehendakariaren idatzian irakur daitekeenez “Nafarroa Suspertu plana daukagu eta Europako funtsak, zeinak inbertsio historikoak diren, eta ekainean onartutako Enplegu Plana. Gauden berreskuratze bidea gidatuko duten tresna erabilgarriak eta beharrezkoak.
Bide hori elkarrizketa politikotik eta gizartearekin eraikitzen jarraitzen dugu, eta bide emankorra dela frogatzen ari gara”.
“Nafarroako hurrengo Aurrekontu Orokorrak izapidetzen hasiko gara —jarraitzen du María Chivitek—, eta Europako funtsei lotutako inbertsioak zehazten eta gauzatzen hasiko gara, hala nola ibilgailu elektriko eta konektatuaren proiektu estrategikoak (PERTE), eta beste proiektu batzuetan lanean jarraituko dugu, hala nola nekazaritzako elikagaien sektoreko proiektuetan, sektore estrategiko horietan oso ondo kokatuta baitago Nafarroa”.
Lehendakariak nabarmendu du, halaber, “urratsak egiten ditugu Nafarroaren oparotasunari lagundu behar dioten gaietan, hala nola elkarbizitzarekin lotutakoetan. Frentismoak, gorrotoaren diskurtsoak eta tentsioak, batzuetan politikaren beraren bidez, herritarrei helarazten zaizkien une kezkagarri batean hausnarketa sakona egin behar dugu, erakundeek eta herritarren ordezkari izateko ohorea dugunok bizikidetzaren, aniztasunarekiko errespetuaren eta bizikidetzaren aldeko apustuaren eredu izan gaitezen”.
Amaitzeko, Chivitek zehaztu du: “Trafikoaren eta bide-segurtasunaren transferentziarekin amaituko dugu urtea, eta espetxe-osasuna formalizatu ondoren, Nafarroak aurrera egiten du Nafarroako Gobernuak herritarrekin, oparotasunarekin eta zerbitzu publikoen kalitatearekin duen konpromisoarekin”.