Descárgate la app
Hezkuntza Departamentuak "Aprobetxatu zure esperientzia" kanpaina aurkeztu du lanbide-gaitasunak egiaztatzeko
2021ko irailaren 13a
Hezkuntza Departamentuak "Aprobetxatu zure esperientzia" kanpaina aurkeztu du lanbide-gaitasunak egiaztatzeko
El Departamento de Educación del Gobierno de Navarra ha presentado hoy una campaña de acreditación de competencias profesionales destinada a que toda persona con experiencia profesional, pero carente de titulación, pueda ver reconocida oficialmente su experiencia. El procedimiento de acreditación de la competencia profesional se pone en marcha para facilitar a las personas que no cuentan con este documento oficial una vía para obtenerlo.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak lanbide-gaitasunak egiaztatzeko kanpaina aurkeztu du gaur, esperientzia profesionala duten baina titulurik ez duten pertsona guztiei beren esperientzia ofizialki aitortu ahal izateko. Lanbide-gaitasuna egiaztatzeko prozedura abian jarri da dokumentu ofizial hori ez duten pertsonei gaitasun hori lortzeko bidea eman diezaieten.
Prozesuak ez du aldez aurretiko prestakuntzarik eskatzen. Ez dago ikasi beharrik edota azterketa tradizionalik gainditu beharrik. Interesatuak bere esperientzia profesionalaren edo beste ikaskuntza-bide batzuen bitartez ikasitakoa erakutsi besterik ez du egin behar.
Hezkuntza kontseilaria den Carlos Gimenok gogorarazi du, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako eta Lan eta Gizarte Ekonomiako ministerioen eskuduntza berrien ondorioz, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak-Nafar Lansarek (NEZ-NL) eta Hezkuntza Departamentuak eskumenak eskualdatzea adostu zutela, eta eskumen horien artean dago gaitasun profesionala egiaztatzeko prozedurak Hezkuntza Departamentuak soilik kudeatzea.
Gaitasun profesionalak egiaztatzeko aukera ez da berria. Lehen aldiz, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko 5/2002 Lege Organikoan jaso zen, eta, araudi moduan, uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretu bidez garatu zen. Geroztik, Nafarroan, prozedurak elkarrekin garatu dituzte NEZ-NLk eta Hezkuntza Departamentuak, eta, horrela, 3.000 lagun inguruk, 2002 eta 2020 urte artean (urtean batez beste 200 prozesu baino gutxiago), batik bat lan-esperientziaren bidez hartutako gaitasunen ikaskuntzen errekonozimendu ofiziala lortu dute.
Hala ere, berrikuntza handi bat dago araudi-mailan; hau da, egiaztapen ofiziala lortu nahi duen edonork (LHko titulua edo LHko tituluaren zati bate do profesionaltasun-ziurtagiria) orain etengabe irekita dagoen prozedura batean parte hartzeko eskaera egin ahal izatea, Administrazioak aldez aurretik deialdirik egin behar izan gabe. Alegia, herritarrentzat beti irekita dagoen leihatila bat egongo litzateke.
Aprobetxatu zure esperientzia / Aprovecha tu experiencia
Gaur aurkeztu duten Aprobetxatu zure esperientzia / Aprovecha tu experiencia hedapen-kanpainaren helburua da prozedura honen berri ematea ahalik eta langile-kopuru handienari eta haiek jabetzea ez dagoela ikasi beharrik edo azterketa bat prestatu beharrik, haien lan-eremu bereko pertsonen aurrean beren gaitasun profesionala erakustea baizik. Eta, beste ezeren gainetik, prozesu honek irekitzen dizkieten aukera guztiak ikus ditzatela, enplegagarritasuna eta kualifikazioa hobetzeko, lan-egonkortasuna areagotzeko, lan-merkatuan mugikortasuna eta lanbide-aurrerapena errazteko eta etengabeko prestakuntza ziurtatua eskuratzeko.
Gimenok azpimarratu du prozedura hau Europako eta estatuko gidalerroetan jasotako helburu estrategikoa dela. “Hazkunde ekonomiko eta sozialerako eta enplegagarritasunerako Lanbide Heziketa Modernizatzeko Espainiako Gobernuak bultzaturiko Planean, gaitasun profesionala egiaztatzeko prozedura jasotzen da lehentasunezko jarduera bat bezala; hori dela-eta, Foru Exekutiboak jardunean ari diren langile gehienak artatu nahi ditu (enplegatuak eta langabeak), haien gaitasun profesionala aitortze aldera, betiere bermatuaz izena ematen dutenak prozeduraren erdigunea direla eta errespeturik handiena zor zaiela haiekin egiten diren jarduerei dagokienez”.
Bestalde, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako zuzendari nagusia den Tomas Rodriguez Garrazak azpimarratu du lanbide-heziketako ikastetxeen sarearen euskarria badutela, informazioa eta orientazioa emango dutela, eta egiaztatzeko prozeduren egoitza izango direla. Rodriguez Garrazak, halaber, Nafarroako Enplegu Zerbitzu-Nafar Lansareren funtsezko laguntza aipatu du informazioa eta orientazioa eskaintzeko lanetan, eta Lanbide Heziketako Nafarroako Kontseiluko agente ekonomikoen lankidetza ere bai, prozedura horiek hedatzeko nahiz enpresei eta langileei informazioa emateko lanetan laguntzeko.
“Prozedura hau”, esan du LHko zuzendari nagusiak, “Europako agendan ezarritako kualifikazio-mailak lortzeko abiapuntua da, pertsonei egiaztapen ofizial bat eskuratzea erraztuaz, bizitzan zehar prestakuntza-ateak ireki diezazkieten, garapen ekonomikoari laguntzeko eta produkzio-sektoreen kualifikazio-premiei erantzun bat emateko”.
LH Modernizatzeko Planak lau urteko garapen-perspektiba du, eta ekonomikoki laguntzen du lanbide-gaitasunak egiaztatzeko prozesuak garatzen. Hemendik 2023. urtera bitarte, urtean gehienez 2.048.614,44 euro emango zaizkio Nafarroari eta, horri esker, prozeduran parte hartu nahi duten pertsona asko eta asko artatu ahal izango dira.
Hezkuntza Departamentuak, Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, hainbat modu aurreikusi ditu interesatuek egiaztatzeko prozeduran izena eman ahal izan dezaten:
- LHko zentro integratu batera zuzenean joatea, eman beharreko urratsen berri izateko.
- NEZ-NL sareko edo SEPEko (Estatuko Enplegu Zerbitzua) Enplegu Bulego batera joatea.
- LHko Zuzendaritza Nagusiak sektoreka ateratako deialdiren baten bidez.
- LHko Zuzendaritza Nagusiak egoera horretan aurkitzen diren pertsona dezente dituzten enpresa ezberdinekin itundutako prozeduren bidez.
Egiaztatzeko egoeran aurkitzen diren pertsonak identifikatu ahal izan dituzten agente sozial eta ekonomiko ezberdinekin lankidetzan.
Gaitasuna egiaztatzeko prozeduran sartzen den pertsona bakoitzak pertsona baten laguntza izango du aurrez, prozeduran orientatzeko nahiz ibilbide profesionalean zehar egindako ikaskuntzak identifikatzeko, eta, ondoren, haren eremu profesional bereko pertsona batek ebaluatu egingo du elkarrizketa profesionalen edo jarduera profesionalen simulazioen edo beste metodo batzuen bitartez, baina, inola ere ez, azterketa tradizional baten antzekoaren bidez.
Parte hartzeko, bizpahiru urteko lan-esperientzia izan behar da, kasuen arabera, pertsona bakoitzak lortu nahi duen ziurtagiriaren ingurukoa.
Prozedura Hezkuntza Departamentuak arautzen eta antolatzen du, eta lanbide-heziketako ikastetxeen bidez garatzen da. Prozedura horien bitartez, estatu-mailan balio duen egiaztapena eskura dezakete pertsonek, enplegagarritasuneko eta lanbide-aurrerapeneko aukerak hobetzeko, enplegurako prestakuntza-eskaintzetarako sarbidea errazteko, lanbide-kualifikazioan aurrera egiteko, profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko, lanbide-heziketako tituluetarako sarbidea errazteko edo homologatu gabeko edo osatu gabeko beste prestakuntza batzuen errekonozimendu ofiziala lortzeko eta lanbide-gaitasuna ofizialki aitortua ikusteak norberarentzat dakarren gogobetetasuna izateko.
Bestalde, enpresek ere interesa dute prozedura honetan, egiaztapenak enpresaren giza kapitala profesionalki hobetzea baitakar. Horrez gain, aitorpenak, kasu askotan, langileak prestakuntzara mugitzea erraztuko du, haien kualifikazioa edo birkualifikaizoa eguneratzea bultzatuz.
2021eko ekitaldi honetan zehar, oinarri operatiboak finkatzen ari dira prestakuntza duten prozesu horiek ahalik eta ondoen garatzeko, 130 pertsona baino gehiago aholkulari eta/edo ebaluatzaile bihurtzeko, eta, pasa den abuztuaren 31ra arte, parte hartzeko banako mila bat eskaera jasotzeko. Helburua da, behin kanpaina zabalduta eta arreta-gailua eratuta, dagozkion akreditazioak eskatzeko eta emateko kopuruak nabarmen handitzea eta urtea amaitu aurretik 2.400 egiaztapen-prozesu inguru kudeatzera iristea.