2021ko irailaren 13a

Chivite Lehendakariak eta Nafarroako Volkswageneko Enpresa Batzordeak elkarlanean jarraituko dute enpresaren eta enpleguaren orainaren eta etorkizunaren alde

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak  eta Alfredo Morales Enpresa Batzordeko presidenteak bilera "oso positiboa" izan dute

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak  eta Alfredo Morales Nafarroako Volkswageneko Enpresa Batzordeko presidenteak bilera "oso positiboa" izan dute astelehen honetan, eta "enpresaren eta enpleguaren orainaren eta etorkizunaren alde elkarlanean jarraitzeko beharra" azpimarratu dute.

Bileran, Lehendakariak  jakinarazi du datorren astean Nafarroako Volkswageneko Zuzendaritza eta Enpresa Batzordea bilduko direla, eta, ondoren, Industria Ministerioarekin ere bai. Horrela, administrazio guztiek, zuzendaritzarekin eta enpresako langileekin batera, "Elkarrekin lan egingo dute lantegiaren egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko, automobilgintza sektorea Nafarroarentzako funtsezkoa baita".