Descárgate la app
Chivite Lehendakariak eta Nafarroako Volkswageneko Enpresa Batzordeak elkarlanean jarraituko dute enpresaren eta enpleguaren orainaren eta etorkizunaren alde
2021ko irailaren 13a
Chivite Lehendakariak eta Nafarroako Volkswageneko Enpresa Batzordeak elkarlanean jarraituko dute enpresaren eta enpleguaren orainaren eta etorkizunaren alde
Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak eta Alfredo Morales Nafarroako Volkswageneko Enpresa Batzordeko presidenteak bilera "oso positiboa" izan dute astelehen honetan, eta "enpresaren eta enpleguaren orainaren eta etorkizunaren alde elkarlanean jarraitzeko beharra" azpimarratu dute.
Bileran, Lehendakariak jakinarazi du datorren astean Nafarroako Volkswageneko Zuzendaritza eta Enpresa Batzordea bilduko direla, eta, ondoren, Industria Ministerioarekin ere bai. Horrela, administrazio guztiek, zuzendaritzarekin eta enpresako langileekin batera, "Elkarrekin lan egingo dute lantegiaren egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko, automobilgintza sektorea Nafarroarentzako funtsezkoa baita".