Descárgate la app
200 pertsona langabek hartuko dute parte udazken honetan prestakuntza eta enplegua uztartzen dituzten ikastunen sektoreko eskoletan
2021ko irailaren 10a
200 pertsona langabek hartuko dute parte udazken honetan prestakuntza eta enplegua uztartzen dituzten ikastunen sektoreko eskoletan
Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Saltolkirekin eta Ibilgailuak Konpontzeko Lantegien Nafarroako Elkartearekin batera, 25 urtetik beherakoei edo talde ahuletako kideei zuzendutako ekimena sustatu du
ANTRVko Ana Rosa Erro, SALTOKIko Miguel Ángel Jiménez, Volkswagen -eko Alberto Lalana; Miriam Martón, Nafar Lansareko zuzendari kudeatzailea; Carmen Maeztu, Eskubide Sozialetako kontseilaria, CEN -eko Javier Iradier, AN -eko Belén Hernández eta Nafar Lansareko Carlos Adín.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafar Lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpeko erakundeak, bultzada berri bat eman dio Ikastunen Sektoreko Eskolen proiektuari, enpresen parte hartze zuzenarekin langileei zuzendutako ekimenari. Carmen Maeztu, Eskubide Sozialetako kontseilariak, gazte langabeei zuzendutako ekintza berritzaile honen lerro nagusiak aurkeztu ditu, Miram Martón Nafar Lansareko zuzendari kudeatzaileak itxi duen jardunaldian.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).