Descárgate la app
Lurralde Kohesioak 75.000 euro inbertituko ditu Azkoiengo Emakumeen parkea egokitzeko
2021ko abuztuaren 3a
Toki Administrazioak 75.000 euro inbertituko ditu Azkoiengo Emakumeen parkea egokitzeko
Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazio eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, elkarlanerako hitzarmena sinatu du Azkoiengo Udalarekin herriko Emakumeen parkea egokitzeko lanak egiteko.
Jarduerak 180.547,28 euroko aurrekontua du (BEZ barne), Foru Gobernuak 75.000 euro jarriko ditu eta gainerakoa Udalak ordainduko du. Hitzarmena berriki sinatu dute Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusi Jesus Maria Rodriguezek eta Azkoiengo alkate Juan Carlos Castillok.
Azkoiengo Emakumeen Parkeko zoladuraren egungo egoera kaskarra da, zenbait galtzada-harri altxatu direlako, eta horrek segurtasun-arazoak sortzen dizkie oinezkoei.
Parkearen berrantolaketa egingo da, berdegune berriak gehituz, dagoen zoladura berrituz eta euri-uren sarea banaketa berri horretara egokituz. Bi sarrera berri izango ditu, eta horien inguruan bankuak egonen dira.
Lanen bidez, ingurua leheneratu nahi dute, erabiltzaileen aisialdirako leku erakargarri eta segurua izan dadin.