2021ko uztailaren 26a

Mugikortasun elektrikoa sustatzeko 5 milioi euro bideratuko ditu Nafarroak MOVES programaren hirugarren edizioan

Laguntzen deialdia ibilgailu elektrikoak erosteko eta kargatze-azpiegiturak hedatzeko da
Mugikortasun elektrikoa sustatzeko 5 milioi euro bideratuko ditu Nafarroak MOVES programaren hirugarren edizioan Irudi galeria

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak Mugikortasun elektrikoari lotutako MOVES pizgarrien programaren beste edizio baterako deialdia egin du, 4.950.000 euroko zuzkidura ekonomikoarekin eta aurreko urteko kopurua bikoizten du.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak Mugikortasun elektrikoari lotutako MOVES pizgarrien programaren beste edizio baterako deialdia egin du, 4.950.000 euroko zuzkidura ekonomikoarekin eta aurreko urteko kopurua bikoizten du.

Hain zuzen 3.500.000 euro ibilgailu elektrikoak, «entxufagarriak» edo erregai-piladunak eskuratzea sustatzeko bideratuko dira eta 1.450.000 euro haiek kargatzeko azpiegituren ezarpena babesteko.

Laguntzak prentsaurreko batean aurkeztu dituzte Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialen kontseilariak eta Uxue Itoiz Industria, Energia eta S3 Estrategia Proiektuen zuzendari nagusiak.

Deialdiaren helburuak bat datoz “Navarra Horizonte 2030” izenekoaren Plan Energetikoarekin, betiere merkantzia-garraioan eta pertsonen mugikortasunean energiaren kontsumoa neurtzea eta merkantzien garraioan petrolioarekiko mendekotasuna murriztea lortzeko ekintzak sustatzea bilatzen bada.

“Aukera historiko baten aurrean gaude etorkizunari baikortasunez aurre egiteko. Ibilgailu elektriko eta konektatura heltzeko eraldaketa errealitate bat zen pandemiaren aurretik. Next Generation funtsek duela urte bete inguru pentsatu ezingo genukeen inbertsio esparru bat ematen digute”, ziurtatu du Irujok. “Nafarroako Gobernuaren ardura izango da trantsizio hori errazteko neurriak sustatzea eta automozio sektorearen hornitzaile ehuna babestea, neurri ekonomikoek balio-kate osoa estali dezaten”.

Laguntzak apirilaren 13ko 266/2021 Errege Dekretuaren arabera araututa daude, zeinek autonomia komunitatetarako hala nola Ceuta eta Melilla hirietarako laguntzen emakida zuzena onartzen duen, Europako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan mugikortasun elektrikoarekin lotutako pizgarrien programak exekutatzeko.

Diru-laguntzarako aukera duten jarduketak

Laguntzen deialdia, pertsona fisiko eta juridiko, profesional autonomo eta jabeen komunitatetara zuzendua, bihar, uztailak 27, argitaratuko da; eskariak hurrengo egunetik hasita 2023ko abenduaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira Interneten, Nafarroako Gobernuaren Atariko Izapide-Katalogoaren baitan dagoen laguntzen fitxan.

Ibilgailu elektrikoak erosteko laguntzen barne hartzen dira turismoak, furgonetak edo kamioi arinak, kuadriziklo arinak eta astunak hala nola motozikletak, betiere IDEA-ko Ibilgailuen Oinarrian azaltzen badira.

Pertsona fisikoek laguntzak eskaini ahal izango dituzte gehienez deialdi bakoitzeko ibilgailu baterako, eta jabeen komunitateak hala nola pertsona juridikoek berriz, urteko gehienez 50 ibilgailuetarako. Autonomoen kasuan, muga 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 zenbakidun Araudian (EB) xedatuta dago, zein laguntza minimotarako Europar Batasuneko Funtzionamendu Tratatuaren 107 eta 108 artikuluen aplikazioari dagokion.

Diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte Nafarroako lurraldearen baitan energiaren kontsumoa edo petrolioarekiko mendekotasuna eragiten duten jarduketek, 12 hilabeteko epe maximoaren baitan aurkeztu eta justifikatzen direnek, emakidaren ebazpena jakinarazten den datatik aurrera.

Laguntzen bigarren lerroari dagokionez, diru-laguntzen jasotzaileak izango dira, zuzenean eskuratzeko modalitatean, ibilgailu elektrikoen bateriak berriz kargatzeko sistemak. Gainera, jabeen komunitateen kasuan, diru-laguntza esleitu ahal izango zaie ibilgailu elektrikoa berriz kargatzeko jarduketa karga adimentsuaz hornitzeko aurre-instalazio elektrikoa eta komunikazio-zerbitzua erabilgarri izateko derrigorrezko kanalizazioei. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituraren erabilera publikoa zein pribatua izan daiteke.

Laguntzaren muga espediente bakoitzeko 800.000 eurokoa izango da, jarduketa ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoen kasuan salbu, hauek araudi europarraren arabera eskatzaile bakoitzari dagokionaren mugarekin kontatuko dute; jarduketa hori ez duten pertsona fisikoek espediente bakoitzeko 5.000 euroko muga izango dute.

Dedukzio fiskalak

Uxue Itoizek oroitarazi du aurkezpenean, laguntza hauez haratago, Nafarroak energia berriztagarrien instalaziotan, ibilgailu elektrikoetan eta berriz kargatzeko sistemetan inbertsioak egiteagatik, diru-laguntza hauekin bateragarriak diren dedukzio fiskalekin kontatzen duela. Onura fiskalak ibilgailu elektriko bat erostean eta berriz kargatzeko azpiegituren instalazioan aplikatzen dira. Dedukzioen onuradunak diren ibilgailuak ez dira turismoak soilik, baita bizikletak, ziklomotoreak, furgonetak edo kamioi arinak, triziklo eta kuatriziklo arinak eta astunak ere, betiere elektrikoak izaten direnean. Interesatuek informazio guztia kontsulta dezakete Navarra Emisiones Cero webgunean.