2021ko uztailaren 22a

Nafarroako Gobernuko suhiltzaile eta TAP (adar juridikoa) izateko oposizioak irailaren 4an eta azaroaren 6an izango dira, hurrenez hurren

Nafarroako Gobernuko suhiltzaile eta TAP (adar juridikoa) izateko oposizioak irailaren 4an eta azaroaren 6an izango dira, hurrenez hurren. Lehenengo kasuan, 1.083 pertsona deitu dira eta bigarrenean 440, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, asteazken honetan, uztailak 21, argitaratutako behin betiko zerrenden arabera. 

Suhiltzaileentzako oposizioen kasuan, Nafarroako Gobernuak sustatzen duen 37 plazako eskaintzari dagozkio. Deialdiko 1.083 pertsonetatik (1.018 gizon eta 65 emakume) 1.056 txanda irekikoak dira, eta gainerako 27ak, berriz, promoziokoak.

TAP (adar juridikoa) lanpostuei dagokienez, 36 plaza dira guztira. Izena eman duten 440 pertsonetatik (298 emakume eta 142 gizon), txanda irekikoak 392 dira, beste 42 promoziozkoak eta 6 ezgaitasun txandakoak.