2021ko martxoaren 15a

Nafarroako Gobernuak oposizio bat deitu du suhiltzaile izateko 37 lanpostu bete ditzaten

Eskabideak telematikoki aurkeztu ahal izango dira apirilaren 14ra arte, eta probak irailetik aurrera hasiko dira

Nafarroako Gobernuak oposizio deialdia egin du c mailako funtzionarioen araubideko suhiltzaile izateko 37 lanpostu betetzeko, 18 txanda irekian eta beste 19 lanpostu igoera  txandan. Izena emateko epea apirilaren 14ra arte dago zabalik eta probak irailetik aurrera egingo dira.

Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaurko egunez, astelehena, argitaratu du plazak betetzeko deia zeinetarako ezinbestekoa den Batxilerra, Bigarren Mailako LH edo titulazio baliokidea, Eskola-Graduatua, DBH edota erdi mailako heziketa zikloetarako sarbide-proba gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztea. Eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira Nafarroako Gobernuko enplegu publikoaren katalogoari dagokion esteka hau sakatuz.

Hautaketa probek, zein adierazi bezala irailetik aurrera martxan jarriko diren, barne hartuko dute lehenik eta behin, gehienez 150 galderekin osatutako test erako galdetegi bat, honekin 150 puntura arte lortu ahal izanik. Horien edukia deialdiaren I. Eranskinean deskribatutako 40 gairekin osatuta dago, eta barne hartzen ditu gai multzo hauek: Nafarroako legegilea eta entitateak (25 puntu), suhiltzaileak eta salbamendua (75 puntu), Foru Komunitateko lurraldearen ezagutza (25 puntu) eta ezagutza teknikoak (25 puntu). Galdeketa honek lau erantzun aukera dakartza eta erantzun oker batek asmatutako erantzun bati balioaren heren bat kentzen dio.

Bigarren probarako, proba fisikoen ariketak, txanda irekian parte hartu duten gehienez 100 izangairi soilik deituko zaie, beraz, onartutako pertsonen kopurua handiagoa izan balitz, lehenengo proban kalifikazio onena lortu duten 100 pertsonak lehenetsiko dira, 100. postuan berdindutakoak barne. Gainerakoak kanporatu egingo dira. Proba fisikoak egiten dituzten pertsonek adierazpen arduratsu bat izenpetu beharko dute eta horietan idatziz jasota geratuko da probarako baldintza fisikoak eta osasunekoak betetzen dituztela. Gainera, Epaimahaiaren eskariari jarraiki, pertsona izangaiek dopinaren aurkako kontrol bat gainditzeko obligazioa izango dute.

7 proba fisiko

Proba fisikoen artean daude: igeriketa proba bat (crawl estiloko edo estilo libreko 100 metro); bizkortasuna (Barrow-en testa), pisu-altxaketa(“press de banca”, 38 kg gizonentzat eta 30 emakumeentzat); indarra-erresistentzia eta koordinazioa (alboko jauzien testa); oreka (10 cm-ko zabalerako barra baten desplazamendua); indarra (igoera soka batekin); erresistentzia (Navette testa).

Hirugarren proban test psikoteknikoak eta banakako eta/edo talde elkarrizketak egingo dira, lanposturako eskatzen den lanbide profilarekiko egokitzapena finkatzeko. Nafarroako Administrazio Institutuari dagokio proba honen garapena eta bere balorazioa berriz, gai edo ez gai, Epaimahaiari. Proba hauek gehienez txanda bakoitzeko 50 pertsonek egingo dituzte, hau da, aurreko probak gainditu dituztenen artean puntuazio onenak lortu dituztenek.

Aurreko probako behin-betiko kalifikazioak argitaratu ondoren, euskeraren B2 maila eskatzen duten plazetarako pertsona izangaiek bere ezagutza egiaztatu ahal izango dute onartutako edozein titulu edo ziurtagiriren bidez.

Oposizioaren lehenengo fasea gainditu duten pertsona izangaiek, Epaimahaiak erabakitzen duen kopuruaren arabera, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren bitartez garatuko den gaitasun psikofisikoari buruzko azterketa egingo dute; bertan, gai diren edo ez erabakiko da.

Amaitzeko, plaza hutsak hautatzen dituzten 37 izangaiek sarbiderako oinarrizko prestakuntzaren ikastaro bat gainditu beharko dute Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan, zeinetan praktiketako funtzionarioen jarduera beteko duten. Prestakuntzaren amaieran gai edo ez gai kalifikazioa jasoko dute, eta jarraian Epaimahaiak izendapen proposamena Funtzio Publikoaren zuzendari orokorrari aurkeztuko dio.

127 suhiltzaile plaza 2023ra arte

Nafarroako Gobernuak, Barneko Zuzendaritza Orokorraren bitartez, planifikazio bat ezarri du pertsonalaren arloan 2020-2023 suhiltzaileen estrategia planaren esparruan. Horrela, 127 suhiltzaile plaza arte barne hartzea aurreikusten du datozen 3 urtetako enplegu publikoen eskaintzetan, legealdiaren amaiera arte.

Deitutako lehenengo 37 plaza hauetatik, 30 plaza 2020ko LEP-koak dira eta beste 7 berriz, 2019ko LEP-koak.

Nafarroako Gobernuak bere konpromisoa erakutsi du datozen urtetako LEP-tan plaza berriak barne hartzen joateko, legealdiaren amaieran 127 plaza berrirekin kontatuko badu.