2021ko uztailaren 22a

Nafarroak proposatu du gaueko mugikortasuna soilik mugatzea asteburuetan, jai-egunetan eta arrisku handiko udalerrietan jaiak egin behar ziren egunetan

Proposamena Justizia Auzitegi Nagusira igorri da, baimendu dezan, neurria aplikatuko den herrien zerrendarekin batera

Nafarroako Gobernuak gaueko mugikortasuna mugatu nahi du 01:00etik 06:00etara soilik larunbatetan eta igandeetan, jai-egunetan eta herri-jaiak egitea egokitutako egunetan (bezperak barne). 

Neurria NAOn argitaratzen denetik uztailaren 30eko 00:00etara bitarte aplikatuko da, COVID-19 bidezko arrisku oso handiko egoeran aurkitzen diren udalerrietan; hots, azken egunetan 100.000 biztanleko 250 kasutik gorako intzidentzia metatua eta 7 egunetan 125 kasukoa dutenetan. 

Herri horietan, soilik gaueko ordu horietan, zirkulatu ahal izango da botikak eta osasun-produktuak eta premia biziko beste ondasun batzuk erosteko, osasun- edo albaitaritza-zerbitzuetara joateko, lan edo lege mailako betebeharrak betetzeko, pertsona ahulak zaintzeko, gasolindegietan depositua betetzeko aipatu jarduerak egite aldera, eta ezinbesteko kausak edo beharrezko egoerak medio.