2021ko ekainaren 30a

Nafarroako Gobernuak 2021-24 Enplegu Plana sinatu du CEN, Langile Komisioak eta Langileen Batasun Orokorra sindikatuekin, eta 700 milioiko inbertsioa izango du

Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluan lortutako akordioaren azken aurrekaria 2009koa da, eta gazteria, ETEak eta COVID-19aren ondorioak arintzeko neurriak ditu ardatz
videocam Nafarroako Gobernuak 2021-24 Enplegu Plana sinatu du CEN, Langile Komisioak eta Langileen Batasun Orokorra sindikatuekin, eta 700 milioiko inbertsioa izango du collections Irudi galeria

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak 2021-2024 Enplegu Plan berria sinatu du gaur Foru Komunitateko eragile ekonomiko eta sozialekin. Plan horren helburua izango da enpresa-sarea indartzea, batez ere ETEak, gazteak lan-merkatuan sartzea erraztea eta COVID-19ak sortutako krisi sozio-ekonomikoaren ondorioak arintzea. Chivite Lehendakariarekin  batera, Juan Miguel Sucunza Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko presidenteak, Chechu Rodriguez Langile Komisioakeko idazkari nagusiak eta Jesus Santos UGTko idazkari nagusiak sinatu dute plana.

Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak 2021-2024 Enplegu Plan berria sinatu du gaur Foru Komunitateko eragile ekonomiko eta sozialekin. Plan horren helburua izango da enpresa-sarea indartzea, batez ere ETEak, gazteak lan-merkatuan sartzea erraztea eta COVID-19ak sortutako krisi sozio-ekonomikoaren ondorioak arintzea. Chivite Lehendakariarekin  batera, Juan Miguel Sucunza Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko presidenteak, Chechu Rodriguez Langile Komisioakeko idazkari nagusiak eta Jesus Santos UGTko idazkari nagusiak sinatu dute plana.

Negoziatzen hiru hilabete eman ostean, Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak, barne hartuz foru Exekutiboa, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa (CEN) hala nola CC OO eta UGT sindikatuak, adostu du V. Nafarroako Enplegu Plana izango dena, Nafarroako Gobernuaren lan- eta enplegu-politikak markatuko dituen dokumentu bat. Gogoan izan behar da aurreko plana 2009an izenpetu eta 2012ra arte indarrean mantendu zela.

Nafarroak 2021-24 Enplegu Plan berri honetarako 701,7 milioi euro inbertituko ditu guztira 2024ra arte. Beraz, aurten dagoeneko 172,77 milioiko inbertsio bat aurreikusita dago zeinek guztiaren % 24,6 ordezkatzen duen; gainerakoa berriz, 186,51 milioikoa izango da 2022an, 183koa 2023an eta aurreikusitako azken ekitaldian, 2024an,159,43koa.

Atalen arabera, 2021-24 Enplegu Planaren gehiengoa Foru Komunitatearen lehiakortasuna hobetzera bideratuko da. Zehazki, xede honetarako aurreikusten da destinatzea 299,9 milioi euro (aurrekontuaren % 42,74a). Enplegu politika aktiboek 277 milioi euro (guztiaren % 39,48a) bereganatuko dituzte. Horri beste 118 milioi erantsiko zaizkio lan-harremanak sustatzeko eta enplegu kalitatea hobetzeko; 4,11 milioi lan-arriskuen prebentziorako; eta 2 milioi inguru berriz, gizon-emakumeen arteko aukera berdintasunen arloko jardueretarako.

Dokumentu adostuak hiru plan batera biltzen ditu. Alde batetik, talka-plan bat planteatzen du COVID-19aren aurrean, izan ere, pandemiak enplegu arloan eta enpresen mantenuan eragin suntsitzaileak izan ditu, zentzu horretan agerikoak  gertatu diren elementuak ERTE-ak eta ERE-ak izanik. Bestetik, plan gazte bat proposatzen da, gazteriaren langabezia murrizteko neurri sorta bat dakarrena, haientzat lan-merkatuan txertatzea eta kalitatezko enplegua eskuratzea erraztu nahian. Azkenik, ETE-tarako plan bat dago, enpresa-ehunean horien sorrera eta finkapena bultzatzeko, izan ere, enpresa txikiak eta ertainak pandemia dela eta bereziki kaltetuak gertatu dira.

“Plan hau, aldi berri bat markatzen duten aldaketa, eraldaketa eta aurrerapenen une historiko batean dator”, arbuiatu du Chivite Lehendakariak dokumentua izenpetzean. Aldi honen ikurra, ziurtatu duenez, “eredu aldaketa” izango da, horregatik elkarrizketak eta akordioak “berealdiko garrantzia hartzen dute”. “Ez ditugu hizpide soilik egoeraren araberako arazoetarako erabaki zehatzak; eredu aldaketa batez ari gara; eraldaketa sakon batez, bere dimentsioengatik eta gauzatzera heltzeko eskatzen duen bizkortasunagatik; eredu inklusiboago eta jasangarriago bat, oinarri digitalarekin datorrena”, erantsi du.

Hamahiru helburu estrategiko

2021-24 Enplegu Planak helburu nagusi bezala planteatzen ditu Nafarroako enpleguaren eta lan-osasunaren hobekuntza eta desberdintasunen ezabaketa, genero arrakala eta langabezia murriztuz eta zailtasun gehien jasaten dituzten kolektiboen babesa hobetuz, bereziki. Horien artean aurkitzen dira gazteria, migratzaileak, desgaitasuna duten pertsonak, epe luzeko langabetuak, esklusio arriskuan dauden pertsonak eta oinarrizko prestakuntza dutenak.

Hori guztia 13 helburu estrategiko zehatzagotan banatzen da, pertsonengana eta enpresetara zuzendutako neurriekin. Horrela, Planak barne hartzen dituen helburuen artean daude langabezia murriztea, enpleguaren ezabaketa ekiditea; eta halaber enpresen lehiakortasuna hedatzea hala nola enpresa-ehun nafarra sendotzea.

Helburuetako beste bat talka eta aurrerapen plan batekin kontatzean datza, horrela zailtasun gehien dituzten pertsonen enplegua eta krisiak gehien kaltetu dituen enpresak indartzeko. Halaber LH Dualaren eredua sustatu, hobetu eta hedatzean; laneko ezbehar-kopurua murriztean eta lan baldintzak hobetzean; hala nola gizon-emakumeen arteko berdintasuna bultzatzean.

Giltzetako beste bat kalitatezko enpleguaren sustapenari dagokio. Horretarako, planaren helburuak dira pertsonen enplegagarritasuna hobetzea; bizitzan zehar etengabeko ikaskuntzaren konpetentzia sustatu eta garatzea; eta pertsonen prestakuntza bultzatzea eraldaketa digitalerantz eta ekonomia zirkularrerantz, Europako Gaitasunen Agentziarekin bat etorriz.

Neurri hauek guztiak Nafar Lansare Zerbitzuaren modernizazio handiagoaren, enpresetarako zerbitzu berri baten sorreraren; enpresa arloan ekintzailetza eta bokazioa sustatzearen eskutik garatuko dira.

Helburu hauek guztiak bateratuko dira ekoizpen ereduaren aldaketa lortzeko asmoan “eraldaketa digitalean eta ekonomia berdean oinarrituko dena, Foru Komunitatearen lurralde eta gizarte kohesioari bidea emanez”.

Nobedade nagusienak

Planak kontenplatzen dituen ekintza zehatzen artean daude hainbat neurri zein zuzenduta dauden COVID-19aren krisiak gehien kaltetutako sektoretara, alegia ostalaritza, garraioa, kultura eta aisialdira, besteak beste. Krisi egoeran dauden enpresak birgaitzeko programa bat; eta neurriak ETE-tara hurbiltzeko laguntza eta diru-laguntza publiko mota oro, aholkularitza, informazioaren hobekuntza eta prozesuren sinplifikazioa; edota belaunaldi arteko erreleboak sustatzeko erreleboen kontratuei dagozkien pizgarriak, kalitatezko enpleguan oinarrituta.

Gainera, lan-merkatuan txertatzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontsumoa eta enplegua sustatzeko laguntzak kontenplatzen dira. Enplegurako Lanbide Heziketaren eskaintza hedatu egingo da, pertsonekin, hauen beharrekin eta eremuko ekoizpen-ehunarekin zein enpresen beharrekin egokitzea bilatuz, eta horrez gain, enpresa ekintzailetzara eta bokaziora bideratutako prestakuntza emango da.

Era berean, SNE-NL-ren bitartekaritza zerbitzu berri bat eratuko da zerbitzu gehiago eta hobeak eskaintzeko enpresei eta pertsona langileei; eta halaber, lurralde ordezkariaren eta berdintasun agenteen irudia sustatuko da, horien eskutik lan-arriskuen prebentzioa eta berdintasuna modu lehenetsian garatu ahal izateko.

Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua

2021-24 Enplegu Planari buruzko akordioa Nafarroako Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluaren baitan lortu da, agente ekonomiko eta sozial garrantzitsuenen eta 2014an sortutako Foru Komunitateko Administrazioaren artean; hiru alderdiko organo bat da, topaketa, partaidetza eta negoziazio instituzionala barne hartzen dituena, eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa hala nola CCOO eta UGT sindikatuak ordezkatzen dituena.

Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak iazko erdialdean 2021-24 Enplegu Plan honen hazia jarri zuen, pertsonak eta enpresak babesteko hala nola kontsumoa birgaitzeko presazko 13 neurrirekin osatutako dokumentu bat adostu ondoren, COVID-19 koronabirusagatik eragindako krisi ekonomikoaren aurrean.

Akordiorako ahalmen hori aitortu du Chivite Lehendakariak, zeinek elkarrizketa soziala aipatu duen “hiritarren esanetara dagoen baliabide modura, ongizate komuna bilatzen duen topaketa eta gogoetarako, ekarpenerako eta debaterako, akordiorako gunea izateagatik”.

2021-24 Enplegu Plan berriaren baitan daude S3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiak, Foru Komunitatearen garapen ekonomikorako sektore giltzetarako, hala nola Nafarroa Suspertu 2020-2023ak markatutako lerroak.