Descárgate la app
Itziar Gómez kontseilaria eta Aragoiko bere homologoa Bardeako Ubideko Ureztatzaileen Komunitate Orokorraren proiektu fotovoltaiko berritzaile bat bisitatu dute
2021ko ekainaren 25a
Itziar Gómez kontseilariak eta Aragoiko bere homologoak Bardeako Ubideko Ureztatzaileen Komunitate Orokorraren proiektu fotovoltaiko berritzaile bat bisitatu dute
Nafarroak nekazaritza sektorerako autokontsumo proiektuak bultzatu nahi ditu
Parke fotovoltaikoari buruzko azalpenak jaso dituzte Gomez kontseilariak, Olona kontseilariak eta Ignacio Gil Nafarroako Gobernuko Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak eta Joaquín Olona Aragoiko Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Ingurumeneko sailburuak Bardeako Ubideko Ureztatzaileen Komunitate Orokorraren proiektu fotovoltaiko berritzaile bat bisitatu dute ostiralean, Zaragozako Castejón de Valdejasa herrian, eta bi erkidegoen arteko harreman onak ziurtatu dituzte.