2021ko ekainaren 23a

Azken 24 orduotan 79 ikasle konfinatuta izan dira

17 ikasgeletako kideak daude bakartuta, %0,49

Azken 24 orduotan 79 ikasle konfinatu dituzte eta horiekin 333 kide daude bakartuta, %0,54. 13 ikastetxetako 17 ikasgeletako kideak daude bakartuta, %0,49.

Azken 24 orduotan konfinatutako ikasleak ondorengoak dira: Iruñeko Bernart Etxepareko Haur Hezkuntzako 5 urteko 14 ikasle, Corellako Ciudad de Corellako Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako 21 ikasle, Ciudad de Corellako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako 21 ikasle eta Milagroko Nuestra Señora del Patrocinioko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 23 ikasle.