2021ko ekainaren 9a

Nafarroako Gobernuak Francisco José Mangado Beloqui arkitektoari eman dio 2021eko “Francisco de Javier” saria

Bere ibilbide profesionala nabarmendu du, bere irakaskuntza-jarduerarekin eta Arkitektura eta Gizartea Fundazioaren programekin batera
El arquitecto Francisco José Mangado, premio Francisco Javier 2021 Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha aprobado, en su sesión de hoy, un decreto foral por el que concede el premio “Francisco de Javier” 2021 a Francisco José Mangado Beloqui por su trayectoria en el campo de la arquitectura, la docencia y el impulso a la interacción de esta disciplina con otros campos del saber.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, foru dekretu bat onartu du, “Francisco de Javier” 2021eko saria ematen diona Francisco José Mangado Beloquiri, arkitekturan, irakaskuntzan eta jakintza-arlo horrek beste jakintza-arlo batzuekin duen elkarreragina bultzatzeagatik.

Exekutiboak azpimarratu du Mangadori buruz “bere lan-ibilbidea zabala dela bai irakaskuntzaren arloan eta bai bere lanaren aplikazio praktikoan”.

Sari-banaketa hurrengo hilabetetan gauzatuko da, zehazteko dagoen datan, jendaurreko ekitaldi batean.

Francisco José Mangado

Francisco José Mangado Beloqui (Lizarra, 1957) arkitektoa da Nafarroako Unibertsitateko Goi Mailako Arkitektura Eskolatik, zeinetan ezohiko irakasle jarduera garatzen duen 1982tik; zentro honetan Diseinu Arkitektonikoaren Masterrari dagozkion Proiektuak ere irakasten ditu. Halaber irakaskuntzaren arloan, irakasle gonbidatua izan da Harvarden (1996-97/1997-98/2000-01/2007-08), Yaleko Arkitektura Eskolan (2008/2009), Lausanneko l’École Polytechnique Fédérale-an (2010-11/2011-12), Cornelleko Unibertsitatean (2013-14/2014-15) eta Milango Politeknikoan (2015-2016). 2014ko abuztuan Mendoza-Argentinako Unibertsitate Kongresuak Ohorezko Irakaslearen titulua eman zion.

2008an Arkitektura eta Gizartea Fundazioa fundatu zuen, zeinek bultzatzen duen solasaldia arkitekturaren eta sorkuntzaren beste diziplina batzuen artean, esaterako pentsamendua eta ekonomia; bere lana saritu zuten arkitekturaren presentzia publikoaren erakunde hedatzaile gisa jarduten den Espainiako Arkitektoen Kontseilu Goreneko Dominarekin.

Iruñeko eta Madrilgo bere estudiotik diseinatu dituen lan nagusienen artean azpimarragarriak dira Iruñeko Kongresuen Jauregia eta Baluarte Auditorioa, Bordeleko Pey Berland Plaza, Madrilgo Dali Plaza, Ávilako Erakusketen eta Kongresuen Udal Zentroa, Gasteizko Arkeologia Museoa, Palentziako “Nueva Balastera” futbol zelaia, Expo Zaragoza 2008rako Espainiako Pabiloia eta Teuladako Auditorioa (Valentziako Komunitatea). Bere proiektu berrienen artean daude Oviedoko Asturiasen dagoen Arte Ederretako Museoa, Palma Mallorcako Kongresuen Jauregia, Lugoko Norvento Enerxia-ren Egoitza Berriaren Eraikina eta Madrilgo Metrovacesa-rako Bulegoen Eraikina.

Mangadok nazioarteko mailako ohorezko bereizgarri garrantzitsuak jaso izan ditu Amerikan eta Britania Handian arkitekturaren arloan eginiko ekarpenagatik. Berlingo Arteen Akademiatik Art Prize-Architecture 2017 Berlin Saria jaso zuen bere lanaren aitortza modura. Bereizgarri berrienak aipatzearren, 2019. urtean Italiako Arkitektura eta Kritikaren Elkarteak Selinunte 2019 Nazioarteko Saria esleitu zion.

“Francisco de Javier” Saria

“Francisco de Javier” saria foru Exekutiboak sortu zuen 2009an horrela saritu nahian pertsonak, entitateak eta erakundeak zeinek Foru Komunitatetik kanpo jarduera bat garatzen duten Nafarroaren irudi bat proiektatze aldera gizartearen aurrerapena, ongizatea eta hobekuntza hedatzea sustatzen duen Komunitate bezala,

Aurreko ediziotan, "Francisco de Javier" saria eskuratu zuten Lizarrako Pablo Hermoso de Mendoza burtzikariak (2009), Leringo Pedro Abrego sukaldariak (2010), Ignacio Zoco futbolariak eta Maria Ostiz abeslariak (2011) osatutako bikoteak, eta Madrilen kargu hau iraungi artean Nafarroako Gobernuaren ordezkaria izan zen Salvador Estebanez jaunak (2012).

Gainera, sari honekin nabarmendu dira Lizarrako Javier Urra psikologoa (2013), Manuel Hidalgo idazlea (2014), Montxo Armendariz zinema zuzendaria (2015), Azagrako Juan Miguel Sola sukaldaria (2016), Pedro Iturralde saxofonista eta konpositorea (2017), Adolfo Eraso Romero kimikari, geologo eta glaziologoa (2018) eta Jose Maria Zabala Oteizaren enpresaria  (2019). 2020an sari honen banaketa ez zen egin.