2021ko ekainaren 8a

73 ikasle nafarrek LaborESOko diplomak lortu dituzte ikasturte honetan, 53 enpresatan egonaldiak egin ondoren

Hezkuntza Departamentuaren programak Bigarren Hezkuntzatik lan-errealitatera goiz hurbiltzea sustatzen du
Los alumnos que han recibido los diplomas.
camera_alt Los alumnos que han recibido los diplomas.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako bost ikastetxek LaborESO programan parte hartu dute ikasturte honetan. Esperientzia horrek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleak lan-mundura goiz gerturatzea du helburu, eta bi astez enpresa batean egoteko aukera ematen die parte-hartzaileei.

Carlos Gimero Gurpegui Hezkuntzako kontseilariak eta Mª Jose Cortes Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak gaur eman dizkie diplomak programan parte hartu duten bost zentroetako hiruko ikasleei, Iruñako Hezkuntza Departamentuaren egoitzan ospatu den ekitaldi batean. Beste bi zentroetako ikasleek euren diplomak jada jaso zituzten arestian.

Ekimen honekin, Ikaskuntza eta Errendimenduaren Hobekuntzarako Programa Batean hirugarren mailan dauden DBH 3. mailako ikasleek aukera dute lehenengo kontaktu bat izateko lan-munduarekin, euren inguruneko enpresa edo erakundetan bi asteko egonaldi bat eginez.

LaborESO-ren XII. edizio honetan parte hartzaileak izan dira Lizarrako Lizarraldea BHI ikastetxeak, Tuterako La Anunciata ikastetxea, Zangozako Leyre Mendia BHI, Tafallako Antso Handia BHI eta Iruñako La Compasión-Escolapios eskola. Gaurko diplomen entrega ekitaldian parte hartu dute azken hiru ikastetxe hauetako irakasleek eta ikasleek.

Etorkizun akademikorako prestaketa

Programa irakaskuntza-ikaskuntza jarduera bat bezala antolatuta dago institutuetako orientabide departamentuetako Orientabide Akademiko eta Profesionalaren Plana osatuz. Ikasturte honetan bere garapenean partaide izan dira guztira 73 ikasle, 19 irakasle eta 53 enpresa zeinek ile-apainketa eta estetika, abeltzaintza, kirol jarduerak, merkataritza eta jatetxe-arloa, eraikuntza, informatika, ostalaritza, mekanizatua, parke eta lorategien mantenua, telekomunikazioak, farmazia, irudia eta soinua, administrazioa eta osasuna jardueren sektorea osatzen duten.

Ikastetxe partaideak aktiboki murgildu dira programaren garapenean eta esperientzia goiztiar honen ebaluaketa oso positiboa izan da, zeren ikasleei ahalbidetzen die lan errealitatearen ezagutza hobeto barneratzea, izpiritu ekintzailea sustatzea eta horrez gain, euren etorkizun akademiko eta profesionalari buruzko erabakiak hartzeko unerako prestakuntza hobea lortzea.

Ikasturte honetan LaborESO diplomak eskuratu dituzten ikasleak izan dira: Andoni Usejo Lopez, Ibrahim Belmadani Belhaj, David Carlos Muro, Mohamed El Abdouni, Lluna García de la Rosa, Naira Gurpegui Hualde, Aidam Lopez Rodriguez, Ikram Naji, Pablo Nos Zaratiegui, Rachel Nicole Rivera Alfaro, Marouane Sehli Sehli eta laura Nataly Torres Sanchez, Tafallako Antso III. a Handia BHI-koak ; Yesica Carbonell Echeverria, Jhoan Francisco De la Rosa Marmol, Anyeli Jissel Gutierrez Arias, Alina Magaña Pueyo, Hugo Martin Otazu, Johan Samuel Molero Caicedo, Desire Navickaite, Xabier Pereira Das Neves eta Christopher Yeboah-Gyamfi, Zangozako Leyre Mendia BHI-koak; Alejandro Albisu Balen, Unai Ballaz Larios, Ander Nikolae Barbero Marquez, Daniel Carballa Fernández, Irune Casado Sanchez, Ana Ñusta Fueres Perugach, Yulisa Marileth Herrea Lopez, Miguel Angel Melendez Coca, Emmanuel Onyyekachi Oirakhi Okoro, Amparo Reyes Perez, Aroa Reyes Pérez eta Ismael Zabalza Zamane, La Compasion- Escolapios ikastetxekoak; Mireya Alepuz Laplaza, Unai Alonso Martinez, Natacha Alvarez Mendoza, Natalia Alvarez Mendoza, Irune Cid Martinez, Anderson Haro Arcos, Gabriel Lahuerta Uña, Eugenia Lasheras Malo, Katalina Leudo Soto, Bryan López Betancur, Thaer Makansi, Nacho Ochoa Gutierrez, Antonella Ortega Yugar, Alizon Indira Ramos Coca, Jesus Reinaldo Luzán eta Maialen Sola Jimenez, Tuterako La Anunciata ikastetxekoak; eta, amaitzeko, Layla Atmani, Mohamed Bouaissa, IkramChafra, Samara Fuentes, Hugo Garcia, Gisela Jimenez, Jiaying Lin, Firas Mohammed, Marco Antonio Rodriguez, Borislava Rumenova, Ane San Martin, Iker Zuazola, Ruben Apesteguia, Andres Eduardo Correa, Andrei Constantin Fabian, Diego Fonseca, Mariam Lakhal, Aroa Moreno, Tsvetelina Nikolova, Ruben Nuñez, Alba Oses, Karina Perez, Lidia maría Piris eta Salvador Serrano Lizarraldea BHI-koak.