2021ko maiatzaren 27a

Nafarroak GATURI mugaz gaindiko proiektuan parte hartuko du, gastronomian oinarritutako turismo-helmuga bakarra sortzeko mugakide diren eskualdeekin

Euskadirekin, Errioxarekin, Bearnekin eta Pays Basque-rekin batera, eskaintza turistikoa eta gastronomikoa batzen dituen web plataforma bat bultzatuko du
Mikel Irujo kontseilaria eta Itziar Gomez kontseilaria, erdian, Ana Beriain 
Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteko presidentearekin eta GATURIko 
gainerako bazkide eta erakunde laguntzaileen ordezkariekin.
Mikel Irujo kontseilaria eta Itziar Gomez kontseilaria, erdian, Ana Beriain Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteko presidentearekin eta GATURIko gainerako bazkide eta erakunde laguntzaileen ordezkariekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Helmuga bakarra sortzeko helburuarekin, gastronomia-, nekazaritza-, elikagai- eta turismo-produktuen eta -baliabideen erakusleiho gisa,  Nafarroak online plataforma bat sortzea sustatu du GATURI proiektuaren babespean, Euskal Autonomia Erkidegoarekin, Errioxarekin, Bearnekin eta Pays Basquerekin batera. Mugaz gaindiko ekimen honek ideia komun horretan egindako aurrerapenak aurkeztu ditu gaur Iruñean, COVID-19aren pandemiak markatutako lehen urte baten ostean.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).