Descárgate la app
1.072 izangaik parte hartuko dute suhiltzaileen 37 lanpostuetarako oposaketan
2021ko maiatzaren 24a
1.072 izangaik parte hartuko dute suhiltzaileen 37 lanpostuetarako oposaketan
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da astelehen honetan 1.072 izangairen behin-behineko zerrenda, suhiltzaile lanpostuan 37 lanpostu betetzeko oposizioan aritzeko deialdian onartuak. 1.072 pertsonetatik 1.008 gizonezkoak dira (% 94) eta 64 emakumezkoak (% 6).
Behin-behinekoz onartutako pertsonatik, 1.047 txanda irekiko izangaiak dira eta 18 plaza izanen dituzte lehian; bertze 25 pertsona igoera txandakoak dira eta 19 plaza erreserbatu zaizkie. Deialdian jasotzen den bezala, izangaiek hautaprobetan eskatzen den gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik bete gabe gelditzen diren igoera txandako lanpostu hutsak txanda irekikoei gehituko zaizkie.
Behin-behineko zerrendatik baztertutako pertsonek erreklamazioak aurkeztu eta, hala badagokio, eskaerako akatsak zuzendu ditzakete ekainaren 7ra arte, egun hori barne.
Iragarri bezala, probak irailetik aurrera hasiko dira. Izangai onartuen behin betiko zerrendaren ebazpenean finkatuko da zehazki noiz eta zer ordutan hasiko diren.
Prozedurako nobedadeak eta oposizioko epaimahaiaren oharrak Nafarroako Gobernuak interneten (www.nafarroa.eus) duen atariko tramite-fitxaren esteka honetan argitaratuko dira.