Descárgate la app
Sei enpresa-proiektuk "Impulso Emprendedor” - ren edizio berrian parte hartuko dute
2021ko apirilaren 26a
Sei enpresa-proiektuk "Impulso Emprendedor” - ren edizio berrian parte hartuko dute
Nafarroako Gobernuak "Impulso Emprendedor" ren bederatzigarren edizioa abian jarri du, eta, gehienez ere, sei enpresa-proiektu berritzaileri bizkortzeko, laguntzeko eta babes ekonomikoa emateko berariazko programa bat emango die, garatu eta enpresa bihur daitezen.
Nafarroako Gobernuak "Impulso Emprendedor" ren bederatzigarren edizioa abian jarri du, eta, gehienez ere, sei enpresa-proiektu berritzaileri bizkortzeko, laguntzeko eta babes ekonomikoa emateko berariazko programa bat emango die, garatu eta enpresa bihur daitezen.
Deialdi berria gaur goizean aurkeztu dute Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Mikel Irujok eta Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzaren Europar Zentroa (CEIN) sozietate publikoko kontseilari delegatua den Pilar Irigoienek. Aurkezpen-ekitaldian programan esku hartzen duten enpresetako ordezkariek hartu dute parte, eta lankidetza-hitzarmena sinatu dute haiekin.
Zehazki, edizio berriak honako hauen lankidetza izan du: Nafarroako Rural Kutxa, Cinfa, Mondragon Korporazioa, Salinas de Navarra, Viscofán eta Zabala Innovation Consulting; parte hartzen duten proiektuen mentoreak izango dira horiek. Gainera, hautatutako proiektu bakoitzak 8.000 euroko zuzkidura ekonomikoa jasoko du, konpainia horiek jarria.
Bestalde, CEINek lanerako programa oso bat eskainiko die hautatuak izango diren sei proiektuei; programa horretan, parte-hartzaileek beren burua trebatzeko eta negozio-proposamenak garatzeko aukera izango dute, enpresa-mailako benetako aukera gisa, merkatura startup berritzaile, bideragarri eta eskalagarri moduan ateratzeko.
Sustatzaile parte-hartzaileek, halaber, helburu hori lortzen lagunduko dieten beste zerbitzu batzuk izango dituzte eskura. Modu horretan, banako tutoretzat izango dituzte, CEINen Berrikuntza Mintegian instalatu ahal izango dira 6 hilabeteko denboraldian, ezer ordaindu gabe, eta Sodenaren finantzaketarako lehentasunezko sarbidea izango dute.
Hautagaitzak eta hautapena
“Ekintzailetza-bultzada” programa edozein jatorriko ekintzaileei bideratuta dago, baldin eta hazteko potentziala duen proiektu berritzaile bat badute Nafarroan errealitate egiteko.
Parte hartu nahi duten pertsonek maiatzaren 24rako aurkeztu beharko dute hautagaitza. Eskaera-inprimakia CEINen web orrialdean eskura daiteke; bertan aurkitzen da baita ere programari buruzko informazio guztia.
Behin hautagaitza guztiak jasota, CEINen ebaluazio-batzordeak proiektuen lehen aurre-hautaketa egingo du, hainbat irizpidetan oinarrituta: talde ekintzailea, negozio-ideiaren analisia, hazteko potentziala, berrikuntza eta negozioaren egingarritasuna.
Aurrez hautatutako proiektuak enpresa kolaboratzaileetako ordezkariek baloratuko dituzte ekainaren 8an, eta programan azkenik sartuko diren proiektuak ere haiek hautatuko dituzte.