Descárgate la app
Toki Administrazioak 9,21 milioi euro inbertituko ditu Nafarroako 90 herritako udal azpiegiturak hobetzeko
2021ko apirilaren 23a
Toki Administrazioak 9,21 milioi euro inbertituko ditu Nafarroako 90 herritako udal azpiegiturak hobetzeko
El Departamento de Cohesión Territorial, a través de la Dirección General de Administración Local y Despoblación, invertirá 9,21 millones de euros para mejorar infraestructuras municipales en más de 90 localidades navarras.
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazio eta Despopulaziorako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 9,21 milioi euro inbertituko ditu Nafarroako 90 herritako udal azpiegiturak hobetzeko.
Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilariak gaur prentsaurreko batean aurkeztu ditu Toki Inbertsioen Planean (TIP) barne hartu diren erreserbatutako lehenengo 120 proiektuak, ekitaldi honetan 9,21 milioi euroko zenbatekoagatik exekutatu ahal izango direnak. Jarduketa hauez gainera, beste berri batzuk erantsiko dira hurrengo hilabetetan, erabilgarri dagoen 16,6 milioi euroko zenbatekoa agortu arte.
Bernardo Cirizak, zein aurkezpenera Jesus Mª Rodriguez Toki Administrazio eta Despopulaziorako zuzendari orokorrarekin eta Cristina Toledano Toki Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariarekin batera etorri den, azpimarratu du Toki Inbertsioen Plana “foru Administrazioa eta toki erakundeen arteko lankidetza baliabide bat dela, komunitateko udalerrietan eta kontzejuetan azpiegiturak garatzeko, zeinek aldi berean ahalbidetzen digun oinarrizko ekipamenduen hobekuntzan, garapenean eta sustapenean aurrera egitea, herritarrek zerbitzu egokiekin eta kalitatezkoekin kontatu dezaten, euren bizilekua nonahi dagoela ere”.
Gogoan izan behar da TIP-ari dagozkion inbertsioen eragin biderkatzailea, izan ere, Nafarroako Gobernuak ekarritako zenbatekoei, kasu honetan 16,6 milioi, beste 7 milioi euroko ekarpena egiten duten toki erakundetakoak gehitzen zaizkie. Horrela, obra hauek guztira 23,6 milioi euroko inbertsio bat suposatuko dute.
Hurrengo inbertsioak
Erreserban barne hartutako lehenengo proiektuak laster tramitatu ahal izango dira; 120 jarduketa izango dira, 90 udalerritan banatuta. Nafarroako Gobernuak proposatutako inbertsioen programa bat dakartzate, ur hornidura, hondakin eta banda zabalaren tratamendua bezalako zuzendaritza planekin; baita toki erakundeek eskatutako beste inbertsio batzuekin ere, toki programazioaren arabera.
Hasieran barne hartutako proiektu hauen baitan, 2 milioi euro bideratuko dira saredun zolaketetarako (17 jarduketa); 1,9 milioi euro altako uren horniketarako (4 jarduketa); 1,6 milioi horniketa, saneamendu eta euri sareen proiektuetarako (19 jarduketa). Argiztapen publikoa berritzeko 1,3 milioi euro inbertituko dira (42 jarduketa); eta beste 1,1 milioi euro udal horniduren egokitzapenerako (29 jarduketa). Era berean, 500.000 euro bideratuko dira hiri hondakin solidoen tratamenduarekin lotutako azpiegituretarako (2 jarduketa); 400.000 euro banda zabalaren hedapenerako (3 jarduketa); 270.000 bizitoki iraunkorren arteko errepideak eraikitzeko (6 jarduketa) eta 130.000 euro sarerik gabeko zolaketa proiektuetarako (5 jarduketa).
Kopuru handieneko esleipena duten proiektuak Berriobeitiko Bideberri, Camino del Soto eta Fuente Vieja kaletako hornidura, saneamendu, euri eta zolaketa sareen berrikuntzari dagozkie (1,1 milioi euro); Vianako eta Erriberako altako ur horniketaren 5. fasea (960.000 euro); eta Goñiko altako ur horniketa (560.000 euro; Uharte Arakileko Rio kaleko sareak eta zolaketa ordeztea (550.000 euro) eta Malerrekako Mankomunitateko gune garbi berriak (300.000 euro).
Proiektuen tramitazioa arintzea
Azken urteotan atzeman denez, badira zenbait tramite neurriz kanpo moteltzen dutenak TIP-ari dagozkion inbertsioak behin-betiko barne hartzeko prozedura, eta horrek kaltetzen ditu, alde batetik, toki erakundeak, zeren ezin dute erabaki obrak noiz exekutatu eta, bestetik, planari dagokion aurrekontuaren exekuzioa.
Inbertsio hauek erreserba zerrendan barne hartzeko prozedura sinplifikatu eta errazte aldera, Nafarroako Gobernuak apirilaren 14an onartu zuen 4/2021 foru-dekretuaren legeari jarraiki, 2017-2019 Toki Inbertsioen Plana arautzeko foru legea aldatzen da, zeini helburu horrekin zazpigarren xedapen gehigarri berri bat eransten zaion.
Erregimen berezi sinplifikatu bat ezartzen da. Bere nobedade nagusiena osoko bilkurak onartutako finantza-plana adierazpen arduratsu batekin ordezkatzean datza. Bertan idatziz jaso beharko da toki erakundeak finantzaketarekin kontatzen duela Nafarroako Gobernuak estaltzen ez duen inbertsioaren atalari aurre egiteko.