2021ko apirilaren 16a

Nafarroako Gobernuak Oltza Zendako Udalarekin Hirigintza Plana idazteko hitzarmena sinatu du

Lurralde Antolamendurako Departamentuak planaren %80 finantzatuko du herriko garapen jasangarria sustatzeko helburuz
Aierdi lehendakariordea eta Moisés Garjón Oltzako Zendeako alkatea 
hitzarmenaren sinaduran.
Aierdi lehendakariordea eta Moisés Garjón Oltzako Zendeako alkatea hitzarmenaren sinaduran.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Jose María Aierdi, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak, eta Moisés Garjón, Oltza Zendeako alkateak herriko Hirigintza Plana idazteko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Nafarroako Gobernuak garapen jasangarria sustatzeko helburua duen eta herritarren bizi kalitatea hobetuko duen planaren %80 finantzatuko du.

Sinadura ekitaldian Izaskun Abril, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak, eta Amaia López Oltzako Zendeako zinegotziak ere parte hartu dute.

Hitzarmen honen sinadurarekin Exekutiboak eta Udalak aurrera egingo dute Oltza Zendeako Udal Plana egungo lurralde eta hirigintza errealitatera egokitzeko. Udal Hirigintza Planak hirigintza inklusiborako irizpideak, herrian egun dauden eta egon daitezkeen errepideen loturen azterketa eta proposamena, zehazki Arazuri eta Ororbia artean, oinarrizko azpiegituren eguneraketa edo herriko-sarea mantendu eta hobetzea jasoko ditu.

Jarduera ekonomikoei dagokionez, UHPek eremu berriak ezarriko ditu, ingurumen iraunkortasuneko irizpideekin bateragarriak diren ezarpen handietarako gaitasuna dutenak, Arazuri-Orkoien industrialdeak ez baitu ia lurzati erabilgarririk.

Gainera, besteak beste, Arakil eta Arga ibaietatik hurbil dauden natur guneen babesa identifikatu eta zehaztuko da, baita Iberoko iturburua edo Etxauriko kare-tobak ere, eta, horrekin batera, iraunkortasunera bideratutako nekazaritza-kultura mantendu eta sustatuko da, batez ere familiako baratzeak zainduz.