Descárgate la app
Itoizko ura gaurtik aurrera, Azkoienera iritsiko da Nafarroako ubidearen bidez
2021ko apirilaren 16a
Itoizko ura gaurtik aurrera, Azkoienera iritsiko da Nafarroako ubidearen bidez
El agua de Itoiz / Itoitz llega desde hoy al regadío de Peralta / Azkoien a través del Canal de Navarra. Después de un año de obras en el denominado Ramal del Arga, el consejero de Cohesión Territorial, Bernardo Ciriza, ha acudido hoy a las primeras pruebas de la puesta en riego de 1.236 nuevas hectáreas.
Itoizko ura gaurtik aurrera, Azkoiengo ureztatze-eremura iritsiko da, Nafarroako ubidearen bidez. Fernando Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Ramal del Arga izenekoan urtebete lanean eman ondoren, 1.236 hektarea berri ureztatzeko lanen lehen probetara joan da gaur.
Bisita honetara, Bernardo Cirizaz gain, Pedro Lopez Obra Publikoen eta Azpiegituren zuzendari orokorra, Joaquin Puig Sail Ureztatuen arduraduna den INTIA-ko azpi-zuzendaria eta Juan Carlos Castillo Azkoieneko alkatea etorri dira. Cirizak azpimarratu du “Itoitzeko ura Azkoienera iritsi izana eremu honetarako eta orokorrean Nafarroarako une garrantzitsu bat dela. Datozen egunetan baimenduko da eremuko 340 nekazari inguru udaberriko laborantzak kalitatezko urarekin ureztatzen hasi ahal izatea. Nabarmentzekoa iruditzen zait aipatzea Nafarroako eremu batean gaudela zeinetan nekazaritzak Foru Komunitatearen ekonomiarako garrantzi berezia duen”.
Kontseilariaren esanetan “obra honen garapenarekin, Argaren Adarreko eraikuntza guztiz osatuta geratzen da”. “Urrats erabakigarri eta ukaezina da Nafarroako Ubidearen 1. faseko hedapen proiektu globalari amaiera emateko, horrek ekonomia, gizarte eta lurralde kohesioaren ikuspuntutik suposatzen duen inplikazioa kontuan hartuta”, azpimarratu du Cirizak.
Ura Itoitzera iristearen ondorioz, lehenik eta behin, hoditeria orokorren garbiketari hala nola ureztatze-sarea eta hau osatzen duten elementu hidraulikoak doitzeari ekingo zaio. Jarraian, partzeletako zerbitzua garatuko da, horiek doitzeko asmoz. Modu honetan horietako laborantza eta ekoizpena abian jarriko da, udaberri-udako hazkuntzak ezartzea ahalbidetuz, esaterako artoa, tomatea eta piperra, besteren artean.
13 hilabete obretan Azkoienen
Argaren Adarreko obrak 2020ko apirilean berraktibatu ziren, pandemia hasieraren erdi-erdian. Hasteko, existitzen ziren ureztatze, erreten eta bide azpiegitura guztiak eraitsi ziren, eremuko oztopoak ezabatzeko asmoz, horrela ureztatze-sarea, kolektoreak eta bideak birplanteatzeari eta exekutatzeari bidea emateko, azken horien hedadura 57.000 metro baino gehiagokoa izanik.
Lanen urtean zehar, “adarra” izendatutako hoditeria nagusia eta hargunearen obra dagoeneko exekutatuta zeudenez, eraikuntzaren arloa landu zen, bai alboko ureztatze-sareko erretenen bitartez zeinetatik 236 hektarearako ura hornitzen den, eta bai presiopeko ureztatze-sarearen bitartez zeinetatik 1.000 hektarea hornitzen diren. Azken sare hau diametro ezberdinetako 25 kilometroko hoditeria batekin osatuta dago, zeinek ura bideratzea ahalbidetzen duen hoditeria nagusitik partzeletako bakoitzean kokatutako ur-hargunetaraino. Hoditeria nagusiak, burdinurtukoa izanik, 800 milimetroko diametro bat eta 500 metroko luzera ditu. Adar nagusiaren hargunearekin konektatzen da; honek barne hartzen ditu emaria eta presioa erregulatzen dituen eta hornitutako ur kopurua kontabilizatzen duen azpiegitura. Era berean, “bigarren mailako” hoditeriak 6 kilometroko funtzio-hoditeriekin hala nola PVC-U hoditerien 19,2 kilometrorekin osatuta daude.
Nabarmentzekoa da, presiopeko ureztatzearekin lotutako kontrol hidraulikoaren elementu guztiak ezarri ondoren, telekontroleko sistema bat instalatzeari ekin zitzaiola zeinek denbora errealean ezagutzea ahalbidetzen duen presioa, emaria eta kontsumoak sarearen ur-hargune guztietan. Sistema hau diseinatuta dago kontsultatu ahal izan dezaten ez bakarrik bere mantenuaz arduratzen diren langileek, baita ureztatzaileek ere, Nafarroako Uren webgunean.
Nafarroako Ubidearen 1. Fasearen hedapena
Nafarroako Ubidearen Eremu Ureztagarriaren 1. fasearen hedapenak 5 sektore barne hartzen ditu (XXII. etik XXVI. era), dagokion azalera 15.275 hektareakoa izanik. XXII. (Arga) eta XXVI. (Ega) sektoreek, bere dimentsioa kontuan hartuta, bere izena daramaten eta ureztatze arloko azpi-sektore ezberdinak hornitzen dituzten eta ibaiekiko paraleloak diren garraio adar sendoekin kontatzen dute.
Gaur egun, 6.367 hektarea exekutatuta eta ustiatuta daude. Zerbitzua jaso duten udalerrien artean daude Mendigorria, Larraga, Berbintzana, Miranda Arga, Faltzes, Funes, Oteitza eta Lerin.
Nafarroako Ubidearen 1. faseko hedapenean 2020ko kontsumoa 25,11 Hm3-ra iritsi zen, ureztatze instalazioaren ezarpenarekin hornitutako 5.605 hektareako partzelan, urteko batez besteko kontsumo unitarioa 4.972 m3/ha-koa izanik. Zentzu honetan, aipatzekoa da 2020ko kanpainan 78 laborantza konbinaketa ezberdin ahalbidetu direla, nabarmentzekoak izanik ondorengoak: artoa (% 39), neguko zereala (% 8), ekilorea (% 4), tomatea (% 4), mahastia (% 3), ilarra-artoa laborantza bikoitza (% 3), ortuak (% 2), neguko zereala-artoa (% 2), zalke-artoa (% 2) eta baba-artoa (% 2).