2021ko martxoaren 29a

Enplegu-eskariaren berritze automatikoak apirilaren 30era arte jarraituko du

Bajak, aktibazioak edo eskaera-datuen aldaketak telefonoz bakarrik egin daitezke.
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ofizioz berrituko du enplegu-eskaria, gutxienez apirilaren 30era arte.

Erakundeak z osasun-bermeengatik zigilatze automatikoa luzatzen du, eta, kasu honetan, SEPE estatuko enplegu publikoaren zerbitzuko informazio-sistemekiko loturak guztiz berrezartzen diren bitartean.

Martxoaren 9an SEPEri egindako zibererasoaren ondorioz, komunikazioak ez daude %100ean erabilgarri. Zentro Kriptologiko Nazionalak bermeak eskatzen ditu berrezarri ahal izateko, eta hobekuntza horiek SEPEk eta autonomia-erkidegoek ezarri behar dituzte.

Egoera hori dela eta, ez dabil "Nafarroako Enplegu Zerbitzua – Nafar Lansare" berritzeko aplikazio mugikorra (Google Playtik edo App Storetik deskarga daitekena), ez eta enpleguko web orriko eskaera-atalak ere.

Enplegu-eskaerarekin lotutako izapideak egin behar dituzten pertsonak (baja, datu-aldaketa, aktibazioa, txostenak lortzea, etab.) beren enplegu-agentziekin harremanetan jar daitezke edo 848 42 45 00 telefono zenbakira deitu.