2021ko martxoaren 25a

Nafarroak 68 milioi euro jasoko ditu Espainiako Gobernuak autonomo, ETE eta enpresentzat duen funtsetik

Diputatuen Kongresuan baliozkotu ondoren, lege-proiektu gisa izapidetzen hasiko dute

Maria Chivite Nafarroako  Lehendakariak gaur Parlamentuan iragarri duenez, Foru Komunitateak  68 milioi euro jasoko ditu,  Espainiako Gobernuak autonomoen, enpresa txiki eta ertainen zein enpresen kaudimena errazteko bideratuko duen eta erkidegoen arabera banatuko den  zuzeneko laguntza ekonomikoen funtsetik.

Laguntza hauek gehituko zaizkie, joan den abendutik Nafarroako Gobernuak jada indarrean jarri zituenei, zein pandemiak eragindako kalteak aritzeko diren Ostalaritza, Turismoa eta Sukaldaritza sektoretan. 2020aren amaieran 13’5 milioi euro exekutatu ziren eta gaur egun abian dago 18’5 milioi eurora arteko kopuruarekin hornitutako beste deialdi bat. Gainera, iazko abuztuan 26 milioi euro inguruko ordainketa exekutatu zen COVID-19ak kaltetutako 12.000 autonomori laguntzeko.

Espainiako Gobernuaren funtsaren hornidura 11.000 milioi eurokoa da; horietatik 7.000 milioi enpresetarako zuzeneko laguntza modura bideratuko dira erkidegoen bitartez. Zifra horretatik, 2.000 milioi Kanarietara eta Balearretara igorriko dira, eta gainerako 5.000ak gainerako komunitateen artean banatuko dira REACT-en irizpideen arabera, alegia pandemiak komunitate bakoitzeko BPGean, 15 eta 24 urte tarteko adina duten langileen langabezian hala nola lan-etenaldian izandako eragina kontuan hartuta.

Hemendik aurrera, eta Diputatuen Kongresuan 11.000 milioiko funtsa barne hartzen zuen Lege Errege Dekretua baliozkotu ondoren, Lege Proiektu gisa izapidetzen hasiko dute egoitza parlamentarioan. Duela gutxi Maria Jesus Montero Ogasun ministroarekin ospatutako bileran, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak eskaria luzatu zion laguntzen onuren eremua ahalik eta gehien zabaltzeko.