Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk
2021ko martxoaren 10a
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk
Agoitz inguruko lau herritako abelbideak. Abartzuzako herri-lurraren desafektazioa
Agoizko lau herritako abelbideak
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du Izagaondoan, Urrotz Hirian, Longidan eta Agoitzen abelbideak daudela adierazteko.
Herri-lurren desafektazioa Abartzuzan
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du "Iboroin" parajean dagoen Abartzuzako Udalaren herri-lurren 1.513 m2-ko desafektazioa onartzeko eta herri-onurakotzat jotzeko. Zehazki, jabetza partikularreko eta 13.470 m2-koa den eta paraje berean kokatua dagoen beste batekin trukatuko da. Trukeak elkarrekiko interesa du bi aldeentzat.