2021ko martxoaren 3a

Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzionala onartu du hilaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta

Aurtengo Bedinna saria Nafarroako Landa Inguruneko Familien eta Emakumeen Elkarteari emango diote
Declaración institucional del Día Internacional de las Mujeres Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak honako adierazpen instituzionala onartu du gaurko bilkuran, datorren astelehenean, hilak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. 

“Martxoaren 8ak, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunak, interpelatzen digu beste behin ere, Nafarroako Gobernu eta hiritargo bezala, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasun erreala lortzearen alde lanean jarraitzera. Mendeak eman ondoren emakumezkoen, feministen eta lanaren mugimendu ezberdinen errebindikazioekin, azken hamarkadetan, erakundetatik emakumezko eta gizonezkoen arteko eskubide, tratu eta aukera berdintasuna lortzearen alde lortutako aurrerapenak ikus ditzakegu, baita oraindik egiteko dagoen bide guztia ere.

Gaur egungo testuinguruak berriz ere agerian jarri dizkigu emakumezkoek jasaten dituzten zirkunstantzia, baldintzapen eta egoera ugari, bizi-ibilbide guztietan zehar hala suertatu izate soilaren ondoriozkoak. Zaintzaren izaera ikusezina, pobreziaren feminizazioa, erantzukizun partekatuaren gabezia, besteren artean, emakumezkoek jasaten duten berdintasun gabezien frogak dira, zeinek euren bizitzak eta autonomia mugatzen dituzten. Era berean, egungo testuinguruak agerian jarri du, beste behin ere, emakumezkoak oinarrizkoak direla gure gizartearen sostengu modura, emakumezkoak eta haurrak ahaldundu behar dira hiritargo oso bat garatzea eta berdintasun erreal bat eraikitzea lortuko bada. Horregatik garrantzitsua da egoera hauek agerian jarriko dituzten politika publikoak garatzen jarraitzea, errotik ezaba daitezen helburuarekin. Kontua da zeharkako berdintasun politikak onartzeko eta erabiltzeko ardura gure gain hartzea, izan ere, gure gizarteak justiziarantz eta berdintasunerantz aurrera egin dezaten ahalegintzeko agente aktiboak eta arduratsuak bihurtuko gaituzte.

Gizarteak egitura aldaketak sustatzea eskatzen digu emakumezkoen eta haurren bizitzen esparru guztietan eta bakoitzean, zeren emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasuna giza eskubideen urraketa hutsa da. Horregatik Nafarroako Gobernuak ez du bertan behera utziko bere posizionamendu irmoa emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde, politika publikoak sakontzearen alde, une orotan emakumezkoen parte hartzea bermatuz; eta lan arloan, berdintasun erreala ahalbidetuko duten neurri eta baliabideen ezarpenaren alde.

Hori guztia dela eta, Nafarroako Gobernu bezala, Foru Komunitate osorako emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasun politika publikoen bultzadarekiko gure konpromisoa aldarrikatzen dugu, eta emakumezkoek bizi dituzten desberdintasun egoerak bistaratzen jarraituko dugu, zeinen adierazpen gorenena haien aurkako indarkeria izango den, eta indarrean dauden desberdintasun adierazpenak errotik ezabatzeko ahaleginduko gara. Era berean, berdintasun erreal eta eraginkorraren lorpenerako beharrezko ekintzak inplementatzeko ardura gure gain hartzen dugu, gure babesa eta lankidetza partekatuz emakumezkoen elkarteekin eta Nafarroako mugimendu feministarekin, gure gizartean berdintasun hau lortzeko eginiko bere lanagatik.”

Foru Gobernuak jardunaldi hau ospatuko du, Berdinna 2021 saria entregatuz Nafarroako Eremu Landatarreko Familien eta Emakumezkoen Elkarteari (Afammer Navarra); ospakizuna Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan garatuko da. 2018an Foru Gobernuak antolatutako sari honen helburua da Nafarroan emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasunaren arloa eginiko bere jardueragatik bereizi direnak jendaurrean goraipatzea eta aintzatestea.

Afammer-ren kasuan, Gobernuak saritu nahi izan du “Foru Komunitateko eremu landatarrean emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasunaren alde eginiko lana, berdintasun errealaren defentsa lurralde kohesioarekin eta eremu landatarraren balioarekin bateratzean”.