Descárgate la app
Bidaiatzen, ezagutzen eta besteei laguntzen irakastea
2021ko otsailaren 16a
Bidaiatzen, ezagutzen eta besteei laguntzen irakastea
Hiru gazte nafarrak bat datoz esanez, Europako boluntariotza ekarpen solidarioa gainditzen duela eta edozein gazteri gomendatuko lizkiokeen giza irakaskuntzak ematen dituela. Halaber, hizkuntzak ikasteak, kultura eta leku desberdinak aurkitzeak edo horrelako proiektuetan sortzen diren gizarte-harremanek ikuspegi zabala ematen dutela ziurtatu dute.
Nora Sola gazteak Bratislavako A4 kultur zentroarekin kolaboratu zuen, Íñigo Aranguren Rigako Latvijas Mazpulki eskauten elkarte letoniarrean egon zen; eta Nicolás Mozo berriz, Belgikako Namur hiriko Belgian Service Club (BSC) adinekoen egoitzan laguntzaile lanetan aritu zen. Hirurek bere elkartasun egonaldiak Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) koordinatzen duen Europako Boluntariotza Kidegoaren (CES) esparruan garatu zituzten.
Europako Elkartasun Kidegoa (CES) Europar Batasunaren programa bat da, gazteriari herrialde europarretako esparru ezberdinetako proiektuetan ikaskuntza, prestakuntza eta kolaboraziorako aukerak eskaintzen dizkiona. Proiektu hauen finantzaketak partaideentzat bidaia, asegurua, prestakuntza, ostatua edo mantenua barne hartzen ditu.
Foru Komunitatean, programa hau Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) kudeatzen du; programan parte hartzeko interesa duten pertsonek erakunde honekin kontakta dezakete juventud@navarra.es postaren bidez. Halaber CES-aren web orria kontsulta daiteke.
Europa boluntariotzaren bidez ezagutzea
Nora Sola, 25 urtekoa, Zangozan bizi da eta boluntariotza europar bat garatu zuen 2017 eta 2018 bitartean. Bilbon Arte Ederrak ikasketetan graduatu ondoren, artearekin lotutako boluntariotza proiektu baten bila ibili zen. Bratislava eslovakiar hiriburura bidaiatzeko eta A4. Sola izendatutako kultur eta arte zentro batean boluntario bezala kolaboratzeko aukera topatu zuen; esperientziaren ondoren, boluntariotza “derrigorrezkoa” izan beharko zatekeela kontsideratzen du.
Iñigo Arangurenek, 25 urtekoa eta Huarte / Uharten jaioa, Elektrizitatearen erdi mailako gradua eta Energia Berriztagarrien goi mailako gradua ikasi zituen. Argazkigintza zale amorratua izanik, Europako boluntariotzan hobby honekin lotutako proiektu bat topatu zuen. 2019ko urria eta 2020ko ekaina artean, argazkilari, bideo ekoizle eta monitore bezala kolaboratu zuen eskauten elkarteen antzeko Riga hiriko Latvijas Mazpulki erakunde letoniarrean.
Nicolás Mozok Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten du Salamancan. Tuteran jaiotako 19 urteko gazteak Batxilergoa amaitzean Europako boluntariotza hautatu zuen, “deskonektatzeko”, bere esanetan, unibertsitateko bere ikasketekin hasi aurretik. Bere lehentasuna Belgika zen eta 2019ko irailean Namur hirira bidaiatu zen hiri belgikarreko “Belgian Service Club (BSC)” adinekoen egoitzarekin kolaboratzeko.
Kontaktua beste kultura batzuetako pertsonekin
Bere egonaldian zehar, Nora Solak A4 kultura zentroarekin kolaboratu zuen musika esperimentalaren esparruan. Bere zereginak argazkiak eta bideoak ekoiztean, zentroko sare sozialak kudeatzean eta bertara iristen ziren artisten gida bezala jardutean oinarritu ziren. Esperientzia hau Erasmus programarekin konparatzean, zeinetan halaber parte hartu zuen bere ikasketetan, Norak dio, bere kasuan, boluntariotza nazionalitateen arloan askoz aberatsagoa gertatu zela eta herrialde ugaritako jendea ezagutzeko balio izan ziola.
Íñigo Aranguren Latvijas Mazpulki elkarteko partaide izan zen, zeinetan haurrek nekazaritzarekin lotutako ospakizunetan parte hartzen duten. Beste zereginen artean, azenarioak edo babarrunak landatzen dituzte gero merkatuan saltzeko. Iñigoren zeregina jarduera hori argazkiekin eta bideoekin dokumentatzean zetzan. Era berean, azpimarratzen du, beste boluntario batzuekin batera eskolak bisitatu zituela bakoitzaren herrialdetako kulturak aurkezteko.
Nicolás Mozok egoitzako pertsonalarekin kolaboratu zuen arlo ezberdinetan: “Alditan soilik hitz egitea, hizketan jardutea, haientzat oso lagungarri zen”. Aldi berean, pertsona hauekin izandako kontaktuak bere frantsesaren ezagutza hobetzea ahalbidetu zion.
Atzerrian lurreratzearen zailtasunak
Nora Solak azaltzen du beste herrialde batera bidaiatzeak burua irekitzen dizula eta ikuspegiak aldatzen dizkizula: “Eslovakiako atzerritartasun departamentura joatean ohartu nintzen funtzionarioak ez zirela ingelesez mintzatzen, eslovakiera hutsean baizik. Horrek Espainiako migratzaileez hausnartzeko bidea ematen dizu, batek ulertzen du gaizki pasa dezaketela.
Solak azaltzen du aurkitu zuen zailtasun handiena destinoko herrialdean ostatu hartzeko tramiteen kudeaketa izan zela. Dena den, europar boluntarioen antolatzaileak boluntario bakoitzari laguntzaile edo buddy bat esleitzen dio, herrialdeko hizkuntzarekin eta kudeaketekin laguntzeko bertako pertsona bat.
Íñigo Arangurenentzat, oztopo nagusiena herrialdeko hizkuntza izan zen. Horri dagokionez, esaten du halaber bere burua ezagutzeko eta egoera ezberdinetan moldatzeko aukera bat eman ziola: “Beste hizkuntza batean erabilitako umorea, hasiera batean, ulertzeko zailena izaten da”.
Auto-ezagutzaren prozesu horretan, bere buruaz gehien gustatu zaiona izan da aukerak bilatzeko eta bere helburuengatik borrokatzeko gaitasuna: “Eskubaloi talde bat topatu nuen eta harekin entrenatzen eta jokatzen hasi nintzen. Zerbait nahi baduzu, mugitu egin behar zara eta ziur aurkitzen duzula”.
Nicolás Mozok boluntariotza gomendatzen du zer ikasi ez dakiten pertsonentzat, zeren etorkizunean zer egin pentsatzeko aukera bezala balio dezake, beste hizkuntza bat ikasi, heldutasuna garatu eta esperientzia positibo ugari bizitzen diren bitartean. “Jende berria ezagutzeko eta dena 18:00etan, Espainian baino askoz lehenago, ixten duten kultura batekin egokitzeko asmoarekin bidaiatu behar da. Horrek burua asko irekitzen du”.
Hiru gazteak bat datoz esanez destinoko elkarteek moldatzen ikasteko erraztasunak ematen dituztela.
Boluntariotza planifikatzeko aholkuak
Nora Solak esaten du ez dela zaila Europako boluntariotza garatzeko elkarte bat aurkitzea, baina esparru berezi batekoa aurkitzeko ezinbestekoa dela denbora inbertitzea.
Gazteak halaber joateko hautatzen den herrialdean jadanik kolaboratu eta bizi izan diren pertsona boluntarioekin kontaktatzea gomendatzen du, nola moldatu jakiteko helburuarekin. Bestalde, motibatzen eta ilusioa egiten duen proiektu bat bilatzea gomendatzen du, herrialdeko egonaldian hilabete batzuk emango direlako.